Egunsentiko Argia (ebook)

Egunsentiko Argia (ebook)

5,80
AÑADIR FAVORITONo disponible+ info

Información

Envío y devoluciones

Hamabost urtetik gora etxetik kanpo eman ondoren, Julian Zautuola bere jaioterrira itzuli da. Gizon diruduna da orain, eta, hala, gurasoen baserria zaharberritu eta bailarako neska batekin ezkondu da: Inexarekin. Alabaina, Julianek bihotza mindua du, obsesionatua dago maite izan zuen eta oraindik ere maite duen emakumearen oroitzapenarekin eta ez da gauza bere emazteak eskaintzen dion guztia estimatzeko. Itahisa da emakume haren izena. Itahisa da obsesioaren izena. Itahisak EGUNSENTIKO ARGIA esan nahi du. Julianen itzulerak, gainera, susmo txarrak eta esamesak sortu ditu herritarren artean. Zergatik ez ote zuen Ameriketarako bidea jarraitu? Zergatik gelditu ote zen Tenerifeko Orotavan? Nola lortu ote zuen halako dirutza metatzea? Eta zergatik itzuli zen azkenean bere sorterrira? Julian jaio zen bailara, Bilbo eta Tenerifeko uhartea dira kontakizun honen gertalekuak, grinaz, desengainuz eta mendekuz beteriko istorio honetan. Izan ere, 1800 inguruan gertatzen da hau dena, ontzi-jabeak, esklabo-tratulariak eta merkatariak ahalik eta dirutza handienak lortzen saiatzen ziren garai batean.


Detalles del ebook
ISBN:
9788497469166
Editorial:
Leer-e 2006 S.L
Formato:
EPub con DRM
Idioma:
Vasco
Género:
Novela - Narrativa
Subgénero:
Novela Española e Hipanoamericana

Referencia:

8497469166 |

EAN:

9788497469166

Otros ebooks de TOTI MARTÍNEZ DE LEZEA.

ver todos