Baztertu nabigazioa. Joan zuzenean eduki nagusira

Taldeko enpresak

Eduki nagusiaren hasiera

Berrikuntza da El Corte Inglés Taldea osatzen duten enpresa guztien adierazgarrietako bat. Etengabe sartzen ditugu berrikuntzak askotariko alorretan, hala nola moda eta osagarriak, dekorazioa eta etxea, teknologia, elikadura eta jatetxeak edo kultura.

El Corte Inglés

 

Europako liderra saltoki handietan

Ezarpen handia du Espainiako merkatuan eta Portugalen ere presentzia du.

2017. urtean El Corte Inglés eta Hipercor enpresek bat egin zuten. Bat-egite horren helburua da bezeroari egiten zaion eskaintza komertziala hobetu eta osatzea, eta aldi berean, bi formatu komertzialek erosketa zein salmenta esparruetan dituzten sinergiak aprobetxatzea..

Jarduera esparru guztietan berrikuntzak ezarri ditu El Corte Inglések: modan, dekorazioan, teknologia edo kiroletako azken nobedadeetan, proposamen aitzindarietan elikagaien, jatetxeen, kulturaren eta aisialdiaren esparruetan, besteak beste. Horrekin batera, kalitatea eta bermea emateko konpromisoei esker, premia eta gustu ezberdinetako bezeroak ase ditzake.

Norabide orotako kanalaren aldeko apustua egiten du, denda fisikoen eta online denden arteko integrazioa areagotuz. Click&Express zerbitzua, erosketa egin eta bi ordu igaro baino lehen edo bezeroak aukeratutako ordutegian entregatzekoa, arrakasta handiz finkatu da.

Mugikor bidezko ordainketa bultzatu du El Corte Inglések bere dendetan; horrez gain, dendak heinean-heinean digitalizatu ditu, denbora errealeko informazioa ematen duten pantailak ezarriz, bertan prezioak eta produktuen ezaugarriak ikus ahal izateko. Halaber, saltzaileek tabletak erabiltzen dituzte eta mugikorraren bidez errealitate handituan ikus daitezke paperezko katalogoak.

Izen sociala El Corte Inglés

  • Helbide soziala: Calle Hermosilla, 112. 28009 - Madrid.
  • Helbide elektronikoa: servicio_clientes@elcorteingles.es
  • Telefono: 91 401 85 00
  • IFK: A-28017895
  • Madrileko Merkataritza Erregistroa: Tomo 677 Gral. 61, Sección 4ª del L. de S., Hoja 8085, Folio 182.
  • Webgunea: www.elcorteingles.es

Supercor

 

Supercor, Supercor Exprés eta Supercor Stop&Go gertuko dendak

Elikadurako, drogeriako eta lurringintzako oinarrizko produktuak erostekomodu erraz eta azkarra

Bezeroaren oinarrizko erosketa orga gertutik betetzeko sortu da supermerkatu kate hau, El Corte Inglésen esperientziarekin eta kalitatearekin.

Elikagaiak eta bereziki produktu freskoak dira supermerkatuko protagonista nagusiak, horiei esker gailentzen baitira supermerkatuok, bai produktu horien kalitateagatik, bai eskaintzen dituen prezio lehiakorrengatik. Supercor supermerkatuetan, produktu freskoak erretiluetan eros ditzake bezeroak, edo bestela, langile espezializatuek emango diote arreta horiek erosteko.

Elikadurako, drogeriako eta lurringintzako oinarrizko produktuak erosteko modu erraz eta azkarra du xede Supercor Exprések. Marka liderrez gain, supermerkatu formatu honetan El Corte Inglés taldearen marka propioek (Aliada eta Special Line) presentzia handia dute.

Duela gutxi, kate horrek hitzarmen bat adostu du Repsolekin, petrolio taldea osatzen duten 3.500 zerbitzuguneetarako erosketa zentral bihurtzeko.

Izen soziala Supercor, S.A.

  • Helbide soziala: Hermosilla, 112. 28009 Madrid.
  • Helbide elektronikoa: servicio_clientes@elcorteingles.es
  • Telefono zk: 901 122 122
  • I.F.K: A - 78476397
  • Madrileko Merkataritza Erregistroa: Tomo 7.729 Gral. 6.689 Secc. 3ª; L. de S., Hoja 79966, Folio 39, Inscripción 1ª.
  • Webgunea: www.supercor.es

Sfera

 

Etengabeko berrikuntza, aukera eta kalitatea, prezio onenean

Egungo joeretan inspiratutako moda bildumak inspiradas en las tendencias más actuales

Modan eta osagarrietan espezializatutako denda kate gisa sortu zen Sfera 2001. urtean. Jantzi aukera zabala eskaintzen du gizonentzat, emakumeentzat eta haurrentzat, moda formala, hiriko-sport moda eta asteburu zein aisialdirako arropa lineen bidez.

Halaber, aipagarriak dira emakumeentzako lentzeria eta gizonentzako barruko arropa bilduma propioak eta haurtxoentzako linea berezia.

