Ohiko galderak

  • Webgunean kontsulta dezaket produktu bat merkataritza-guneetan eskuragarri dagoen?

    Produktu bat merkataritza-guneetan eskuragarri dagoen jakiteko, produktuaren fitxan sartu eta begiratu, informazioa duen atalean, deskribapena dagoen lekuan, 'Eskuragarritasuna merkataritza-guneetan' izeneko hirugarren erlaitz bat dagoen. Erlaitz horretan, produktua eskuragarri duten merkataritza-guneak dituen mapa ikus dezakezu, aukeratu duzun probintziaren arabera.

    Produktuaren fitxan hirugarren erlaitz hori ez badago, horrek esan nahi du produktua une horretan webgunearen bidez bakarrik eros daitekeela.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Zeintzuk dira produktu bat itzultzeko edo aldatzeko epeak?

    Jarraian zehazten diren itzulketak egiteko epeak, produktua entregatzen den egunetik aurrera zenbatzen hasita:

    • 60 egun natural: moda eta kirol-arropa, osagarriak, oinetakoak, sukaldeko tresneria eta etxeko ehungintza.
    • 30 egun natural: altzariak.
    • 15 egun natural: erlojugintza-, bitxigintza-, imitaziozko bitxigintza-, lurringintza- eta kosmetika-produktuak, aisialdi eta kulturakoak, kirol-materialak, jostailuak, argiak, maskotak eta osagai elektriko edo mekanikoak dituztenak.

    Produktua erabili gabe egon beharko da, eta egoera bikainean. Osagarri guztiak, dokumentazioa eta jatorrizko bilgarria izan behar ditu, bestela, salgaiak balio-galtzea izango du. 1/2007 LEDean arauturiko Utziespen Eskubidearen salbuespenei dagokienez, ezingo dira itzuli neurrira konfiguratutako (pertsonalizatutako) produktuak, hala nola, telefono mugikorrak, tabletak, ordenagailuak, etab. Pertsonalizatutzat joko dira zeure borondatez zure erregistroa egina duten edo segurtasun-prestazioak, geolokalizazioa edo patroiak aktibatuta dituzten tresnak; izan ere, halako gailuak abiarazten direnean, zure datu pertsonalizatuen aurretiazko eta borondatezko erregistroa eskatzen dute, eta horiek terminalaren memorian gordetzen dira.

    Produktuen balio-galtzearen erantzule izango zara soilik produktu horien izaera, ezaugarri eta funtzionamenduak ezartzeko beharrezkoa den erabilera ez beste gauzatzen baduzu.

    Salgaiak gure biltegietan jaso eta egoera onean daudela egiaztatu ondoren, salgaien truke ordaindutako zenbatekoaren eta bidalketa-gastuen itzulketa egingo da, bezeroak erabilitako ordainbide berdinaren bitartez, eskudirutan izan denean izan ezik. Kasu horretan, banku bidezko transferentzia egingo da, itzulitako salgaiak jaso eta 14 egun naturaleko epean, gehienez ere.  Salgaiaren zein produktuaren itzulketaren zuzeneko kostua bezeroak berak ordainduko du, Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak Babesteko Lege Orokorrean ezarritakoari jarraiki.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Zer da entrega 48 ordutan?

    Etxean gutxi gorabehera 48 ordutan entregatzeko aukera da. Gure webguneko salgai gehienek eskaintzen dute aukera hori. Marka adierazgarri hori duten salgaiak gure biltegietan daude, beraz, bi eguneko epean entrega diezazkizugu.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Produktuak itzul daitezke?

    El Corte Inglés-en erositako produktu gehienak itzul daitezke, baldin eta jatorrizko bilgarria badute eta baldintza egokietan badaude. Osagarri, dokumentazio eta bilgarri originalak izan beharko ditu, bestela, produktuak balioa galduko du. Salbuespenak eta epe zehatzak daude itzulketa egiteko. Ikusi galdera hauek: Zeintzuk dira produktu bat itzultzeko edo aldatzeko epeak? - Zeintzuk dira itzuli ezin diren produktuak?

    1/2007 LEDean arauturiko Utziespen Eskubidearen salbuespenei dagokienez, ezingo dira itzuli neurrira konfiguratutako (pertsonalizatutako) produktuak.

    Produktuen balio-galtzearen erantzule izango zara soilik produktu horien izaera, ezaugarri eta funtzionamenduak ezartzeko beharrezkoa den erabilera ez beste gauzatzen baduzu.


    Telefono mugikorrei, tabletei, ordenagailuei eta antzekoei ere aplikatuko zaie hori, bai eta zure erregistroa egina duten edo segurtasun-prestazioak, geolokalizazioa edo patroiak aktibatuta dituzten tresnei ere; izan ere, halako gailuak abiarazten direnean, zure datu pertsonalizatuen aurretiazko eta borondatezko erregistroa eskatzen dute, eta horiek terminalaren memorian gordetzen dira.

    Salgaiak gure biltegietan jaso eta egoera onean daudela egiaztatu ondoren, salgaien truke ordaindutako zenbatekoa eta bidalketa-gastuak itzuliko dira, bezeroak erabilitako ordainbide berdinaren bitartez, eskudirutan izan denean izan ezik. Kasu horretan, banku bidezko transferentzia egingo da, itzulitako salgaiak jaso eta 14 egun naturaleko epean, gehienez ere. Salgaiaren zein produktuaren itzulketaren zuzeneko kostua bezeroak berak ordainduko du, Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak Babesteko Lege Orokorrean ezarritakoari jarraikiz.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Nola funtzionatzen du bilatzaileak?

    Orriaren goialdean dagoen bilatzailea oso lagungarria da produktu edo marka zehatz bat bilatzen ari zarenean. Bilatzailean hitzak idatzi ahala, antzeko hitzak agertuko dira, zure bilaketa muga dezazun (izenburuan hitz hori duten produktuak, kategoriak).

    Proposamen horiek ez badatoz bat zuk bilatzen duzunarekin, sakatu 'Bilatu'. Zuk idatzitako datuekin bat datozen salgaiak bistaratuko dira.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
Jar zaitez gurekin harremanetan
  • Webguneari soilik lotutako kontsultak egiteko 900 373 111 finkatu batetik deitzen baduzu
    901 464 111 mugikorretik deitzen baduzu
    clientes@elcorteingles.es
Zure esanetara 365 egunetan.
(Abenduaren 24an eta 31an, goizeko 2:00ak arte
eta click & Express zerbitzuarekin lotutako kontsultak 4:00etan.)