El Corte Inglésen zure segurtasunarekin bereziki arduratuta gaude eta gure bezeroek ematen dizkiguten datuen isilpekotasuna bermatzen saiatzen gara. Horregatik, @ECEren bazkide sortzaile izateaz gain (Merkataritza Elektronikoaren Espainiako Erakundea), Confianza Online en baitan gaude (kontsumitzaileen eta enpresen artean, Merkataritza Elektronikoaren eta Publizitate Interaktiboaren artean gerta daitezkeen eztabaidak konpontzeko sistema); aipatutako sistema enpresen elkarte ugarik babesten dute, besteak beste, Kontsumoaren Institutu Nazionalak, Datuen Babeserako Agentziak eta Zientzia eta Teknologia Ministerioak
Bezeroak gure zerbitzari seguruan izena ematen duen edo eskaera egiten duen unean, haren datu pertsonalak, helbidearenak eta ordainketa moduarenak gure datu basean sartu ohi ditugu eta eskaera izapidetzeko eta harentzat interesgarriak izan daitezkeen zerbitzuen edo eskaintzen gaineko informazioa bidaltzeko soilik erabiltzen ditugu.
El Corte Inglések gure bezeroek emandako datuen isilpekotasuna bermatzen du eta gure taldetik at dauden beste enpresa batzuei inola ere ez dizkiola lagako ziurtatzen du.
Datuen Babeserako Legea: LOPD.
1999ko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak xedatutakoa betez, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzkoa, El Corte Inglésen bezeroak edozein unetan izango du datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko, baliogabetzeko edo aurka egiteko eskubidea. Horretarako, idatziz jakinarazi beharko du ondorengo helbidean: El Corte Inglés, S.A., Ref. LOPD, Hermosilla, 112 - 28009 Madrid (Espainia); edo posta elektroniko bidez hemen klik eginez.
Internet komunikabide bat eta sarearen bidez merkataritzako salerosketak egitea ahalbidetzen duen bide berria da. Horregatik, Internet erabiltzen dutenen ardura nagusietariko bat sareko datuen segurtasuna izan ohi da.
Merkataritza Elektronikoko salerosketa deitzen zaio merkataritzako ituna egitearen prozesu guztiei, bi aldeen arteko harremana barne: bezeroa eta enpresa. Merkataritzako salerosketa guztiek bete behar dituzten atalak ondorengoak dira:
El Corte Ingléseko erosketa prozesua
Jarraian, El Corte Inglésen zerbitzariaren bidezko erosketan parte hartzen duten prozesuak agertzen dira:
1. Bezeroen erregistroa.
Bezeroa datu pertsonalak eta ordainketakoak biltzen dituen orria betez erregistratu ohi da; erabiltzaile izena eta hark erabakitako pasahitza zehaztuz egingo du alta. Prozesu honen barne dago datuak bidaltzea; hori modu seguruan egin ohi da segurtasuneko sistema aurreratua, SSL erabiliz (Secure Socket Layers). Nabigatzaile gehienek SSL onartzen dute, baina zalantzarik baduzu, jar zaitez harremanetan Interneteko sarbidea eskaintzen dizun hornitzailearekin.
Isilpeko informazioa trukatzea biltzen duen salerosketaren bat egiterakoan, zerbitzariko eremu segurura automatikoki sartuko zara; nabigatzaileak horren berri emagno dizu honelako URLa agertuz: https://libros.elcorteingles.es, eta nabigatzailean itxita dagoen giltzarrapo itxura duen ikonoa agertuko da.
Une horretatik hasita, datuen edozein bidalketa modu seguruan egingo da.
2. Erosketa saskia.
Bezeroak gure denda guztietan nabigatu eta saskian erosi nahi dituen artikulu guztiak sartu ahalko ditu.
Cookie-ak informazio zati txikiak dira eta El Corte Inglések gure bezeroen interesak ezagutzeko behar ditu (ez dute inolako informazio pertsonalik barnean). Nabigatzaile gehienek automatikoki onartzen dituzte cookiak, baina ez onartzeko konfigura daitezke. Kasu horretan, nabigatu ahalko duzu, baina litekeena da gure dendetako funtzio batzuetara sarbiderik ez izatea.
3. Eskaera bideratzea.
Artikuluak aukeratzeko prozesua amaitu ondoren, eskaria baieztatzeko atalera joango zara; bertan, bezeroari bere burua identifikatzeko eskatuko zaio aurretik izena eman badu; erregistratuta ez balego, erregistratzeko eskatuko dio.
Bezeroa aurretik erregistratuta badago, haren datu pertsonalak gure zerbitzari seguruan gordeta egongo dira eta ez dute bidaiatuko sarean. Gainera, titularrak El Corte Inglés Txartela badu eta haren erregistro fitxan adierazi izan balu, txartelaren zenbakiak ere ez du bidaiatuko sarean zehar, eskaera ordaintzeko modu gisa hori aukeratu badu.
Fase hori erabat segurua den moduan egin ohi da, gure zerbitzari seguruaren baitan dagoelako.
Gomendioak eta neurriak.
Hauek dira gure bezeroei hartzeko gomendatu ohi dizkiegun neurriak.
© El Corte Inglés S.A. Eskubide guztiak erreserbatuta.