Diseinatzaile lantalde esklusiboa du Sferak, azken joeretan inspiratutako moda bildumak dendetan eskuragarri jartzeko. Jantzi erosoak, modernoak eta arrazoizko preziokoak ditu Sferak, edonork bere estiloa aurkitzeko pentsatuta daudenak.

Horrez gain, etengabeko berrikuntzaren, aukera zabalaren eta kalitatearen aldeko apustua egiten du, betiere merkatuko prezio onenetan. Hirietako eremu komertzial onenetan daude kokatuta Sfera dendak, eta El Corte Inglés merkataritza zentroetan ere corner edo salmenta puntuak dituzte. Halaber, Europatik kanpo dendak ditu bai Latinoamerikan, Ekialde Hurbilean eta Hego-ekialdeko Asian.

Izen soziala Sfera Joven, S.A

  • Helbide soziala: Hermosilla, 112. 28009 Madrid.
  • Helbide elektronikoa: sfera@elcorteingles.es
  • Telefono zk: 901 122 122
  • I.F.K: A - 83036137
  • Madrileko Merkataritza Erregistroa: Tomo 16.688. Libro 0, Folio 40, Sección 8ª; Hoja M - 284400. Inscripción 1.
  • Webgunea: www.sfera.com
 

Óptica 2000

 

Óptica 2000, Teknologia konprometitutako optika eta audiologia katea

Kalitate optiko onena marka liderren merkaturatzearen bidez.

El Corte Inglés taldearen optika eta audiologia katea da Óptica 2000, eta El Corte Inglés eta Hipercor merkataritza zentroetan kokatutako denden eta establezimendu independenteen bidez garatzen du bere jarduera.

Espainian eta Portugalen ditu dendak kate honek, eta marka liderren merkaturatzearen bidez zerbitzu profesionala eta kalitate optiko onena eskaintzeko filosofiarekin sortu zen. Modelo aukera zabala dago kate honen dendetan, betiere moda-modakoak direnak eta prezio oso lehiakorrak dituztenak.

Abangoardiko teknologiak txertatzeko konpromisoa mantentzen du: teleoftalmologia sistema eta leiarren urruneko alakatzea. Gainera, ekitaldi honetan zehar MIMIC Eyewear zerbitzua jarri du abian, 3D inprimaketa bidezko betaurreko berriak egiteko, bezero bakoitzari pertsonalizatutakoak eta egokitutakoak.

Izen soziala OPTICA 2000, S.L. 

  • Helbide soziala: Gran Vía de les Corts Catalanes, 613 8ª planta 08007 - Barcelona.
  • Helbide elektronikoa: clientesoptica2000@elcorteingles.es
  • Telefono zk: 934 871 911
  • I.F.K: B08422941
  • Registro Mercantil: Tomo 33506, Sección General, Folio 20, Hoja B-60967.
  • Webgunea: www.optica2000.com

Bricor

 

Burdindegi, brikolaje, dekorazio, lorategi eta etxeko berrikuntzetarako katea da Bricor

Ohiko zuk zeuk egin mezua osatzeko, zure ordez egingo dugu kontzeptua indartu daháztelo tú

Taldearen barne, brikolajean, dekorazioan, lorategietan eta etxeko osoko berritzeetan espezializatutako katea da hau, eta bi formatu komertzial ditu: establezimendu handia, publikoaren bistara produktu aukera handia duena eta hiri formatua, El Corte Inglés zentroetan kokatutakoa, etxeko brikolaje soluzioak bilatzen dituen bezeroari erantzuna emateko, prezio oso lehiakorrean eta hiritik kanpo mugitu beharrik gabe.

Bricor establezimenduek 40.000 erreferentzia bitarte dituzte ikusgai, zentroaren tamainaren arabera. Hala ere, ohiko dendan ez dagoen edozein produktu eska dezake bezeroak. Halaber, kontuan hartu behar da webgunean erosketa egitea ere erraza dela, eta bertan 22.000 erreferentziadun katalogoa dagoela.

Zerbitzu ugari eskaintzen ditu Bricorrek, bereziki etxea berritzeko esparruan. Horrez gain, lo hacemos por ti (zure ordez egingo dugu) kontzeptua indartu da, brikolajearen sektorean nagusi den zuk zeuk egin mezuaren osagarri gisa.

Izen soziala Bricor, S.A

  • Helbide soziala: Hermosilla, 112. 28009 - Madrid.
  • Helbide elektronikoa: servicio_clientes@elcorteingles.es
  • Telefono zk: 901 122 122
  • I.F.K: A - 50319771
  • Madrileko Merkataritza Erregistroa: Tomo 7257. Folio 165. Hoja Nº M-117.627
  • Webgunea: www.bricor.es
 

Viajes El Corte Inglés

 

Espainiako liderra bidaia agentzien sektorean

Viajes ECI 1969. urtean sortu zen, eta gaur egun 500 bulego baino gehiago ditu bai Espainian, bai nazioartean.

