Walter Benjaminen Aingerua Gernikako Bonbardaketatik (ebook)

Walter Benjaminen Aingerua Gernikako Bonbardaketatik (ebook)

11,99
AÑADIR FAVORITONo disponible+ info

Información

Envío y devoluciones

Totalitarismoaren gerra izan da XX. mendeko ikurretako bat. Liburu honetan irakurleak, lehenengo aldiz, logika belizista bat aurkituko du, XX. mende hasieran indar handia izan zuena. 20ko eta 30ko hamarkadetan Espainiak eta Italiak bonbardaketak erabili zituzten Afrikako kolonietan, bai Rif-en, bai Abisinian. Espainiako Gerra Zibilean areagotu egin zen estrategia hau; Otxandio, Durango eta Gernika proba-lekuak izan ziren, eta geroago penintsulako leku askotan zabaldu zen suntsiketa, Mussolinik eta Hitlerrek lagundurik. Proba horiek ohiko bilakatu ziren Bigarren Mundu Gerran: Dresden, Coventry, Hamburg, Hiroshima eta Nagasaki dira historia beltz honetako markak. Bonbardaketetan garai hartako arma guztiak erabili ziren: hegazkinak, gasa, lehergailuak... arrazismoz eta xenofobiaz beteriko ideologiatik gerra totala justifikatu nahian. Ideologo nazi batzuek erabateko mobilizazioa deitu zioten estrategia hilgarri hari. Intelektual asko izan ziren estrategia horren lekuko: Walter Benjamin, Ernst Jnger, Pablo Picasso, Lauaxeta. Datuak, historia eta literatura mataza original batean biltzen dira liburu honetan, garai beltz hartako kronika eta eragina sakon eta zorrotz azalduz. Totalitarismoaren biktimek esne beltza edaten zutela adierazi zuen Paul Celan olerkari juduak, metafora mingots batean. Eta sententzia argia gehitu zuen: Heriotza Alemaniatik etorritako maisua dugu.


Detalles del ebook
ISBN:
9788490271834
Editorial:
ELKAR
Formato:
EPub con DRM
Idioma:
Vasco
Género:
Ocio y Estilo de vida
Subgénero:
Vida Actual

Referencia:

8490271834 |

EAN:

9788490271834