6 gaiak atal honetan
  • Zer da Click&Express?

    Click&Express bidalketak egiteko zerbitzu bat da, etxean 2 ordutan edo zuk aukeratzen duzun orduan jaso dezazun.

    150.000 produktu txiki baino gehiago dituzu webgunean, haiek erosi eta laster batean etxean jaso ditzakezunak, Espainiako 54 hiritan eta horien inguruan. Aukerarik onena opari urgente bat egin behar baduzu, konponbide azkar baten bila bazabiltza edo behar baino gehiago itxaron ezin duzunean. 

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Zeintzuk dira Click&Express entrega eskatzeko urratsak?

    Hona hemen zure Click&Express entrega eskatzeko urratsak:

    1. URRATSA

    Erosi nahi duzun produktuak Entrega 2 ordutan aukera badu, hala nabarmenduko da produktuaren fitxan edo irudian. Egiaztatu zure posta-kodeari dagokion helbidean entregak egiten ditugun. Egin klik Entrega 2 ordutan mezuan eta idatzi zure posta-kodea.

     

    2. URRATSA

    Posta-kodea idaztean jakinaraziko dizugu gure banaketa-ibilbideen barruan sartzen bada. Hala ez bada, probintzia horretan non (zein posta-kodetan) banatzen dugun esango dizugu.

     

    3. URRATSA

    Produktua saskian sartzean, Entrega 2 ordutan edo zuk nahi duzun orduan hautatu behar duzu. Egiaztatu zure posta-kodea eta hautatu egun-tartea.

     

    4. URRATSA

    Posta-kodea egiaztatu ondoren, eskaera jasotzeko eguna eta ordua aldatu ahal izango dituzu. Besterik adierazi ezean, eskuragarri dagoen lehena agertuko da.

     

    5. URRATSA

    Zure eskaeraren egoeraren xehetasunak bidaliko dizkizugu posta elektronikoz eta SMS bidez (bigarren hau nahiago baduzu).

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Zein hiritan dago Click&Express zerbitzua?

    Click&Express zerbitzua 54 hiritan eta horien inguruan eskaintzen da: Madril, Alcalá de Henares, Alcobendas, Alcorcón, Móstoles, Getafe, Leganés, Bartzelona, Las Palmas Kanaria Handikoa, Santa Cruz Tenerifekoa, Coruña, Albacete, Algeciras, Alacant, Avilés, Badajoz, Bilbo, Burgos, Cádiz, Cartagena, Castelló, Kordoba, Cornellà, Eibar, Elx, El Ejido, Gijón, Girona, Granada, Guadalajara, Huelva, Jaén, Jerez, León, Linares, Málaga, Marbella, Mijas, Murtzia, Oviedo, Palma Mallorcakoa, Iruña, Sabadell, Salamanca, Santander, Santiago de Compostela, Sevilla, Talavera, Tarragona, Valentzia, Valladolid, Vigo, Gasteiz eta Zaragoza.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Zein da Click&Express zerbitzuaren ordutegia?

    12:00etatik 22:00etara egiten ditugu entregak, astelehenetik larunbatera. Entregarako ordua aukeratu dezakezu, gaurkoa edo biharkoa.
    Igandetan ere entregatzen dugu Madrilen, 13:00etatik 20:00etara.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Zenbat balio du Click&Express zerbitzuak?

    Click&Express zerbitzuarekin egiten diren entrega bakoitzak 7,90 € balio du.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Nola jakin dezaket zein ordutan helduko den nire Click&Express eskaera?

    Click&Express zerbitzua kontratatzen duzunean, jarraipena denbora errealean egiteko sistema erabil dezakezu. Bertan kontsulta dezakezu zure eskaeraren egoera: berrespena eta zenbakia, zer ordutan prestatu den, noiz jaso den merkataritza-gunean eta gutxi gorabehera zer ordutan entregatuko dizugun etxean.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!

Laguntza gaiak: Click&Express