Biziaren Sarea Ehuntzen (ebook)

Biziaren Sarea Ehuntzen (ebook)

4,01
AÑADIR FAVORITONo disponible+ info

Información

Envío y devoluciones

Dibulgazio-liburua. • Deskribapena: Begoña Arrate Larrañaga biologoak dibulgazio-liburu bat idazteko beka eskuratu zuen XII. CAF-Elhuyar sarietan, “Biziaren sarea ehuntzen” izeneko proiektuarengatik. Duela bi urte saritutako proiektu hark jada argia ikusi du, eta izenburu bereko liburu bihurtu da. Idazlearen iritziz, eta zenbait zientzialariren postulatuei so eginez, XXI. mendea sareen mendea izango da, eta natura sareen zientziaren bidez aztertzeak aurrerapauso nabarmenak ematea ahalbidetuko dio gizakiari. Horrenbestez, liburu honen helburuak dira ideia horren inguruko eztabaida filosofiko-zientifikoak zertan dautzan azaltzea eta irakurleei biziaren sarea nolakoa den imajinatzen laguntzea. Zortzi kapitulutan, hiru gai nagusi hauek lantzen ditu egileak: - Biziaren sarearen orokortasunak - Gizakia, zenbait ikuspegitatik aztertuta: gainerako animaliekin alderatuta, garunaren eta adimenaren aldetik ikusita, eta arrazen eta etnien ikuspegitik begiratuta - Biziaren gaur egungo arazo larrienak, haien sorrera eta larritasun-maila eta gizakiak horrekin guztiarekin duen zerikusia.


Detalles del ebook
ISBN:
9788492457199
Editorial:
Leer-e 2006 S.L
Formato:
PDF
Idioma:
Vasco

Referencia:

8492457199 |

EAN:

9788492457199