6 gaiak atal honetan
  • Zer da El Corte Inglés Opari Txartela?

    El Corte Inglés Opari Txartela, norbaiti oparia egin behar diozunean asmatu egiten duzula egiaztatzeko modurik errazena da. Oparia jasotzen duen pertsonak aukeratuko du zer erosi zuk oparitu diozun zenbatekoarekin, honako hauetako edozeinetan: El Corte Inglés merkataritza-guneak, Hipercor, Supercor, Opencor, Sfera, Bricor, www.elcorteingles.es eta Viajes El Corte Inglés.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Nola eros dezaket El Corte Inglés Opari Txartel bat?

    Opari Txartel bat diseinatu eta erosteko, sakatu hemen eta jarraitu argibide hauek:

    • Hautatu txartelaren diseinua
    • Adierazi oparitu nahi duzun zenbatekoa (10 eta 500 euro bitartean. 20 txartel arte eros ditzakezu eskaera bakoitzean, eta guztira 1.500 euroko mugarekin).
    • Adierazi zenbat txartel erosi nahi dituzun
    • Sakatu erosketa egiteko botoia

    Eskaera bideratzean, mezu pertsonalizatua idatz dezakezu Opari Txartela jasoko duen pertsonari zuzenduta. 

    Opari Txartelaren ezaugarriak direla eta, ezin dira eskaerak beste salgai-mota batzuekin batera egin.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Nora bidal dezaket El Corte Inglés Opari Txartel bat?

    El Corte Inglés Opari Txartelak Espainia penintsularrera eta Balear Uharteetara bidali ahal dira soilik. Opari Txartelak helbide desberdinetara bidali nahi badituzu, horietako bakoitza bereiz erosi behar duzu.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Zein da El Corte Inglés Opari Txartelaren entrega-epea?

    El Corte Inglés Opari Txartela 48 orduko epean entregatuko da.

    Hiri batzuetan baliteke enpresa garraiolariek maiztasun gutxiagorekin banatzea eta, hortaz, entregak denbora gehiago behar izatea.

    Eskaera egin eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen da entrega-epea, larunbat, igande eta jaiegunak zenbatu gabe. Entrega egiten saiatzean hartzailea etxean ez badago, bigarren saiakera 48 orduko epe horretatik kanpo egongo da baita ere.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Zeintzuk dira Opari Txartel motak?

    Opari Txartel mota desberdinak daude:

    1. PIN kodea inprimatuta ez duen txartela: Merkataritza-guneetan soilik erabili ahal da. Webgunearen bidez erosketak egiteko erabili nahi baduzu, PINa duen beste batekin aldatzea eska dezakezu gure merkataritza-guneetako Bezeroaren Arreta Zerbitzuan.

    1. PIN kodea duen txartela, zenbatekoa inprimatu gabe: Zenbatekoa ez da finkoa eta ez dago txartelean inprimatuta, beraz, nahi beste aldiz birkarga dezakezu. PIN kode bat du atzealdean, harraskatu beharreko eremu batean ezkutatua.

    1. PIN kodea duen txartela, zenbatekoa inprimatuta: Zenbatekoa eta PIN kodea txartelean inprimatuta daude. Ezin da birkargatu.

     

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • On line birkarga dezaket Opari Txartela?

    Opari Txartela on line birkargatu ahal izateko, egiaztatu opari txartel pertsonalizatua duzun, PIN kodea duena. Txartelaren atzealdean aurkituko duzu, harraskatu beharreko eremu batean ezkutatua.

    Opari Txartela birkargatzeko, idatzi txartelaren zenbakia eta PIN kodea birkarga egiteko erlaitzean, web-orri honetan. Gogoan izan birkarga egiteko erregistratuta egon behar duzula.

    Bete eskatzen zaizkizun datuak eta txartelaren saldoa areagotuko duzu. Gutxienez 10 euro birkargatu behar dituzu, eta gehienez ere 1500 euro (txartelak jadanik duen saldoa kontuan hartuta).

    Opari Txartela birkargatzeko kreditu- edo zordunketa-txartelak erabil daitezke, baita El Corte Inglés txartela ere (kasu horretan, txartelaren PIN kodea eduki beharko duzu). 

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!

Laguntza gaiak: Opari txartela