Erizaina Kirofanoan (ebook)

Erizaina Kirofanoan (ebook)

4,01
AÑADIR FAVORITONo disponible+ info

Información

Envío y devoluciones

Unibertsitateko liburua. • Deskribapena: Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak (OEE) antolatutako AGOTE SARIAren 2007ko edizioaren irabazlea da lan hau., eta egileak Aintzane Giralt Olano, Roberto Cano López, Aitziber Jaio Amias, Maria Luisa Meizoso Moreira eta David Soto Fernández dira. Gaur egungo medikuntzan kirurgiak oinarrizko papera betetzen du, izatez, urtez urte handitzen doa egiten diren ebakuntza eta prozedura kirurgikoen kopurua. Honetaz gain, egunero aldatzen eta garatzen doan arloa da, bai prozeduran bai bitartekoetan. Prozedura berri eta ebakuntzen kopurua handitzeak arrisku berri eta handiagoak sortarazten ditu, bereziki pazientearen osasuna eta ongizatea mehatxatzen dutenak. Honegatik guztiagatik, talde kirurgiko hezi eta prestatua izatea behar-beharrezkoa da pazientearen osasuna, ongizatea eta seguritatea bermatzeko. Noski, erizaina lan-talde horren zati garrantzitsua da, eta helburu hori bere eguneroko lanaren ardatza da. Ezinbestekoa da kirurgia-arloan lan egiten duen erizain batentzat unitateko araudia eta prozedurak ezagutzea, kalitatezko zainketak eskaintzea, eta kontzientzia kirurgikoa eta etika profesionala izatea. Urte batzuk unitate kirurgikoan lanean daramatzagunok, ebakuntza-gelari buruzko informazioa oso orokorra dela eta sakabanatuta dagoela sumatu dugu.Ebakuntza-gelari buruzko gida liburu bat aurkitzea zaila da edozein hizkuntzatan, are gehiago euskaraz. Gehienetan ezagutza horiek esperientziarekin batera datoz eta ahoz aho helarazten dira erizainen artean.


Detalles del ebook
ISBN:
9788492457649
Editorial:
Leer-e 2006 S.L
Formato:
PDF
Idioma:
Vasco
Género:
Salud, bienestar y dietas
Subgénero:
Ciencias de la Salud

Referencia:

8492457649 |

EAN:

9788492457649