Nahi duzun oro, edozein unetan erosteko, dirua eskura izan beharrik gabe. Ez zaizu ezer kostatuko lortzea. Hilero, zure erosketen gaineko informazioa jasoko duzu eta zure bankuan zordunduko dugu zenbatekoa, aukeratutako ordainketa motaren arabera, zure erosketak egin ondorengo hilabeteko azken egunean. Informazio gehiago nahi baduzu, egin klik hemen.
Kreditu Txartela
El Corte Inglés ordainketa txartelaz gain, ondorengo kreditu txartelak onartuko ditugu kobratzeko gune guztietan: VISA, Mastercard, 4B, 6000 Txartela, American Express, Diners Club International eta JCB Card.
Opari Txartela
Honela, opari pertsonala egin ahalko duzu aukeratzen zailtasunik izan gabe, zuk nahi duzun zenbatekoaren truke. Oparia jasotzen duenak gure edozein sailetan erabili ahalko du txartela.
Finantzaketa
Ordainketarako gure formula pertsonalarekin, finantzaketa arazoak konpon daitezke. 36 hilabete arteko epean ordain dezakezu, hilean 30 €-tik hasita (Informazio gehiagorako: 901 122 122). 3 hilabeterako eragiketetan 10 € gehituko dira izapidetze gastuak direla eta. Ondorengoak eskainitako finantzaketa: Financiera El Corte Inglés, E.F.C., SA Informazio gehiago nahi baduzu, egin klik hemen.
Bezeroaren Arreta Zerbitzua
Bezeroaren Arreta Zerbitzua gure zentro guztietan aurkitu ahal izango duzu. Hemen zuk daukazun edozein zalantza edota iradokizun erantzungo dugu.
Hitz egin gurekin
Elkarrizketarako orria eskaintzen dizugu; bertan, gurekin harremanetan jar zaitezke. Gainera, Telefono bidezko ohiko Zerbitzua duzu El Corte Inglés enpresarekin lotura zuzena izateko. Astelehenetik igandera, urteko 365 egunetan, merkataritzako ordutegian, zure esku gaude edozein kontsultarako edo telefonoz gomendioren bat egiteko 901 122 122.
Ezkontza Zerrendak
Ezkongaien eta beren gonbidatuen esku jarri ohi dugu gure dendetan dauden artikuluen aukera zabala. Horrez gain, ezkongaiei beste abantaila gehiagarri batzuk eskaintzen dizkiegu; besteak beste, bikoteak egindako ia erosketa guztietan %10eko hobaria eskaintzen diegu beren ezkontzaren aurreko 6 hilabeteetan eta ondorengo 12etan.
Moda Arreta Puntua
Zentroan laguntza jasoko duzu azken joerak jakiteko, opari bat egiteko neurria jakiteko edo itxura koordinatzeko. Moda Arreta Puntua zentroetako emakumeentzako solairuan dago.
Bankuetako kutxazain automatikoak.
Horien bidez, esku-dirua eskura dezakezu edozein unetan, gure Dendetatik atera beharrik izan gabe.
Erosketa orria
Erosi paketeen zamarik gabe. Erosketa orriarekin gure merkataritza zentroetako puntu bakarrean edozer departamentutan egin dituzun erosketa guztiak jaso eta ordaindu ahal izango dituzu. Eska iezaiezu gure langileei.
Aparkalekua
Automobilez errazago sartzeko, ia gure Denda guztiek dute berezko aparkalekua. Orokorrean, Zentro bakoitzean ezarritakoa baino zenbateko altuagoa duen erosektaren bat egiten baduzu, El Corte Inglés erosketa txartelarekin, aparkalekuko lehen bi orduak doakoak izango dira.
Ile-apaindegiak
Gure zentroetako ile-apaindegiak gizonen, emakumeen zein umeen zerbitzura jartzen ditugu zentroaren ordutegi berean.
Jatetxerako erreserba
Gure zentroetako jatetxeetan bazkaltzeko, egin erreserba gure informazio puntuko langileekin hitz eginda.
Telefono bidezko Eskaera
Zerbitzu honi esker, supermerkatuko eta garbiketarako artikuluen erosketa joan-etorririk gabe egin ahalko duzu; nahikoa izango da guri telefonoz deitzea edo fax-ez jakinaraztea, eta zure eskaera nahi duzun tokira bidaliko dizugu.
Automobilaren Tailerra
Zure esku dago zure automobila zaintzen eta mantentzen Espezializatutako Sail osoa; erositako osagarriak automobilean instalatzeko eta muntatzeko zerbitzua, aukerarik handiena eta muntaia zerbitzurik profesionalena eskaintzen dizkizugu.
Etxera bidalketak
Elidadura eta Garbiketako Sailetan, Zentro bakoitzean ezarritakoa baino zenbateko handiagoko erosketaren bat egiten baduzu, etxera eramango dizkizugu zuk eraman ezin ditzakezun erosketa guztiak.
Paketatze Berezia
Opari berezi hori ezin hobeto gera dadin, edo erosketarik hauskorrena azken helmugara behar bezala irits dadin, paketatzerik egokienarekin eta gainordainketarik gabe.
Sarrera salmenta
Kontzertu, antzerki, kirol-ekitaldi zein haur-ikuskizunetarako sarrerak erosi ahal izango dituzu.
El Corte Inglés Bidaiak
Gure merkataritza zentroetan daude eta hemen hegazkin, tren zein itsasontzi txartelak erosi, hoteleko erreserbak egin eta autoak alokatu ahal izango duzu, besteak beste.
Gourmetaren Kluba
Zure herrialdera gure gastronomiaren gauzarik onenak eraman ahal izango dituzu. Ardo bikainak, primerako olioak eta sona nazionala zein internazionala duten artikulu gastronomikoen aukera zabala.
Kafetegia eta jatetxea
Ez dago gure kafetegia eta jatetxea baino leku hoberik erosketetatik atseden bat hartu eta gosari, aperitibo, bazkari edo merienda on batez gozatzeko 9 Jatetxean jantoki pribatuak dauzkagu. Gure Kafearen Txokoa ere bisita ezazu.
Bermea
El Corte Inglés etxearen bermea: gustura ez bazaude, dirua itzuliko dizugu.