Mintzairak (ebook)

Mintzairak (ebook)

3,793,99 -5%
No disponible+ info

Información

Envío y devoluciones

Hitzen arteko Kaosean ahots bakarra bilatu beharrean dugu Gogoa: zetazko hitzak, hitz metalikoak, ozenak, mutuak, lantazgileak, zauritzaileak, ausartak, lotsatiak, sekretuak, publikoak, ulerkorrak, inozentziaz beteak, faltsuak, hutsak.Kaosaren metaketa hortan, norberaren ahots berria ? estreina gabea ? lortu ahal izateko anabasan eroritako hotsak errekonozi behar ditugu.?norberak errekonozi ditzala bereak / bere saminak / ernai zituen hoiek?Airean kulunkatzen diren ahotsak, hondarrean zizelkatutako lorratzak itsasoaren ahoak irentsiko dituen arte. Hitz hondakinak, hitz-erdiak, sakabanaturik asfaltoko gristasunean, eramanak eta ekarriak zapaten zoruetan, kaleetako ur putzuetan hondoratuak.?eraman bitza haizeak / handik eta hemendik / bakoitzak bere burua deskubri beza / bakoitzak bere zidorra har beza / xirimol kulunkarietan / argitsuak noraezean gidatuak?.Hitz galduen euriteak esaldi ahutsiak ereiten ditu karrekitan. Kolpeka eroriak, herrestan, bakanka, multzoka galdu dute berezko esanahia.?Euria ari du / euriteak hizkiz blaitzen / herenegun tantez bustitzen / zuen ortzi bera.Hitzak, esaldi galduak, erdi agurrak / kaleetako ur bidezka gainetik / leitu beharko guztiak / zerbait konprenitzeko?.Eta definizioen esanahiak trukatu eta endredatu egiten dira gidatzailerik gabe, hitzekin errealitate berria sortuz. Esangura soilak nahastu egin dira Kaosaren zurrunbiloan, bertatik sortuko den Mintzaira berria osotuz.?Mintzairaren konposta sortu / hiztegi berriak ongarritzeko?Lan hontan hitz eta esanahi ezagunak aurkituko dituzue, irudi xumeak eta irakurketa errazekoak. Poesiaren alderdi sinbolikoa jorratuz sentipenak eta barne zauri josi gabeetako saminak ideiekin ahoskatzen ditut, nahiz eta sarritan ahoskatze mutua baino ez lortu. Entzun gabeko hotsek osotzen dute egunero errealitatea, non zehatzago bilaketa eginez izenen deiek ustezko mundu arrotza erakusten diguten.


Detalles del ebook
ISBN:
9788468697796
Editorial:
Bubok Publishing
Formato:
EPub sin DRM
Idioma:
Vasco
Idioma original:
Vasco
Género:
Literatura
Subgénero:
Poesía
Prelectura del libro:
Mintzairak (ebook)

Referencia:

8468697796 |

EAN:

9788468697796

Otros ebooks de Gotzon Jaio Plaza.

ver todos