20 gaiak atal honetan
  • Zer nolako finantzaketa-motak kontrata ditzaket?

    Finantzaketa-mota hauek dituzu aukeran. Kontuan izan edozein atzerapen egiteko hileroko ordainagiriaren gutxieneko zenbatekoa 30 € dela.

    Ordainketa 3 hilabetera, interesik gabe

    Finantzaketa-mota honen kudeaketa-gastuak salmentaren zenbatekoaren araberakoak izango dira:

    • 200 € arteko eragiketa - kudeaketa-gastuak: 3 €.
    • 200,01 € eta 400 € arteko eragiketa - kudeaketa-gastuak: 5 €.
    • 400,01 € eta 600 € arteko eragiketa - kudeaketa-gastuak: 7 €.
    • 600,01 € eta 1.000 € arteko eragiketa - kudeaketa-gastuak: 9 €.
    • 1.000 € baino gehiagoko eragiketa - kudeaketa-gastuak: 12 €.

    El Corte Inglés, S.A.-k diruz lagundutako interesak. Financiera El Corte Inglés E.F.C., S.A.-ren onarpenaren menpeko finantzaketa.

    Erosketen finantziazioaren adibide esanguratsu bat:

    • Zenbatekoa: 600 €, 3 hilabetera ordaintzeko, interesik gabe
    • %0ko ITN, %7,21eko UTB, kudeaketa-gastuak: 7 €, zordundutako zenbatekoa guztira: 607 €.

    Ordainketa 36 hilabetera arteko tartean

    Hilabete-kopurua aukeratuta. Eragiketa-mota hauetan, urteko interes nominalaren tasa %16koa da (%17,23ko UTB). Financiera El Corte Inglés E.F.C. S.A.-k eskainitako finantziazioa. Bertako Kreditu Batzordearen baimenaren menpeko eragiketa.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Zer da El Corte Inglés txartela?

    El Corte Inglés erosketa-txartela ez da edonolako txartela. Gure txartela baduzu, finantza-produktu pertsonalizatuak eta abantaila ugari izango dituzu. Gainera, zuzenean egingo da ordainketa, hau da, ez da artekaririk egongo.

    Financiera El Corte Inglés E.F.C., S.A.-k transakzioaren segurtasuna bermatzeko eta iruzur posibleak hautemateko beharrezko kontrolak ezartzen ditu.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Zer egin behar dut El Corte Inglés txartela eskatzeko?

    El Corte Inglés txartela eskatzeko, zoaz El Corte Inglés Merkataritza-guneetako Bezeroaren Arreta Zerbitzuko Sailera, deitu 900 184 184 doako telefonora edo sartu El Corte Inglés txartelaren web-orrian.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • El Corte Inglés txartelak ba al du iraunkortasun-kontraturik lotuta?

    El Corte Inglés txartelak ez du iraunkortasun-kontraturik eskatzen. Zuk erabaki dezakezu noiz kendu nahi duzun.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Zer egin behar dut El Corte Inglés txartela baliogabetzeko?

    El Corte Inglés txartela baliogabetzeko, zoaz edozein Merkataritza-gunetako Bezeroentzako Arreta Sailera, deitu 900 184 184 doako telefono-zenbakira edo sartu Financiera El Corte Inglés ataleko zure bezero kontura (Sakatu "Nire datuak" - "Lapurreta edo galtzea" eta handik blokeatu dezakezu txartela).

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • El Corte Inglés txartelak ba al du irekitze- edo mantentze-gasturik?

    El Corte Inglés txartela guztiz doakoa da, ez dago ez irekitze-gasturik ez urteko kuotarik.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Segurua al da El Corte Inglés txartela?

    El Corte Inglés txartela pertsonala, besterenezina eta erabat segurua da. Gainera, saioa hasi eta egin dituzun erosketak azter ditzakezu bezeroen gunean.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Zeintzuk dira El Corte Inglés txartelaren abantailak?

    El Corte Inglés txartelak abantaila ugari ditu, batez ere finantzaketari dagokionez:

    • Zure erosketak geroago ordaintzeko modalitatea aukera dezakezu, 60 egun arte, interesik gabe.
    • Zure erosketak modu erosoan finantzatzeko aukera ematen dizu produktu desberdinen bidez, hala nola, Kuota bidezko ordainketak, Formula pertsonalak eta Kreditu-lerroak. Eta nahi duzun eran pertsonaliza ditzakezu.
    • Hobariak autoa merkataritza-guneetako aparkalekuetan aparkatzean, 2 ordu arte, 30 €-tik gorako erosketa egitean.
    • Repsol, Campsa edo Petronor zerbitzuguneetan egiten dituzun erosketetan %4a metatuko duzu, El Corte Inglés-en egiten dituzun hurrengo erosketetan erabiltzeko.
    • Kontrolatu hileko erosketak gure webgunearen bidez, erosketen laburpen xehatuarekin eta behar duzun informazioarekin.
    • Galdu dituzun tiketak azkar eta erraz berreskura ditzakezu. Horrela, nahi baduzu, erositako produktuak itzuli ahal izango dituzu, eta haien bermeak ikusi ere bai.
    • Eskaintza esklusiboak gure merkataritza-guneetan El Corte Inglés erosketa-txartela duten bezeroentzat, adibidez, Salmenta Pribatuak.
    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Nola truka dezaket %4ko hobariaren deskontu-txartela?

