|
|
 |
| ON-LINE ZERBITZUETARA SARBIDEA |
|
|
|
Orain on-line zerbitzu gama zabalaz gozatu ahal izango duzu eta zure kudeaketak Internet bidez egin ahal izango dituzu. Zure txartel zenbakiarekin eta zure PIN kodearekin zure mugimenduak eta eskuragarri duzuna ikusi, ordainketak egiten dituzun bankua aldatu, helbidea aldatu, lapurreten edo galtzeen berri eman, baimendutako pertsona gehiago jarri, kreditu baldintzak aldatu edota zure ordainketarako formula pertsonala kontsultatu egin ahal izango duzu.
|
| |
|
Abantaila ugari era oso erosoan eta segurtasun osoa erosketak Internet bidez egiteko. |
| El Corte Ingléseko txartelarekin gure eremu elktronikoan egindako erosketa guztiak ordaindu ahal izango dituzu. Hala, zerbitzari seguruan zure transakzioak egiteaz gain, gehituako segurtasuan ere izango duzu: lehen erregistroaren ondoren, txartel zenbakiak ez du gehiago sarean bidaiatuko; izan ere, zenbakia gure zerbitzarian gordeko dugu. era berean, erosketak pertsonalizatutako finantzaketarekin egin ahal izango dituzu. El Corte Ingléseko txartela on-line eska dezakezu eta gure webguneko bezeroek gehien erabiltzen duten ordaintzeko modua da. Ondoko abantailak ditu: |
 |
 |
 |
Gure txartela bere alorrean lehenengoa da eta hileko gastuak zehatz-mehatz kontrola ditzakezu bere bidez; izan ere, hilero-hilero Erosketa laburpena bidaliko dizugu etxera.
|
|
 |
 |
 |
Unean-unean gure dendetan egindako ekintzen eta promozioen gaineko informazioa bidaliko dizugu.
|
|
 |
 |
 |
El Corte Inglés Erosketa Txartela ematea eta mantentzea doakoa da erabat. Beste batzuk ez bezala, hura edukitzeak ez dizu batere gasturik emango, eta gure bezero berezi izateak eskaintzen dituen aukera guztiez gozatu ahal izango duzu.
|
|
 |
 |
 |
Gure Erosketa Txartela eska dezakezu, bai zuretzat, bai baimendu nahi dituzun pertsonentzat, gure edozein dendatako Bezeroarentzako arreta Sailean, edo eskaera on-line galdeketa orrian.
|
|
 |
 |
 |
Zure txartela aurkezte hutsarekin gure erakunde osoan erosi ahal izango duzu:
- Gure dendetan.
- Hipercor hipermerkatuen gure sarean.
- El Corte Inglés Bidaietan.
- Aseguru Zentroan.
- Denda Etxean, Urruneko Salmentarako gure zerbitzua.
- Gure merkataritza elktronikoko denda guztietan.
- Eta atxikitako beste erakundeetan.
Sina itzazu salmentarako taloiak, eta gorde ezazu kopia aldaketak, itzulpenak edo geroago gerta litezkeen egiaztaketak egiteko ere.
|
|
 |
 |
 |
Txartelaren jabe izateak zure erosketarik garrantzitsuenak ordaintzerakoan krediturako erraztasunak emango dizkizu.
|
|
 |
 |
 |
Kotxez sartzea erreazteko, gure dendarik gehienek dute aparkaleku propioa. Oro har, Zentro bakoitzean hizbatutako zenbatekoa baino erosketa garestiagoa egiten baldin baduzu El Corte Ingléseko Erosketa Txartelarekin, bi orduko egonaldia izango duzu doan.
|
|
 |
 |
 |
Zure eskura daukagu Bezeroarentzako Arreta Telefonoa 901-122122. hara deituta, zure iritziak eta iradokizunak jakinaraz diezazkigukezu, eta guk gure zerbitzuen eta ekintzen gainean informatuko zaitugu aldian-aldian.
|
|
 |
 |
 |
Erosketa Txartelak, era berean,
lbeste prestazio batzuk izateko aukera ere ematen dizu:
arrisku pertsionalen eta familiakoen estaldura zabala, laguntza erabilgarri zerbitzua zure etxerako eta odontologia asistentzia pribatua zure familiako guztientzako.
|
|
 |
 |
 |
Konforme geratzen ez bazara erosketekin, dirua itzuli egingo dizugu.
|
|
 |
 |
 |
-on-line eskaera beteta.
- 901 122 122 bezeroarentzako telefono zenbakira deituta, merkataritza ordutegian.
- Aurrez aurre gure merkataritza zentroetara etorrita bezeroarentzako arreta sailean.
|
|
 |
 |
 |
El Corte Ingléseko Erosketa Txartelarekin Europako almazen handirik garrantzitsuenetakoan erabil dezakezu: GALERIES LAFAYETTEn eta NOUVELLES GALERIESen. Frantzia osoan banatuta daude Galéries Lafayetten 40 merkataritza zentroak eta Nouvelles Galériesen 30ak. Guztiek ere berrikuntzarik handienak eta modan eta osagaietan, etxerako artikuluetan eta aisialdian dauden markarik onenak dituzte salgai... Hori guztia* El Corte Ingléseko erosketa Txartelarekin ordaindu ahal izango duzu, Espainian egiten duzunean bezain eroso. Ez ezazu ahaztu: hemendik aurrera Frantzia osoan egin ditzakezu erosketak El Corte Ingléseko Erosketa Txartelarekin.
*Ezkontza zerrendak, Supermerkatua eta Kafetegia izan ezik. |
|
|