4 gaiak atal honetan
  • Altzairu berri bat munta diezadatela eska dezaket?

    Tamaina handiko altzariak erosten dituzunean, doan muntatuko dizkizugu.

    Muntatzea eskatzeko, produktuak halakorik barne hartzen duen egiaztatu besterik ez duzu. Saskian sartzen duzunean, leiho bat bistaratuko da, hura munta dezagula nahi duzun galdetzeko.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Nire txakurrarekin sar naiteke Merkataritza-guneetan?

    Momentuz, debekatuta dago Merkataritza-guneetan txakurrekin sartzea. Barkatu eragozpenak.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Etxetresna elektrikoak erostean, zeintzuk dira haiek martxan jartzeko doako aukerak?

    Martxan jartzeko lana etxetresna elektriko motaren araberakoa izango da:

    • Garbigailuak eta ontzi-garbigailuak

      Entrega egitean, gure teknikariek etxetresna elektrikoa instalatu, konektatu eta behar bezala funtzionatzen duela egiaztatuko dute, itxaron beharrik gabe eta guztiz doan.

    • Hozkailuak

      Aukera hori eskaintzen duten marka eta modeloetan (ikusi produktuaren orrian), hozkailuaren atea irekitzeko norabidea aldatuko dugu, betiere eskaera egitean hala adierazi baduzu. Eskaera webgunearen bidez egiten baduzu, zerbitzu honek 15 € soilik balio du.

      Entrega egitean ez dugu hozkailua konektatuko, haiek piztu baino lehen pixka bat itxaron behar da eta. Etxetresna elektriko hauek gas eta likido bereziak erabiltzen dituzte hoztu ahal izateko. Bidalketa egitean mugimenduan egon direnez, hozkailua piztu baino lehen geldi utzi behar da, haiek egonkortu arte, modu egokian funtziona dezaten.

    • Side-by-side hozkailuak ur/izotz banagailuarekin eta ur-hargunearekin

      Eskaera etxean entregatzen dizugunean, 24/48 ordutan, teknikari bat zurekin harremanetan jarriko da ur/izotz banagailua eta ur-hargunea dituen side-by-side hozkailua konektatzeko eta behar bezala funtzionatzen duela egiaztatzeko.

      Konexioa eta egiaztapena egin ahal izateko, etxean instalazio egokia behar da (adibidez, hozkailutik gertu korronte-hargune bat egotea) eta hozkailua jarri nahi den tokian (atzealdean) ur-hargune bat egon behar da, ur eta izotz banagailua konektatu ahal izateko.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Ba al dago aire girotua instalatzeko zerbitzurik?

    Bai, badago aire girotua instalatzeko zerbitzua. 902 22 44 11 telefonora deitu eta zure datuak eman besterik ez duzu. Aholkulari bat zurekin harremanetan jarriko da instalazioaren prezioari buruz hitz egiteko. Aurrekontua ahal bezain laster prestatu ahal izateko, zure datu hauek behar ditugu:

    • Zure etxeko potentzia eta tentsio elektrikoa.
    • Hoztu beharreko gela bakoitzaren neurriak metrotan (luzera x zabalera x altuera).
    • Horrez gain, zure beharretara hobekien egokitzen den modeloa zein den esango dizute.

    Aurrekontua bidaliko dizugu, fax bidez edo posta elektronikoz. Ados bazaude, hura sinatu eta bueltan bidali beharko diguzu 72 orduko epean. Instalazioa egiteko momentuan oinarrizko paketean ez datorren elementu osagarriren bat behar baduzu, instalatzaileak horren prezioa jakinaraziko dizu

    Tresnen instalazioak elementu hauek barne hartzen ditu:

    Tresnak instalatzeko oinarrizko paketea 1 X 1:

    • Hozteko lerroa, 4 metro arte.
    • Barruko kanaleta, 2 metro arte.
    • Isolatzeko materiala, 4 metro arte.
    • Euskarria eta/edo silentbloc estatikoak.
    • Konexio elektrikoa, 4 metro arte.
    • Hustubidea, 4 metro arte.

    Tresnak instalatzeko oinarrizko paketea 2 X 1:

    • Hozteko lerroa, 8 metro arte.
    • Barruko kanaleta, 4 metro arte.
    • Isolatzeko materiala, 8 metro arte.
    • Euskarria eta/edo silentbloc estatikoak.
    • Konexio elektrikoa, 8 metro arte.
    • Hustubidea, 8 metro arte.
    Instalazioa egingo den egunean:
    1. Aire girogailua non instalatu nahi duzun adierazi behar diguzu. Tokiz aldatu behar bada, jarrita dagoen tokia ez delako egokia, baimena eman beharko diguzu, orrian dagokion eremuan sinatuta.
    2. Instalatuta dagoenean, instalazioarekin ados zaudela dioen agiria sinatu beharko duzu.

    Garrantzitsua

    • Aire girogailua instalatu ahal izateko, espazio hori libre egon behar da instalatzera goazen egunean. (Besaulkiak, mahaiak, koadroak eta abar kenduta egon behar dira, oztoporik ez izateko eta tresna behar bezala instalatu ahal izateko).
    • Behin instalatuta dagoenean tokiz aldatu behar bada, bezeroak ordainduko ditu aldaketaren gastuak.
    • Segurtasun-arauen arabera egokiak diren espazioetan bakarrik instalatu ahal dira aire girogailuak. 
    • Baimenak edo lizentziak behar badira, bezeroak eskatu beharko ditu.
    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!

Laguntza gaiak: Instalazio-zerbitzua