Zure erosketak ondorengo bitartekoak erabilita ordain ditzakezu:
- El Corte Inglés Erosketa Txartela
- El Corte Inglés-en Opari Txartela (1)
- TKreditu edo zordunketa txartela: VISA, MasterCard, 4B, Euro 6000, Maestro espainiarra,
American Express, Diners Club eta JCB.
- PayPal (2)
- Jasotzean ordaintzeko penintsulan eta Balear Uharteetan, 1.000 euro baino gutxiagorekin egindako entregatzeen kasuan (honakoak izan ezik: etxetresna elektriko handiak, altzariak, loreak, opariak, ohikoa ez den edozein helbidetan egindako entregatzeak edo El Corte Inglés-en edo Opencor-en jasotakoak).
OHARRA:Kanarietara bidali beharreko eskaerak El Corte Inglés erosketa txartelarekin edo kreditu edo zordunketa txartelarekin ordaindu ahal izango dira. Ezin izango dira eskura ordaindu, supermerkatuko entregetan izan ezik.
El Corte Inglés erosketa txartela segurua da, zuzenean sar zaitezkeelako El Corte Inglésen web orrialdera, artekaririk gabe. Financiera El Corte Inglés E.F.C., S.A.-k transakzioaren segurtasuna bermatzeko eta iruzur posibleak hautemateko beharrezko kontrolak ezartzen ditu.
Nahi duzunean eta nahi beste erosi ahal izateko, El Corte Inglés-ek, Financiera El Corte Inglés E.F.C., S.A.-ren bitartez, ordainketak epetan egiteko aukera eskaintzen dizu, finantzagarriak diren artikuluen kasuan eta, betiere, eskatutakoaren zenbatekoa 90 eurotik gorakoa bada.
1. Ordaindu 3 hilabetera, interesik gabe.
Modalitate hau erabili nahi baduzu, ordainketa mota hautatzean, aukeratu El Corte Inglés txartelaren ordainketa atzeratua aukera. Eskaera egiteko izapidetze agindua jaso ondoren, kontratua bidaliko dizugu eta gero sinatuta itzuli beharko diguzu. Kontratu horren bidez salmentaren zenbatekoaren arabera finantzatutako kudeaketa-gastuak kargatuko dizkizugu: 3 € eta 12 € artean:
- 200 € arteko zenbatekoen eragiketa - kudeaketa-gastuak: 3 €
- 200,01 € eta 400 € arteko zenbatekoen eragiketa - kudeaketa-gastuak: 5 €
- 400,01 € eta 600 € arteko zenbatekoen eragiketa - kudeaketa-gastuak: 7 €
- 600,01 € eta 1.000 € arteko zenbatekoen eragiketa - kudeaketa-gastuak: 9 €
- 1.000 € baino gehiagoko zenbatekoen eragiketa - kudeaketa-gastuak: 12 €
El Corte Inglés S.A.-k diruz lagundutako interesak. Financiera El Corte Inglés E.F.C. S.A.-ren onarpenaren menpeko finantziazioa. Gutxienez 30 €-ko ordainagiria. Erosketen finantziazioaren adibide esanguratsu bat: - Zenbatekoa: 600 €, 3 hileko atzerapena interesik gabe, % 0ko ITN, % 7,21eko UTB, kudeaketa-gastuak: 7 €, atzeratutako zenbatekoa guztira: 607 €
2. Ordaindu 36 hilabetera bitarteko tartean.
Modalitate hau erabili nahi baduzu, ordainketa mota hautatzean, aukeratu El Corte Inglés txartelaren ordainketa atzeratua aukera. Eskaera egiteko izapidetze agindua jaso ondoren, kontratua bidaliko dizugu eta gero sinatuta itzuli beharko diguzu. Kontuan izan edozein atzerapen egiteko hileroko ordainagiriaren gutxieneko zenbatekoa 30 € dela. Eragiketa mota hauetan, urteko interes nominalaren tasa % 18koa da ( % 19,56ko UTB). Financiera El Corte Inglés E.F.C. S.A.-k eskainitako finantziazioa. Bertako Kreditu Batzordearen baimenaren menpeko eragiketa.
Epekako erosketan edozein aldaketa egiteko, Bezeroarentzako Arreta telefonoan 902 119 368 informazioa jaso ahal izango duzu, baita gure helbide elektronikoaren bidez ere clientes@elcorteingles.es
Atzeratutako ordainketaren bat izapide prozesuan baduzu, gure ordainketa formula pertsonalaren bidez, zure baimenaren egoera kontsulta dezakezu orrialde honetan bertan. Horretarako, sakatu hemen.
Gure ordainketa formula pertsonalaren bidez atzeratutako erosketa baten kalkulua simulatzeko, sakatu hemen eeta sar ezazu atzeratu beharreko zenbatekoa, eurotan, eta hilabete kopurua (4 eta 36 hilabete arteko ordainketa atzerapena izango duten eragiketetarako bakarrik).
Simulazio hau orokorra da; ez ditu kontuan hartzen finantziazio eskaintzaren bat duten merkantzientzako baldintza bereziak eta ezin da erabili txartel kontratu jakin batzuekin.
