5 gaiak atal honetan
  • Zer da Enpresentzako El Corte Inglés Opari Txartela?

    Enpresentzako El Corte Inglés Opari Txartela, enpresek haien bezero, langile edo hornitzaileei oparia egiteko eska dezaketen txartela da, enpresak zehazten duen zenbatekoarekin. Txartela jasotzen duen pertsonak aukeratuko du zer erosi txartelaren zenbatekoarekin, honako hauetako edozeinetan: El Corte Inglés merkataritza-guneak, Hipercor, Supercor, Opencor, Sfera, Bricor, www.elcorteingles.es eta Viajes El Corte Inglés.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Zeintzuk dira Enpresentzako El Corte Inglés Opari Txartelaren abantailak?

    Hona hemen Enpresentzako El Corte Inglés Opari Txartelaren abantailak:

    • Oparitu nahi duzun zenbatekoa hautatu ahal duzu: 15 €-tik 1.500 €-ra bitartean.
    • Txartelaren zenbatekoa grabatuta dator txartelean, hura jasotzen duen pertsonak txartelaren balioa zein den jakin dezan.
    • Doakoa da, ez du jaulkipen-gasturik. Txartelaren zenbatekoa baino ez da ordainduko, eta zenbatekoa 1500 eurotik beherakoa bada edo entrega-helbide bat baino gehiago badago, bidalketa-gastuak ere bai.
    • Segurtasuna bermatze aldera, txartela blokeatuta egongo da behar bezala jaso dela egiaztatzen dugun arte. Hura aktibatzeko, mezu bat bidali behar da activaciontarjetaempresas@elcorteingles.es helbidera. Gogoan izan txartelak aktibatzeko ordutegia 8:00etatik 17:00etara dela. Ordutegi horretatik kanpo egiten diren eskaerak hurrengo egunean gauzatuko dira, larunbat, igande eta jaiegunak kanpo. Txartela jasotzen den egunetik 5 egun natural igaro direnean hura aktibatzeko eskaera egin ez bada, txartela automatikoki aktibatuko da.
    • Ez du iraungitze-datarik. Erabiltzen den aldi bakoitzean, erabilitako zenbatekoa kenduko da, saldoa agortu arte. Ez dago denbora-mugarik.
    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Nola eska dezaket Enpresentzako El Corte Inglés Opari Txartel bat?

    Enpresentzako El Corte Inglés Opari Txartela eskatzeko aukera hauek dituzu:

    • Webguneko inprimakia betez: Enpresentzako txartelen eskaera 600 €-koa izan behar da gutxienez. 600 € eta 3.000 € bitarteko eskaeretarako, zure eta enpresaren datu guztiak bete behar dituzu inprimakian, eskaera bideratu eta txartelak adierazten diguzun helbidera bidali ahal izateko. Hemen duzu inprimakia.
    • 902 19 95 23 telefonoaren bidez: Eskaera 3.000 €-tik gorakoa bada, dei iezaguzu. Tratu pertsonalizatua emateaz gain, txartelarekin eta bere funtzionamenduarekin zerikusia duten zalantza guztiak argituko dizkizugu. Eskaerak egiteko ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 20:30era.

    Oharra: Abenduaren 31n ez dira honelako entregak egiten.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Nola ordaindu behar da Enpresentzako El Corte Inglés Opari Txartela?

    Enpresentzako El Corte Inglés Opari Txartela bankuko transferentzia bidez ordaindu behar da, txartelen zenbatekoari bidalketa-gastuak gehituta.

    Bidalketa-gastuak 7,50 € dira, bidalketa penintsulara eta Balearretara egiten bada; txartelen zenbatekoa guztira 1.500 € baino gehiago bada, berriz, bidalketa-gastuak doakoak izango dira (betiere, guztiak helbide bakarrera bidaltzen badira).

    Eskaera egin eta 24 orduko epean zurekin harremanetan jarriko gara kontu-zenbakia emateko.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Zein da nire Enpresentzako El Corte Inglés Opari Txartelaren entrega-epea?

    Enpresentzako El Corte Inglés Opari Txartela etxean entregatuko da, adierazitako helbidean, banku bidez egindako transferentzia jaso eta hurrengo 48-72 orduko epean.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!

Laguntza gaiak: Opari txartela Enpresentzako