9 gaiak atal honetan
  • Zer egin behar dut produktu zehatz bat aurkitzeko?

    Produktu zehatz bat aurkitzeko, orriaren goi-ezkerraldean dagoen nabigazio menua erabil dezakezu. Horren bidez, sail guztietan sar zaitezke.

     

    Sail bakoitzak hainbat portada ditu, honela antolatuta: erdian, nabarmendu nahi diren edukiak ageri dira; bi nabigazio menu, produktu kategoria eta multzo guztiekin, bata ezkerraldean eta bestea, horizontala, goialdean. Haien bidez atzitu ditzakezu produktuen zerrendak. Produktuak nahi eran ordena ditzakezu (deskonturik handiena, nobedadeak, gehien saldu direnak), eta iragazkiak ere erabilgarri dituzu (marka, prezioa, kolorea…).

    Bestela, goialdean ageri den bilatzailea erabil dezakezu; bilaketa egitean, emandako datuekin bat datozen salgaiak bistaratuko dira.

    Bilatzen ari zinen salgaia aurkitu duzunean, sakatu haren izenean edo irudian informazio zabalagoa ikusteko. Produktuaren fitxa irekiko da, informazio hau dakarrena: produktuaren ezaugarri zehatzak, aukeran dauden kolore eta neurriak, aplikatutako promozioak, bidalketa eta itzulketa egiteko aukerak, zein merkataritza-gunetan dagoen eskuragarri eta lotutako zenbait produktu. 

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Nola funtzionatzen du bilatzaileak?

    Orriaren goialdean dagoen bilatzailea oso lagungarria da produktu edo marka zehatz bat bilatzen ari zarenean. Bilatzailean hitzak idatzi ahala, antzeko hitzak agertuko dira, zure bilaketa muga dezazun (izenburuan hitz hori duten produktuak, kategoriak).

    Proposamen horiek ez badatoz bat zuk bilatzen duzunarekin, sakatu 'Bilatu'. Zuk idatzitako datuekin bat datozen salgaiak bistaratuko dira.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Webgunean kontsulta dezaket produktu bat merkataritza-guneetan eskuragarri dagoen?

    Produktu bat merkataritza-guneetan eskuragarri dagoen jakiteko, produktuaren fitxan sartu eta begiratu, informazioa duen atalean, deskribapena dagoen lekuan, 'Eskuragarritasuna merkataritza-guneetan' izeneko hirugarren erlaitz bat dagoen. Erlaitz horretan, produktua eskuragarri duten merkataritza-guneak dituen mapa ikus dezakezu, aukeratu duzun probintziaren arabera.

    Produktuaren fitxan hirugarren erlaitz hori ez badago, horrek esan nahi du produktua une horretan webgunearen bidez bakarrik eros daitekeela.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Produktuak erreserba daitezke?

    Salgai batzuk, modu ofizialean saltzen hasi baino lehen erreserba ditzakezu (bideojokoak, literatura, teknologia…). Zerbitzu bikaina da azkar agortzen diren produktuak erosi nahi badituzu.

    Erreserbatu botoia sakatu eta erosketa egiteko urratsak jarraitu besterik ez duzu. Erreserbatuta duzun produktua jasotzen dugun egunean kobratuko dizugu, ordaintzeko aukeratu duzun moduaren bidez, eta lehenbailehen bidaliko dizugu.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Webgunean ageri diren prezio eta eskaintzak, Merkataritza-guneetan eskaintzen diren berdinak al dira?

    Webguneko eta Merkataritza-guneko prezioak ez dira beti berdinak. Normalean bai, berdinak dira, baina batzuetan baliteke webgunean soilik eskaintza eta deskontu esklusiboak jartzea, edo alderantziz, Merkataritza-guneetan bakarrik. Nahi baduzu, produktuaren fitxan ikus dezakezu eskaintza webgunean soilik dagoen ala ez.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Ezin ditut produktuak saskian sartu. Zer egingo dut?
    Saskian produktuak sartu ezin dituzunean, itxaron minutu batzuk edo ordubete eta saiatu berriro. Segur aski, une horretan dagoen arazo bati zor zaio. Barkatu eragozpenak.
    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Erosi nahi dudan produktua agortuta badago, beranduago erosi ahal izango dut?
    Erosi nahi duzun produktua agortuta badago, unitate gehiago jasotzen ditugunean salgai egongo da berriro. Hala ere, "Nire gogokoak" zerrendan gehitzea gomendatzen dizugu. Horri esker, eskura izango duzu unitate berriak salgai daudenean.
    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Zer dira produktu berregokituak?

    El Corte Inglés-eko produktu berregokituak Elektronika kategoriako (Irudia eta Soinua, Fotografia, Telefonia eta Informatika) produktuak dira, gure bezeroek itzuli dituztenak, gure biltegietan kalte txikiren bat izan dutenak edo lehengoratu egin direnak eta produktu berri gisa saldu ezin direnak, El Corte Inglés-en kalitate-estandar zorrotzak direla eta.
     
    Produktu berrien aldean, prezio askoz baxuagoa dute.

    Sartu produktu berregokituen informazio-orrira xehetasun guztiak ezagutzeko: produktu berregokituen kategoriak, itzulketa-epeak, baldintzak etab.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Albaitaritzako produktuak erosi ahal dira?

    Albaitariaren agindua behar ez duten medikamentuak saltzen dira soilik.

    Albaitariaren preskripziorik behar ez duten eta Espainian baimenduta dauden albaitaritzako sendagaien urrutiko salmenta Merkataritzako Establezimendu Xehekaritik egingo da. Establezimendu hori El Corte Inglés-eko Merkataritza-gunean dago, C/ Goya, nº 76. 28009 – Madril helbidean, eta Albaitaritzako Sendagaien Establezimenduen Erregistroaren Lehen Atalean dago inskribatuta, M.V./I – 063/M zenbakiarekin. Hartzaileak Europar Batasuneko aduana-lurraldean egon beharko du.

    Establezimenduaren titularra Mariana Romero García da, 14675 elkargokide-zenbakia duena.

    Itzulketak egiteari dagokionez: albaitaritzako sendagaiak ezin izango dira itzuli behin erosleari eman eta entregatzen direnean, kasu hauetan izan ezik: akats baten ondorioz eman direnean, eskaerarekin bat ez datozenean, garraioan zehar kalteren bat izan dutenean, kalitate-akatsen edo albaitaritzako farmakozaintzaren arrazoiengatik sendagaien gaineko alerta bat dagoenean, edo, uztailaren 18ko 1246/2008 Errege Dekretuan aurreikusitakoari jarraikiz, sendagaiak erretiratzea beharrezkoa denean.
     

    Esteka interesgarriak:

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!

Laguntza gaiak: Nola erosi