10 gaiak atal honetan
  • Zenbat merkataritza-gune daude?

    Gaur egun, Espainiakoak eta Portugalekoak batuta, 97 El Corte Inglés merkataritza-gune daude, behar duzun guztia eskaintzeko prest. Zehazki, 92 daude Iberiar Penintsulan, 2 Balear Uharteetan eta 3 Kanariar Uharteetan.

    Mapa honetan oso erraz ikus dezakezu gure Merkataritza-guneak non dauden, eta haietako bakoitzari buruzko informazio zabalagoa eskura dezakezu (ordutegia, sailak, markak, ekitaldiak…).

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Zein ordutegi dute Merkataritza-guneek?

    Salbuespenak salbuespen, eta jaiegun zehatzetan izan ezik, hauxe da guneen ordutegia: astelehenetik larunbatera 10:00etatik 22:00etara, eta igandeetan 11:00etatik 21:00etara. Kontsultatu hemen gune bakoitzaren ordutegia.

    Gogoan izan merkataritza-gune batzuetan badirela sail batzuk igandeetan itxita daudenak, nahiz eta merkataritza-gunea irekita egon. Igandean sail zehatz batera joan baino lehen, merkataritza-gunera deitzea eta zerbitzu hori eskaintzen dugun ala ez egiaztatzea gomendatzen dizugu.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Badago ekitaldiren bat programatuta?

    Hemen ikus ditzakezu El Corte Inglés guneetan programatuta dauden hurrengo ekitaldiak.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Badago aparkalekurik merkataritza-guneetan?

    Ia-ia merkataritza-gune guztiek aparkaleku propioa dute. Gainera, El Corte Inglés txartela baduzu, 30 € edo gehiagoko erosketa egitean, lehen bi orduetan doan aparkatu ahal izango duzu.

    Hemen kontsulta dezakezu aparkalekua duten merkataritza-guneen zerrenda eta horietako bakoitzak zenbat toki dituen.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Urteko zein egunetan ixten dira El Corte Inglés merkataritza-guneak?

    Urteko jaiegun batzuetan, gure Merkataritza-guneak itxita daude edo ordutegi berezia dute. Egun horiek probintziaren arabera alda daitezke, baina zentro guztiak itxita daude bi egun zehatzetan: urtarrilaren 1ean eta abenduaren 25ean.

    Merkataritza-gune bakoitzaren ordutegi bereziak ezagutu nahi badituzu, hemen informa zaitezke.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Nire txakurrarekin sar naiteke El Corte Inglés Merkataritza-guneetan?

    Momentuz, debekatuta dago El Corte Inglés Merkataritza-guneetan txakurrekin sartzea. Barkatu eragozpenak.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Dibisak euroekin truka ditzaket El Corte Inglés Merkataritza-guneetan?

    Merkataritza-gune jakin batzuetan aukera dago dibisak euroekin trukatzeko, Bezeroaren Arreta Zerbitzuko Sailean. Ikusi hemen zein hiri eta Merkataritza-gunetan eskaintzen dugun zerbitzu hori.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Zer da Serrano 47 Woman?

    Serrano 47 Woman Madrilen bihotzean dagoen denda esklusibo berria da, emakumeentzako modarekin eta osagarriekin. Kontzeptu berritzailea, moda maite duten emakumeei eskainia. Eta guztia sei solairutan. Diseinua. Estiloa. Abangoardia. Tradizioa. Nazioarteko marka ugarirekin. Hona hemen espazio berri honen kokalekua: Calle de Serrano 47 (Madril).

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Zer da Serrano 52 Men?

    Serrano 52 Men Madrilen bihotzean dagoen denda esklusibo berria da, gizonentzako modarekin eta osagarriekin. Gizonei eskainitako kontzeptu berritzailea. Eta guztia zazpi solairutan. Diseinua. Estiloa. Abangoardia. Tradizioa. Nazioarteko marka ugarirekin. Hona hemen espazio berri honen kokalekua: Calle de Serrano 52 (Madril).

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Zein enpresek osatzen dute El Corte Inglés?

    Gure helburua historian zehar, behar dituzun produktu eta zerbitzu guztiak eskaintzea izan da, eta oraindik ere bada. Beti kalitaterik onenarekin, arreta pertsonalizatua eskainita eta preziorik onenean. Hori dela eta, marka eta enpresa berriak sortu ditugu zure beharrei erantzun ahal izateko:

    • Hipercor
    • Supercor, Supercor Exprés eta Supercor Stop&Go
    • Sfera
    • Óptica 2000
    • Bricor
    • Viajes El Corte Inglés
    • Informática El Corte Inglés, Investrónica eta Telecor
    • Centro de Seguros y Servicios
    • Seguros El Corte Inglés
    • Financiera El Corte Inglés
    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Beste zerbait esan nahi al duzu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!

Laguntza gaiak: Zentroei buruzko informazioa