5 gaiak atal honetan
  • Zer da Tarifa Laua?

    Tarifa Laua zerbitzu esklusibo bat da. 14,95 euroko kuota bakarra ordainduta, webgunearen bidez nahi beste eskaera egin ditzakezu urtean inolako bidalketa-gasturik ordaindu gabe. 
    Espainiako edozein helbidetara egin daitezke bidalketak (Kanariar Uharteetara, Ceutara, Melillara eta nazioartean egiten diren bidalketak ez dira sartzen), bai eta Supercor dendetara eta entrega-guneetara ere. 

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Nola kontrata dezaket Tarifa Laua?

    Tarifa Laua kontratatu ahal izateko, El Corte Inglés webgunean erregistratuta egon behar duzu, eta saioa hasi ondoren erosketa bat egin behar duzu.

    Zerbitzua zure eskaeran sartu ahal duzu, edo hura bereiz erosi. Une horretatik aurrera, 15 eurotik gorako erosketak egitean ez duzu bidalketa-gasturik ordainduko.

    Tarifa Lauaren iraungitze-data edozein unetan kontsulta dezakezu, webgunean saioa hasita.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Zer nolako produktuak bidali ahal ditut Tarifa Lauarekin?

    Jarraian aipatzen diren kategorietako produktuak bidal ditzakezu: Moda, Lurringintza, Etxea, Elektronika, Informatika, Etxetresna elektrikoak, Kirolak, Jaioberriak, Liburuak, Musika, Zinema, Jostailuak, Bideojokoak, Paper-gauzak eta Gourmet-aren Kluba.

    Beste kategoria hauek kanpoan geratzen dira: Pertsonalizatutako koadroak, Binilo apaingarriak, Opari Txartela, Loreak eta Opariak, Primeriti, Supermerkatua, Ardoen kluba eta Market Place produktuak ("…(e)k saldua " jarriko du). Eskaeran kategoria horietakoren baten produktuak badaude, bidalketa-gastu orokorrak aplikatuko dira.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Zeintzuk dira Tarifa Lauaren baldintzak?

    Hona hemen bidalketa-gastuen Tarifa Lauaren baldintzak:

    • Pertsonala eta besterenezina da, eta 18 urtetik gorako edozein pertsonak kontrata dezake.
    • Partikularrek modu pribatuan erabiltzeko da; enpresek ezin dute hura erabili.
    • Ordaindutako dirua ez da itzuliko. Hura kontratatzen denean, iraungitze-data agertuko da kontuan, eta urtebeterako berritu ahal izango da.
    • Ezin da telefonoz kontratatu eta ez da aplikatzen telefono bidez egindako eskaeretan.
    • El Corte Inglés-ek zerbitzu-, erabilera- eta salmenta-baldintzak alda ditzake, eta zerbitzua ezeztatu ahal du.
    • Tarifa Laua zerbitzua bukatutzat emanez gero, erabili ez den kuotaren zati proportzionala itzuliko da.
    • Tarifa Laua zerbitzua modu desegokian edo iruzurrez erabiliz gero, zerbitzua bertan behera utzi eta ez da dirurik itzuliko.
    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Nola funtzionatzen du Tarifa Lauak?

    Tarifa Laua automatikoki aktibatzen da etxean edota adierazten diguzun beste edozein helbidetan entregatuko diren eskaera guztietan, bai eta Supercor edo beste entrega-guneetan jasoko dituzun eskaeretan ere.

    Penintsula barruan edo Balearretan entregatuko diren eskaeretan erabil dezakezu (Kanariar Uhartean, Ceuta, Melilla eta nazioarteko bidalketak kanpoan geratzen dira).

    Ez da aplikatuko 2 ordutan edo zuk aukeratzen duzun orduan entregatu behar diren Click&Express eskaeretan. Horrek 7,90 euro balio du.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!

Laguntza gaiak: Tarifa Finkoa bidalketa gastuak