Hodeietan (ebook)

Hodeietan (ebook)

4,01
AÑADIR FAVORITONo disponible+ info

Información

Envío y devoluciones

Gazteeentzako zientzia-narrazioa. 2011ko CAF-Elhuyar sarietan “Gazteei zuzendutako zientzia narrazioak” kategorian saria jaso zuen proiektuaren emaitza da liburu hau. CAF-Elhuyar sarien helburua da zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko dibulgazioa, kazetaritza eta narrazio-lanak bultzatzea, saritzea eta aitortzea. Kategoria honetako lanak gazteei zuzendutako narrazioak dira, euskaraz sortuak. Lan horietan, zientzia- eta teknologia-gaiek presentzia izan behar dute, ezinbestean, zeharka bada ere. Zientzia-narrazioen bitartez gazteak zientzia eta teknologiara modu atsegin eta erakargarrian hurbiltzea da sariketaren helburua. • Norentzat: 12-16 urteko gazteentzat. ZzL seriearen hirugarren obra da hau. ZzL seriea gazteentzako zientzia-narrazioko irakurketa-liburuen bilduma da, zientziaren eta literaturaren arteko zubia. ZzL seriaren aurreko bi obrak hauek dira: Simon Bloom, grabitatearen zaindaria eta Platonen Urmaela. Lapurtutako giltzaren bila. • Deskribapena: Zientziak ala giza zientziak? Zuk noren aldeko hautua egiten duzu? Hodeik ez ditu zientziak bereziki gustuko, baina Estibaliz zientzialari iaioa da; udan bizi izan duten maitasun-istorioaren ondoren, Hodei zientziekiko duen ikuspuntua aldatzen hasi da... Hodei Batxilergoko azken ikasturteko ikaslea da. Hodei gizajoa hodeietan dago beti. Despistatu hutsa da. Horretaz gainera, zientzietan ez da batere iaioa. Letretako Batxilergoa hautatu zuen, zientziak, eta batez ere matematika, ez dituelako ikusi ere egin nahi. Goiz batean, ezusteko enkontru bat izango du, norekin eta Estibalizekin. Hodeik nerabezaro guztian gustuko izan duen neska da Estibaliz. Eta aukera izango du Estibalizengana hurbildu eta harekin hitz egiteko. Une horretan, zirt edo zart egin beharko du. Bi zailtasuni egin beharko die aurre Hodeik. Lehenengo eta behin, Estibaliz bera baino nagusiagoa da. Hori gutxi ez, eta, gainera, Estibaliz zientzialari iaioa da. Estibalizekin harremanetan hastearekin batera, Hodeik utzi egingo dio hain despistatua izateari….


Detalles del ebook
ISBN:
9788492457809
Editorial:
Leer-e 2006 S.L
Formato:
PDF
Idioma:
Vasco
Género:
Infantiles y juveniles
Subgénero:
Infantil 9-12 años - LECTURAS

Referencia:

8492457809 |

EAN:

9788492457809