Zientzia Haurrentzat Segundu Gutxian. Hamar Minutuan Edo Gutxiagoan Egin Ditzakezun 100 Esperimentu Baino Gehiago (ebook)

Zientzia Haurrentzat Segundu Gutxian. Hamar Minutuan Edo Gutxiagoan Egin Ditzakezun 100 Esperimentu Baino Gehiago (ebook)

Autor:
Jean Potter
4,01
AÑADIR FAVORITONo disponible+ info

Información

Envío y devoluciones

Gazteentzako zientzia-esperimentu liburua. • Jatorrizko izenburua: Science in Seconds for Kids: over 100 experiments you can do in ten minutes or less. • Norentzat: 8-12 urte bitarteko gaztetxoentzat. Zz seriearen hirugarren liburua da hau. Zz seriearekin, neska-mutilak esperimentuen mundu zirraragarrira hurbildu nahi ditu Elhuyarrek. Zz liburuak ez dira eskola-liburuak, familian eta lagun artean gozatzeko esperimentu-bilduma bat baizik. Zz esperimentu-bilduman argitaratutako beste izenburuak hauek dira: ARMIX max-mix (8-10 urte) eta Zientzia guztiz arduragabea! (9-14 urte). • Deskribapena: Zientziaren magia bizi dezakete gazteek Jean Potterrek prestatutako esperimentu eta jarduera azkar eta erraz batzuekin. Hamar minutu edo gutxiago nahikoa dira jarduera bakoitza egiteko. Jarraibide argi eta urratsez urratseko batzuek eta irudiek esperimentua ongi egiten lagunduko diote gaztetxoari. Liburuak 100 esperimentutik gora biltzen ditu, eta gauza asko ikasi ahal izango dute gazteek. Proiektu hauen bidez, gauza askori buruz ikasiko duzu; adibidez, zergatik ez diren biribilak arrautzak, eta urpekoak nola igotzen diren gainazalera eta nola hondoratzen diren. Behar duzun material gehiena etxean bertan, lorategian edo auzoan aurkituko duzu, eta ia edozein lekutan egin ahal izango dituzu esperimentuak. Liburu honetako 108 jarduerak hamabi arlori buruzkoak dira. Hauek dira batzuk: airea, animaliak, energia, grabitatea, magnetismoa, argia eta giza gorputza. Ortzadar bat egin ahal izango duzu lurrean, puxika bat lehertu lupaz, kafe-lata zugana itzularaziko duzu bultza egin ondoren, eta ura okertu egiten dela iturrian. Hori guztia hezitzaile handi baten laguntzaz egingo duzu.


Detalles del ebook
ISBN:
9788492457793
Editorial:
Leer-e 2006 S.L
Formato:
PDF
Idioma:
Vasco
Género:
Psicología y pedagogía
Subgénero:
Pedagogía

Referencia:

8492457793 |

EAN:

9788492457793