    %4ko hobariaren deskontu-txartelak El Corte Inglés, Hipercor, Supercor eta Opencor dendetan eta online dendan truka ditzakezu. Horretarako, idatzi txartelean ageri den kodea “SUSTAPEN KODEAK” izeneko eremuan, erosketa prozesuaren lehen urratsean.

    Hona hemen baldintzak eta deskontu-txartelari buruz jakin beharreko guztia.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Zer egin behar dut El Corte Inglés txartela lapurtzen badidate?

    El Corte Inglés txartela galtzen baduzu edo lapurtzen badizute, jar zaitez harremanetan gure merkataritza-guneetako Bezeroaren Arreta Zerbitzuarekin, 900 184 184 doako telefonora deituz edo zure kontu pribatuaren bitartez, El Corte Inglés txartelaren web-orrian ("Nire datuak").

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Zein zerbitzugunetan onartzen dute El Corte Inglés txartela?

    Repsol, Campsa eta Petronor zerbitzuguneetan egiten dituzun erosketak ordaintzeko erabil dezakezu. Ordaintzen duzun zenbatekoaren %4 metatu egingo da, eta hiru hilean behin metatutako zenbatekoa duen deskontu-txartela bidaliko dizugu etxera (betiere, deskontua 1 € edo gehiagokoa bada).

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Zer egin behar dut txartel osagarriak eskatzeko?

    Alta egitean eska ditzakezu txartel osagarriak, edota geroago, gure merkataritza-guneetako Bezeroaren Arreta Zerbitzuan. Txartel osagarriekin egindako erosketak zure hileko erosketei gehituko zaizkie.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • El Corte Inglés txartelarekin ordaindu ahal dut Gourmet Experience jatetxeetan?

    El Corte Inglés txartelarekin ordaindu ahal duzu Gourmet Experience jatetxe guztietan (StreetXo, Rocambolesc, Salón Cascabel, Puertalsol…).

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Non ikus ditzaket El Corte Inglés txartelaren mugimenduak?

    Txartelaren datu eta mugimendu guztiak El Corte Inglés txartelaren web-orrian kontsulta ditzakezu. Idatzi txartelaren zenbakia eta PIN kodea saioa hasteko.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Zeintzuk dira El Corte Inglés txartelarekin ordaintzeko aukerak?

    El Corte Inglés txartelak hilean ordaintzeko modalitate desberdinak eskaintzen dizkizu: hilabete bukaeran guztia ordaintzea, erabilitako saldoaren % bat ordaintzea edo zuk aukeratzen duzun zenbateko finko bat ordaintzea.

    Horrez gain, nahi duzunean Bezeroaren Arreta Sailera joan eta nahi duzun zenbatekoa likidatu ahal duzu, eskudirutan zein txartel bidez.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Zer egin behar dut nire El Corte Inglés txartelaren PIN kodea berreskuratzeko?

    Zure PIN kodea berreskuratzeko, sartu Financiera El Corte Inglés webgunean. Sakatu goian ageri den "Bezeroen gunea" botoia, idatzi zure txartelaren zenbakia eta PIN kodea idazteko aukera agertuko da. Sakatu azpian dagoen "PIN kodea ahaztu dut" esteka eta jarraitu sistemak emandako argibideak.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Non erabil dezaket El Corte Inglés txartela?
    Taldeko enpresa guztietan erabil dezakezu El Corte Inglés txartela: El Corte Inglés, Hipercor, Supercor, Telecor, Viajes El Corte Inglés, Bricor, Sfera, Seguros El Corte Inglés eta Óptica 2000. Eta, horiez gain, atxikitako establezimenduetan ere bai: Repsol, Campsa eta Petronor zerbitzuguneak, Sephora, Bip&Drive eta Tagus.
    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Zein agiri aurkeztu behar dut El Corte Inglés txartela eskatzeko?
    El Corte Inglés txartela eskatzeko, agiri hauek aurkeztu behar dituzu: NANaren edo Bizileku Txartelaren fotokopia, diru-sarreren egiaztagiria (nomina, errenta-aitorpena edo pentsioa) eta  SEPA agindua.
    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • El Corte Inglés txartela eguneratu behar al da?

    Ez dago El Corte Inglés txartela eguneratu beharrik, ez baita iraungitzen.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Noiz emango didate eskatutako El Corte Inglés txartela?

    Hura onartu eta ahal bezain laster entregatuko dizugu. Jakinarazi egingo dizugu gure merkataritza-guneetako Bezeroaren Arreta Zerbitzuan jaso dezakezunean.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!

Laguntza gaiak: Informazio Orokorra