Viajes El Corte Inglés katearen kudeaketa ereduak arreta pertsonalizatua du oinarritzat, bezero guztien premiak asetzeko, bai bidai profesionalak izan, bai aisialdikoak izan, bai kongresuak, batzarrak eta pizgarri bidaiak antolatzeko. Profesional talde bat arduratzen da bezero bakoitzaren premien inguruko aholkularitzaz eta antolakuntzaz.

Gainera, bezero korporatiboen negozioan liderra den Enpresa Atala dauka Viajes El Corte Inglések, eta korporazio multinazional handientzat zein ETEentzat modu eraginkorrean lan egiteko egokituta dago.

Bidaia enpresak 500 bulego baino gehiago ditu bai Espainian, bai Frantzian, Belgikan, Portugalen, Italian, Amerikako Estatu Batuetan, Txilen, Mexikon, Argentinan, Kolonbian, Dominikar Errepublikan eta Uruguain.

Izen soziala Viajes El Corte Inglés, S.A.

Informática El Corte Inglés

 

Negoziora eta eraldaketa digitalera egokitutako aholkularitza teknologikoa

Taldearen barne irtenbide eta zerbitzuen integrazioan espezializatutako konpainia da.

Negoziora eta eraldaketa digitalera egokitutako aholkularitza teknologikoa.

Hasieratik, konpainia honek bere zerbitzuen bilakaera erabili du enpresa gisa hazteko, bai produktu eta irtenbide informatikoen banaketarako (hori baitzen konpainiaren hasierako xedea), bai negozio elektronikoko sistemen eta irtenbideen aholkularitza eta integrazioa errazteko ere.

Konpainia horren esperientziari eta merkatuari buruz duen ezagutzari esker, proiektu garrantzitsuak jorratu ahal izan dira, bai erakunde publikoentzat, bai pribatuentzat, telekomunikazioa, garraioa, aseguruak edo banketxeak bezalako esparru ezberdinetan.

Horrez gain, big datari buruzko ezagutza zabalari esker, nazioarteko esparruan bere presentzia areagotu ahal izan du, batez ere garrantzia handiko proiektuak egin diren Latinoamerikako herrialde batzuetan.

Izen soziala Informática El Corte Inglés, S.A.

  • Helbide soziala: Travesía Costa Brava. 28034 - Madrid.
  • Helbide elektronikoa: mkt@ieci.es
  • Telefono zk: 913 87 47 00
  • I.F.K: A - 28855260
  • Madrileko Merkataritza Erregistroa: Tomo 51, Libro 44. Sección 3ª, Folio 118, hoja 60.783 - 1ª.
  • Webguneawww.ieci.es

Grupo de Seguros

 

Estaldura zabalak eta baldintza ekonomiko lehiakorrak

Partikularrentzako eta enpresentzako aseguru eta zerbitzu aukera zabalena

Bezeroen premiak asetzeko sortu zen El Corte Inglés taldeko aseguru konpainia, aseguru eta osoko zerbitzu aukera zabalena eskainiz.

Centro de Seguros y Servicios

Aseguru Artekaritza bat da Centro de Seguros y Servicios, hain zuzen ere El Corte Inglés Taldearen barne dagoena. 1982az geroztik artekaritza gisa egiten du lan Espainiako merkatuan.

Gaur egun erreferentzia da maila nazionalean duen presentziagatik, aseguratuentzako irisgarritasunagatik, zerbitzuak emateko ordutegi zabalengatik eta era guztietako arriskuetan duen esperientziagatik.

Horri guztiari esker, artekaritzak bere aseguruak hobetu eta zabaldu ahal izan ditu, autoetarako, bidaietako asistentziarako, asistentzia teknologikorako eta telefono mugikorretarako produktu berriak merkaturatuz, eta dagoeneko finkatutako produktuen baldintzak eguneratuz, merkatuen premia berrietara egokitzeko.

Finantza produktuetako artekaritzari dagokienez, aldi berean kudeatzaile onenen produktuak eta El Corte Ingléseko bezeroentzako produktu esklusiboak eskaintzeko ahaleginak egin dira.

Izen soziala Centro de Seguros y Servicios. Correduría de Seguros, S.A., Grupo de Seguros El Corte Inglés.


Seguros El Corte Inglés

Seguros El Corte Inglés, Vida, Pensiones y Reaseguros 1990. urtean sortu zen El Corte Inglés Taldeko aseguru konpainia gisa, bizitza aseguruak, istripu aseguruak, aurrezki aseguruak, aldi baterako eta bizi osorako errenten aseguruak eta pentsio planak bezalako produktuen bidez, bezeroen premiak asetzeko.

Sortu zenetik helburu gisa izan du kalitatezko zerbitzuak eskaintzea. Horretarako, bezeroei eskaintzen zaie beren etorkizuna babestu eta horri aurrea hartzeko aukera, baita beren familiena eta beren enpresetako langileena ere, estaldura zabalenekin eta baldintza ekonomiko lehiakorrenekin.

Izen soziala Seguros El Corte Inglés, Vida, Pensiones y Reaseguros, S.A.

Eduki nagusiaren amaiera