7 gaiak atal honetan
  • Nola ikus dezaket nire eskaera zein egoeratan dagoen?

    Zure eskaerak zein egoeratan dauden ikusteko, egin klik Nire eskaeren gaineko kontsultak estekan, saioa hasita duzunean ezkerrean ageri den menuan. Hor ikusi ahal duzu zure eskaeraren egoera: prestatzeko zain, jasota, entregatuta…

     

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Zer dela eta ez dut nire eskaera jaso?

    Eman genizun gutxi gorabeherako entrega-eguna igaro bada eta oraindik eskaera jaso ez baduzu, begiratu posta elektronikoan. Baliteke eskaerarekin arazoren bat egon izana eta mezu baten bidez jakinarazi izana. Eta begiratu mezu baztergarrien karpetan ere bai, gure mezurik ez dagoela egiaztatzeko.

    Jakinarazpenik jaso ez baduzu, deitu 900 373 111 zenbakira telefono finko batetik deituz gero, edo 901 464 111 zenbakira telefono mugikorretik deituz gero edo bidali mezu bat clientes@elcorteingles.es helbidera, eta arazoa konpontzen lagunduko dizugu.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Zergatik ez ditut jaso eskaera guztiak batera?

    Segur aski, bakoitzak entrega-epe desberdina zuen. Batzuetan, mota desberdinetako produktuak direnez (adibidez, Etxeko produktu bat eta Modako beste bat eskaera berean daudenean), baliteke aldi berean ez heltzea.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Zer gertatuko da eskaera entregatzera datozenean etxean ez banago?

    Eskaera entregatzera goazenean etxean ez bazaude, garraiolariak ohar bat utziko dizu, entrega egiteaz arduratzen den bulegoarekin harremanetan jartzeko behar duzun informazio guztiarekin, haiekin beste egun bat adosteko. 

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Zer egin behar dut eskaera jasotzean paketea irekita edo hondatuta badago?
    Jasotzen duzun paketea hondatuta badago edo norbaitek manipulatu duela ikus badaiteke, ezeztatu entrega eta jarri gurekin harremanetan. Bidali mezu bat clientes@elcorteingles.es helbidera eta adierazi eskaera-zenbakia. Telefonoz ere jar zaitezke gurekin harremanetan 900 373 111 zenbakira telefono finko batetik deituz gero, edo 901 464 111 zenbakira telefono mugikorretik deituz gero, edota utziespen inprimakia betez.
    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Noiz jasoko dut nire eskaera?

    Eskaera bat noiz jasoko duzun jakiteko, sartu "Nire kontua" > "Kontsultatu nire eskaera guztiak" atalera eta bertan ikusiko dituzu egoeraren xehetasunak eta noiz entregatuko den gutxi gorabehera.

    Click&Express bidezko erosi baduzu, eskaera bi ordutan jasotzeko, jarraipen-sistema berezi bat izango duzu. Mezulariak eskaera jaso duen eta eskaera hori noiz helduko zaizun adieraziko dizu aipatu sistemak.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Nola ezezta dezaket nire eskaera?

    Eskaera ezeztatzeko, sartu Nire eskaerak atalera eta hasi saioa zure kontuarekin. Ezeztatu nahi duzun eskaera hautatu beharko duzu zerrendatik. Eskaeraren barruan zaudela, ezeztatzea posible bada, Aukerak botoia aurkituko duzu. Haren gainean sakatu eta menu bat azalduko da. Sakatu berriro Ezeztatu ikonoaren gainean.

    Batzuetan ezin izaten dira eskaerak horrela ezeztatu (eskaerak garraio-agentziari entregatu bazaizkio edo erregistrorik gabe erosten baduzu, esate baterako). Halakoetan, jar zaitez gurekin harremanetan honako telefono-zenbaki hauetan: 900 373 111 (finkotik deituz gero) - 901 464 111 (mugikorretik deituz gero). Edo, bestela, bidali mezu elektroniko bat helbide honetara: clientes@elcorteingles.es

     

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!

Laguntza gaiak: Bidalketaren nondik norakoak