9 gaiak atal honetan
  • Zer da Click&Car?

    Click&Car Supermerkatuaren eta Hipercor denden zerbitzu esklusiboa da, zure erosketak jasotzeko. Horren bitartez, webgunearen bidez egiten dituzun eskaerak gure merkataritza-guneetan jaso ditzakezu erosotasun osoz, autoa aparkatzeko gune berezi batean.

    Zerbitzu hori erabili ahal izateko, 30 € edo gehiagoko erosketa egin behar da.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Zeintzuk dira Click&Car eskaerak jasotzeko urratsak?

    Hona hemen zure Click&Car eskaerak jasotzeko urratsak:

    1. ESKATU: Hautatu Click&Car zerbitzuaren bidez jasotzea. Hautatu zein merkataritza-gunetan jaso nahi duzun eskaera.
    2. IRITSI: Zoaz autoz Click&Car eskaerak jasotzeko gunera, merkataritza-guneko aparkalekuaren barruan (seinaleztatuta dago).
    3. JASO: Eman eskaera-zenbakia eta gu arduratuko gara zure maletategian gordetzeaz.
    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Zeintzuk dira Click&Car zerbitzuaren abantailak?

    Hona hemen Click&Car zerbitzuaren abantailak:

    • 30 €-tik gorako eskaeretan dagoen doako zerbitzua da. Merkataritza-guneetan ditugun prezio eta eskaintza berdinak dituzu.
    • Eskaera erosotasun osoz jaso dezakezu lanetik etxerako bueltan, haurrak eskolan jaso eta gero, edo oporretatik bueltan zaudenean. Hobekien datozkizun eguna eta ordu-tartea hauta ditzakezu.
    • Jasoko den egunean bertan prestatzen dugu eskaera. Hozkailuko eta izozkailuko produktuak, haiek kontserbatzeko ganbera berezietan gordetzen ditugu haien bila zatozen arte. Horrela, hotz mantentzen direla bermatu ahal dizugu.
    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Non jasoko dut nire Click&Car eskaera?

    Zure Click&Car eskaera jasotzeko, zoaz aukeratu duzun merkataritza-guneko aparkalekura. Jarrai iezaiezu Click&Car gunera nola heldu adierazten duten seinaleei eta aparkatu kotxea erreserbatutako toki batean. Eskaera entregatu eta zure autoaren maletategian sartuko dugu.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Beste norbaitek jaso dezake nire Click&Car eskaera?

    Ezin baduzu zure Click&Car eskaera jaso, beste norbaitek jaso dezake zure izenean. Horretarako, eskaeraren berrespen-mezua eraman behar du inprimatuta.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Noiz jasoko dut nire Click&Car eskaera?

    Erreserbatu zenuen egun eta orduan jaso behar duzu zure Click&Car eskaera.

    Aukeratu duzun merkataritza-gunean eskaerak entregatzeko ordutegia kontsultatzeko, sakatu Entrega ordua, webgunearen goiburuan, erosketa-saskian edo erosketa prozesuan.

    Oro har, entregak egiteko ordutegia eta merkataritza-gunearen ordutegia berdinak dira, astelehenetik larunbatera 10:00etatik 21:00etara, eta igande eta jaiegunetan 12:00etatik 21:00etara.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Ba al dago aukerarik Click&Car eskaerak autoa erabili gabe jasotzeko?

    Eskaera jasotzera bazoaz eta autorik ez baduzu, zoaz kontsignara, emaiozu langileari eskaera-zenbakia eta hor bertan entregatuko dizu.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Click&Car eskaera jasotzeko ordu-tarte zehatz bat erreserbatu ahal dut?

    Click&Car eskaera etxean jasotzeko eguna eta hobekien datorkizun ordu-tartea erreserbatu ahal duzu, betiere ordu-tarte horretan tokirik geratzen bada.

    Horretarako, sakatu Entrega-ordua esteka, web-orriaren goiburuan. Taula bat bistaratuko da, aukeratu duzun merkataritza-gunean libre dauden ordu-tarteekin. Hautatu nahi duzun ordu-tartea eta sakatu erreserbatu.

    Nahiago baduzu, erosketa-saskian zaudela edo erosketa prozesuan ere erreserbatu ahal duzu ordu-tartea.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Noiz arte dut erreserbatuta Click&Car eskaera bat jasotzeko ordu-tartea?

    Ordu-tartea ordubete izango duzu erreserbatuta. Denbora hori iraungitzean beste ordubeterako erreserba dezakezu, betiere ordu-tarte hori beteta ez badago.

    Erosketa prozesuan, web-orriaren goiburuan, erreserba horretatik zenbat minutu geratzen zaizkizun kontsulta dezakezu.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!

Laguntza gaiak: Click&Car