Hamar Manamenduak (ebook)

Hamar Manamenduak (ebook)

8,19
AÑADIR FAVORITONo disponible+ info

Información

Envío y devoluciones

Prostitutekin harremanetan hasi zenez geroztik egin ohi duen gauza da iragarkiak azpimarratzearena. Sei iragarki azpimarratu ditu. Sei horien artean badago bat aspaldiko partez begiz jota daukana. Iragarkiak zera dio: Susi. Heldua. Dibortziatua. Goza nazazu senarrak gozatzen jakin ez zuen bezala. Apartamentu pribatua. Soilik arratsaldez. Fernandok telefonoa hartu eta iragarkian agertzen diren zenbakiak markatzen hasi da. Ahots leun bat agertu da telefonoaren bestealdean. 'Susi naiz' dio ahotsak. Fernandok iragarkia irakurri duela esan dio, bai eta ea zer den senarrak gozatzen jakin ez zuena galdegin ere. Susiri ahotsa ezaguna egin zaio eta ea inoiz elkarrekin egonak diren galdegingo dio. Fernandok ezetz baina elkar ezagutuko dutela, gauzak prezio onean eginez gero, bederen. Musu truk gauza gutxi erantzun dio. Fernandoren irribarrea desagertu egin da bat-batean. Esaldiaren bukaera izan da segurtasun irribarrea ezabatu diona. 'Capullito' hitza. Fernandoren burmuinak arrapaladan ekin dio pentsatzeari. 'Capullito' hitza. Susi ohartu da isiluneaz. Bera ere hasi da pentsatzen. Segundo bat. Ahotsa ezaguna du. Beste segundo bat. Biak isilik. Zerbaitek Susiri bultza egin dio. Ezin jasan hirugarren segundo bat. 'Fernando?' 'Susana?' izan da Fernandoren erantzuna. Eta biek telefonoa dute eskegi'.


Detalles del ebook
ISBN:
9788497466189
Editorial:
Leer-e 2006 S.L
Formato:
EPub con DRM
Idioma:
Vasco
Género:
Literatura
Subgénero:
Teatro

Referencia:

8497466189 |

EAN:

9788497466189