13 gaiak atal honetan
  • Zer da Click&Collect?

    Click&Collect zerbitzuari esker, webgunearen bidez egiten dituzun eskaerak hurbilen duzun El Corte Inglés merkataritza-guneetan jaso ditzakezu, bai eta Supercor dendetan eta beste entrega-gune batzuetan ere (Correos eta Celéritas), haiekin hitzarmena sinatu dugu eta.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Zeintzuk dira Click&Collect eskaerak jasotzeko urratsak?

    Hona hemen zure Click&Collect eskaerak jasotzeko urratsak:

     

    1. URRATSA

    Erosi nahi duzun produktuak Click&Collect zerbitzua aukeran badu, produktuaren fitxan bertan ikusiko duzu nabarmenduta, eta erosketa prozesuaren lehen urratsean ere bai. Entrega egiteko modu gisa aukeratu besterik ez duzu.

     

    2. URRATSA

    Click&Collect zerbitzuarekin, 3 aukera dituzu eskaera jasotzeko, horietatik hobekien datorkizuna hauta dezazun:

    • Merkataritza-guneak: Jaso zure eskaera doan zuk nahi duzun merkataritza-gunean. Merkataritza-gune bakoitzeko stockaren arabera, egunean bertan edo beranduago jaso ahal izango duzu eskaera.
    • SuperCor: 1 euroren truke, edozein Supercor dendatan jaso dezakezu eskaera.
    • Beste entrega-gune batzuk: 2 euroren truke, beste entrega-gune batzuk hauta ditzakezu, hala nola, Correos bulegoak, paper-dendak, liburu-dendak, kioskoak, informatika dendak…

     

    3. URRATSA

    Eskaera egin duzunean, posta elektronikoz eta SMS bidez (bigarren hau nahiago baduzu) jakinaraziko dizugu zure eskaera zein egoeratan dagoen eta noiz joan zaitezkeen hura jasotzera hautatutako entrega-gunera.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • El Corte Inglés merkataritza-guneetan, non jaso behar dut nire Click&Collect eskaera?

    Bi aukera dituzu: dagokion sailean/solairuan jasotzea edo merkataritza-guneetan dauden Click&Collect entrega-guneetan jasotzea (erosketa-karta).

    Eskaerak familia desberdinetako produktuak biltzen baditu (adibidez, alkandora bat eta DVD bat), entrega-gunera eramango dugu, bakoitzari dagokion sailetik pasatzeko beharrik izan ez dezazun eta zuretzako erosoagoa izan dadin.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Non jaso behar dut nire Click&Collect eskaera Supercor dendetan eta beste entrega-guneetan?

    Click&Collect eskaera Supercor dendetan eta beste entrega-gune batzuetan (Correos, paper-dendak, liburu-dendak, kioskoetan, informatika dendetan…) jaso dezakezu. Zoaz kutxara edo esaiozu dendako arduradunari Click&Collect eskaera bat jaso nahi duzula.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Zein dokumentu aurkeztu behar dut nire Click&Collect eskaera jasotzeko?

    Click&Collect eskaera jasotzeko, zure NANa eta eskaera jasotzeko prest dagoela dioen mezu elektronikoa baino ez dituzu behar. Azken hori zuk adierazitako helbide elektronikora bidaliko dugu zure eskaera jaso ahal izan dezazun.

    Celeritas gune bat hautatuz gero, PIN kode bat bidaliko dizugu posta elektroniko bidez, eta eskaera jasotzerakoan eman beharko duzu.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Beste norbaitek jaso dezake nire Click&Collect eskaera?

    Erosketa prozesuan aukera dezakezu nork jasoko duen Click&Collect eskaera, zuk ala zure baimena duen beste pertsona batek. Pertsona horrek NANa erakutsi eta eskaera jasotzeko prest dagoela dioen mezua inprimatuta eraman beharko du.

    Eskaera merkataritza-gunean jaso eta geroago ordaintzeko aukera hautatuz gero, eskaera erosketaren titularrak baino ezingo du jaso, jasotzerakoan finantziazio-kontratu bat sinatu beharko du eta.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Zer ordutan jaso daitezke Click&Collect eskaerak?

    Zure Click&Collect eskaera dagokion Sailean edo aukeratu duzun E&K (erosketa-karta) gunean jaso dezakezu, Merkataritza Gunearen ordutegi berean. Merkataritza-gune bakoitzak ordutegi desberdina izan dezake, baina ohikoena hauxe da: astelehenetik larunbatera 10:00etatik 22:00etara eta igandeetan 11:00etatik 21:00etara. Gogoan izan Merkataritza-guneko sail eta solairu batzuk itxita daudela igandeetan, eta halako kasuetan Entrega 48 ordutan ez dela aplikatzen, etxean entregatzen denean bakarrik. Edozelan ere, merkataritza-gunearen ordutegia kontsultatzea gomendatzen dizugu. Hemen kontsulta dezakezu.

    Beste entrega-guneetan (Correos eta Celéritas) ordutegia asko alda daiteke. Eskera egitean, entrega-gunea hautatzean, horren ordutegi zehatza adierazten da.

    Click&Collect bitartez eskaerak jasotzeari buruz zalantzarik baduzu, deitu gure merkataritza-guneetako bezeroaren arreta telefonora: 901 122 122.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Zenbat denbora daukat nire Click&Collect eskaera jasotzeko?

    Click&Collect eskaerak eta beste entrega-gune batzuetan (Celéritas eta Correos) entregatuko direnak jasotzeko, 7 egun natural dituzu, hura jaso dezakezula jakinarazten dizugun egunetik aurrera zenbatzen hasita.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Zer gertatuko da Click&Collect eskaera bat adierazitako epean jasotzen ez badut?

    Eskaera ez baduzu adierazitako epean jasotzen (mezu elektronikoa jaso eta 7 eguneko epean), gure biltegietara eramango da, eta hautatutako ordainketa-moduaren arabera itzuliko da dirua guk eskaera jaso ostean.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Eskaera merkataritza-gunean jasotzen dudanean, soinean jarri ahal ditut erositako produktuak?

    Eskaera barruan dagokion sailean/solairuan jasotzen baduzu, aukera duzu produktuak soinean jartzeko, eta nola ematen dizuten atsegin ez baduzu, unean bertan aldatu edo itzuli ahal dituzu.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Supercor dendetan eta beste entrega-guneetan jaso dudan eskaera bat itzuli ahal dut?

    Supercor dendetan eta beste entrega-guneetan jasotzen diren Click&Collect eskaerak, etxera bidaltzen direnak bezalaxe itzul daitezke. Hura itzultzeko, Bezeroaren Arreta Zerbitzura dei dezakezu, etxean jaso dezagula eskatzeko; bestela, gure edozein merkataritza-gunetara edota Correos eta Celéritas bulegotara joan zaitezke, uztailaren 18ko 1246/2008 Errege Dekretuan xedatutakoa betez.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Itzuli ahal dut nire eskaera El Corte Inglés merkataritza-gune batean jaso badut?
    Merkataritza-guneetan jasotzen diren Click&Collect eskaerak, merkataritza-guneetan baino ezin dira itzuli. 
    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • El Corte Inglés-en webgunean erosten ari naizenean, zergatik ezin dut aukeratu Click&Collect?

    Baliteke erosketa prozesuan etxera bidaltzeko aukera bakarrik hautatu ahal izatea. Merkataritza-guneetan stockik ez dagoenean eta, beraz, bidalketa zuzenean gure biltegietatik egingo denean gertatzen da hori.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!

Laguntza gaiak: Click&Collect