Gure edozein saltoki handitako Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuan (SAC) erregistratzean zure jatorriko herrialdea adierazten duen argazkidun pasaportea edo identifikazio agiria erakusten badiguzu, txartel bat emango dizugu. Hori erabilita % 10eko deskontua izango duzu modan (emakumea, gizona, gazteak, haurrak, moda osagarriak ataletan), bitxietan, poltsetan, eguzkitako betaurrekoetan, larrukietan, zapietan, kapeletan, abanikoetan, zorroetan, erlojuetan eta diru zorroetan, kiroletan, lurrinetan eta kosmetikan, etxeko ehunetan, larruzko gauzetan, neurri berezietan, zapatetan, eta From Spain eta Souvenir sailetan (elikadura eta liburuak ez dira sartzen). Bertan bizi ez diren eta 18 urtetik gorako atzerriko turistentzat bakarrik.
Deskargatu zure kupoia hemen
Turistentzako Informazio Gunea (PIT)
Turistentzako Informazio Gunean hainbat zerbitzu eskaintzen ditugu, esaterako: interpreteak, erosketa-orria, txanpon aldaketa, BEZ edo IGIC zergen itzulketa, merkataritza guneen direktorioak hainbat hizkuntzetan, hirien planoak, bidaia erreserbak, hiriko jatetxeak edo ikuskizunak, zure erosketen bidalketa (hotelera edo jatorrizko herrialdera) eta aholkularitza pertsonalizatua. Madrilgo merkataritza guneetan erabil daiteke: Castellana, Preciados eta Callao. Bartzelona: Pza. Cataluña. Sevilla: Pza. del Duque. Málaga. Marbella. Granada. Valentzia: Avda. de Francia eta Avda. Pintor Sorolla-Colón. Alacant. Vigo. Kanariak: Las Palmas eta Tenerife. Balearrak: Palma. Iruñea. Salamanca. Santander.
Bezeroarentzako Arreta Zerbitzua (SAC)
Merkataritza gune guztiek dute zerbitzu hori. Bertan, BEZ edo IGIC zergen itzulketa izapideekin, erosketa-orria zerbitzuarekin edo edozein zalantzarekin laguntzeko informazio gehigarria aurkituko duzu.
Interpreteak
Gure langileekin harremanetan jartzeko laguntza behar duzu? Joan zaitez Turistentzako Informazio Gunera (ikusi merkataritza guneen zerrenda) edo Bezeroarentzako Arreta Zerbitzura (SAC) eta zure hizkuntza hitz egiten duen eta merkataritza gunera egindako bisitan lagunduko dizun interprete bat ibiliko da zurekin.
Identifikazio txapak
Bigarren hizkuntza bat hitz egiten duten saltzaileek hitz egiten dituzten hizkuntzei dagozkien herrialdeetako banderak izango dituzte beren identifikazio txaparen ondoan.
Erosketa-orria
Eros ezazu paketeen zamarik gabe. Erosketa-orriari esker, sail ezberdinetan egindako erosketa guztiak gure saltoki handietako Bezeroentzako Arreta Zerbitzuan jaso eta ordaindu ahal izango dituzu. Edozein saltzaileri eska diezaiokezu.
Txanpon aldaketa
Zure txanpona eurotara aldatu ahal izango duzu (eguneko kanbioaren arabera) gure merkataritza gune askotan kokatutako Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuan. Erabilgarritasuna kontsulta ezazu.
Bankuetako kutxazain automatikoak
Horien bidez, esku-dirua eskura dezakezu edozein unetan, gure dendetatik atera beharrik izan gabe.
BEZ itzultzea
Kanarietako merkataritza guneetan egin daiteke: Las Palmas eta Tenerife. Europako Batasunean ez dagoen edozein herrialdetan bizi bazara, Kanarietako Zeharkako Zerga Orokorra (IGIC) itzul diezazukegu gure merkataritza guneetan egindako erosketetan. Informazioa eska ezazu merkataritza guneetako Informazio Guneetan.
IGIC itzultzea
Kanarietako merkataritza guneetan egin daiteke: Las Palmas eta Tenerife. Europako Batasunean ez dagoen edozein herrialdetan bizi bazara, Kanarietako Zeharkako Zerga Orokorra (IGIC) itzul diezazukegu gure merkataritza guneetan egindako erosketetan. Informazioa eska ezazu merkataritza guneetako Informazio Guneetan..
Merkataritza guneen direktorioak
Merkataritza gune bakoitzak berea du (hainbat hizkuntzetan), tokia hobeto ezagutzeko eta sail, zerbitzu, jatetxe eta kafetegiak non dauden jakiteko. Eska ezazu Turistentzako Informazio Gunean edo Informazio Gunean.k
Hirien planoak
Gure merkataritza guneetan eta bost, lau eta hiru izarreko hotel guztietan doan eskura daitezke. Merkataritza gune bakoitzak berea du, hiriari buruzko informazio turistikoarekin. Eska ezazu merkataritza guneko Turistentzako Informazio Gunean edo Informazio Gunean. Bat pertsonako.