Oharra.- Atzeratuta ordainduko diren eskaeretarako entrega epea kontratua jaso eta 10 lanegunekoa da penintsulan eta Balear uharteetan eta 21 lanegunekoa Kanariar uharteetan.
Visak eta Master Cardek interneten ordainketak modu seguruan egiteko sistema bat garatu dute. Merkataritza Elektroniko Segurua sistemaren oinarria txartelaren igorleak (bankua edo aurrezki kutxa) horren titularra identifikatzea da, internet bidezko ordainketa baimendu aurretik.
El Corte Inglés segurtasun protokolo horri atxikita dago, beraz, erosi beharreko produktua aukeratu eta txartelaren zenbakia sartu ondoren, identifikatzeko eskatuko dizun igorlearen leiho bat irekiko da. Bertan, ondorengo ikonoetako bat agertuko da:
Segurtasun sistema honek zure txartelaren datuak eta zure pasahitza babestuko ditu sartzen dituzun unetik.
Identifikazioa egin ondoren, igorleak erosketa egin nahi duena txartelaren titularra dela jakinaraziko dio El Corte Inglési, prozesuari amaiera eman diezaion. Identifikazioa ez bada egokia, igorleak El Corte Inglési jakinaraziko dio, dagokiona egin dezan.
Leiho hori ez du El Corte Inglések kontrolatzen, beraz, horrekin gerta daitekeen edozein arazo zure igorlearen ardurapean gelditzen da eta, halako egoeraren batean egonez gero, aipatutako erakundearekin jarri beharko duzu harremanetan.
Internet bidez egindako erosketak PayPal bidez ordain ditzakezu denda hauetan: etxea (koltxoiak eta neurrira egindako edo pertsonalizatutako altzariak izan ezik), etxetresna elektrikoak (aire girotua izan ezik), elektronika, informatika, bideojokoak, jostailuak, liburuak, ebook-ak, zinema, musika, kirola, perfumeria moda eta papertegia. El Corte Inglés-en jasotzeko eskaerak kanpo gelditzen dira.
El Corte Inglés-eko Opari Txartelarekin ordain ditzakezu internet bidez egindako erosketak, baita denda hauetan egindakoak ere: etxea (koltxoiak eta neurrira egindako edo pertsonalizatutako altzariak izan ezik), etxetresna elektrikoak (aire girotua izan ezik), elektronika, informatika, bideojokoak, liburuak, ebook-ak, zinema, musika, kirola, moda, papertegia, jostailuak, perfumeria eta telefonoz egindako eskaerak (902 22 44 11).
Eskaeraren zenbatekoak Opari Txartelean duzun saldo osoa gainditzen badu, geratzen zaizun zenbatekoa adierazi eta beste ordaintzeko modu bat (osagarria) hautatu ahal izango duzu: beste Opari Txartel bat (10 txartel desberdinera arte), El Corte Inglés txartela, kreditu- edo zordunketa-txartel bat, errenboltso bidez…
Eskaria izapidetu eta jasotzen duzun arteko aldian opari txartela erabiliz gero, eskariaren zenbateko osoa kobratuko zaizu ordaintzeko modu osagarrian.
Eskaria ezeztatu egiten bada edozein arrazoirengatik, berriro itzuliko zaizu erabili ez den zenbatekoa erosteko erabili duzun Opari Txartelean. Nahitaezkoa da, beraz, Opari Txartela gordetzea eskaria jaso eta hilabete bat beranduago behintzat.
Erosteko opari txartelak erabili ahal izateko, PIN bat izan behar dute inprimatuta. PIN-ik ez duen txartela baduzu, PIN-a duen beste batengatik aldatzea eska dezakezu gure merkataritza-guneetako Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuan (SAC).
Bi txartel mota daude:
- Opari-txartel mota pertsonalizatu honek ez du zenbateko inprimatua, eta birkargatu egin daiteke.
Txartel hauetan PIN-a aurkituko duzu atzealdean, harraskatu beharreko eremu batez ezkutatuta:

- Zenbateko inprimatua duten txartelak ezin dira birkargatu.
Txartel hauetan PIN-a OPARI hitzaren azpialdean dago inprimatuta:
El Corte Inglés-en Opari Txartela birkargatu
Zerbitzu hori interneten bakarrik erabil daiteke, esteka honetan.
Gutxienez 10 euro birkargatu behar dira. Gehienez ere 1500 euro (txartelaren saldoa barne).
Opari Txartela birkargatzeko kreditu- edo zor-txartelak erabil daitezke, baita El Corte Inglés-eko txartela ere (kasu horretan, txartelaren PIN kodea eduki beharko duzu).
Zure erosketak El Corte Inglés erosketa txartelarekin (trenak, ferryak, ibilgailuen alokairuak eta autobus txartelak izan ezik) edo zure kreditu txartelarekin (Visa, MasterCard, 4B, Euro 6000, Maestro espainiarra, American Express, Diners Club eta JCB) ordaindu ahal izango dituzu.
© El Corte Inglés S.A. Eskubide guztiak erreserbatuta.