Xerezade (ebook)

Xerezade (ebook)

4,99
AÑADIR FAVORITONo disponible+ info

Información

Envío y devoluciones

Sortaldeko ipuin bildumarik handiena Mila gau eta bat gehiago izenekoa da. Ipuin asko eta askotarikoek osatzen dute bilduma, kontalari irudimentsu batek jakinduria handiz batzuk besteekin korapilatuak. Xerezade izeneko emakume gazte bat da kontalaria, Bagdadeko sultanaren bisirraren alaba bera. Sultanak, asperturik, neska gazte bat deitzen du bere gelara gauero, poz pixka bat eman eta bizitza alai diezaion. Baina goizean, aurreko gauean bezain asperturik jaikitzen denez, hil egiten du. Eta horrela, gauero-gauero. Bere txanda heltzean, Xerezade ipuin bat kontatzen hasiko da, baina egunsentia heltzean kontaketari utziko dio, ipuina bukatu gabe utzita. Hurrengo gauean, ipuina bukatu eta beste bat hasiko du, aurrekoarekin lotuta. Eta horrela, gauero-gauero. Sultana ipuinak entzuteko irrikaz dagoen bitartean, Xerezadek bizirik jarraituko du. Guk, orain, Mila gau eta bat gehiago bilduma osoaren lagin txiki-txiki bat eskaintzen dizuegu hemen. Seve Calleja, 1953an Zamoran jaiotako bilbotarra. Filosofia eta Letretan lizentziatua da eta gaur egun Bilboko institutu batean ari da irakasle lanetan. Literatur sortzaile emankor eta saritua (’Ignacio Aldecoa’, ’Lizardi’, ’Pío Baroja’) eta Haur eta Gazte Literaturaren ikertzailea. Egunkari eta aldizkarietan hamaika kritika eta didaktika artikulu idatzi ditu. Bere lanak euskaraz, gaztelaniaz eta beste hizkuntza batzuetan argitaratu dira.


Detalles del ebook
ISBN:
9788433035073
Editorial:
Desclée De Brouwer
Formato:
EPub con DRM
Idioma:
Vasco
Género:
Salud, bienestar y dietas
Subgénero:
Ciencias de la Salud

Referencia:

8433035073 |

EAN:

9788433035073

Otros ebooks de SEVERINO CALLEJA PÉREZ.

ver todos