4 gaiak atal honetan
  • Zeintzuk dira entregak egiteko epeak?

    Oro har, 10 laneguneko epean entregatzen da penintsulan, Balear Uharteetan eta Europar Batasuneko herrialdeetan, larunbatak, igandeak eta jaiegunak kontuan hartu gabe. Oro har, 21 laneguneko epean entregatzen da Kanariar Uharteetan, Ceutan eta Melillan, larunbatak, igandeak eta jaiegunak kontuan hartu gabe. Epe hori produktuaren arabera alda liteke. El Corte Inglés ez da berak burututako kudeaketarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik edota ezinbesteko arrazoiengatik bidalketekin jazo litezkeen atzerapenen erantzule izango.

    Gogoan izan aduana bakoitzak epe jakin bat duela salgaiak jasotzeko. Epe hori iraungitzean, baztertu dela ulertuko da eta bezeroaren ardura izango dira etorkizunean egon litezkeen ondorioak.

    Eta entregen epea nazioartean, Europar Batasunaz kanpoko herrialdeetan, gutxi gorabehera 10 lanegunekoa da aduanan. Etxean entregatzeko epea zergak ordaintzeko behar den denboraren araberakoa izango da (aduana-kontrolik egon ezean).

    Horrez gain, 48 ordutan entregatzen diren produktuak eta Click&Express zerbitzua ere baditugu. Azken horiek 2 ordutan edo zuk eskatzen duzun orduan entregatzen dira.

    Epe horiek alda litezke, produktuaren arabera. El Corte Inglés ez da berak burututako kudeaketarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik edota ezinbesteko arrazoiengatik bidalketekin jazo litezkeen atzerapenen erantzule izango.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Baliagarria izan ez zarela damutuko dugu. Nola lagundu dezakegu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Zer gertatuko da loreen, fruta-saskiaren edo jaiotze-saskiaren hartzailea etxean ez badago entrega egiteko unean, entrega ezeztatzen badu edo helbidea okerra bada?

    Entrega egiteko unean hartzailea etxean ez badago edo entrega ezeztatzen badu, El Corte Inglés-ek ez du bere gain hartuko inolako erantzukizunik, eta eskaeraren zenbateko osoa kobratu ahal izango du.

    Helbidea okerra bada edo hartzaileak aldatu egin badu, bezeroak ordaindu beharko ditu birbidalketa-gastuak (7,95 €).
     

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Baliagarria izan ez zarela damutuko dugu. Nola lagundu dezakegu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Loreek, fruta-saskiek eta jaiotza-saskiek baldintza bereziak al dituzte?

    Zenbait baldintza berezi dituzte; izan ere, produktu freskoak, galkorrak edo pertsonalizatuak dira:

    Fruta-saskiak, loreak eta landareak kalitateari lotutako arrazoiengatik soilik itzuli ahal dira, eta, betiere, entregatu eta 48 orduko epean.
    Pertsonalizatutako produktuak ezin dira itzuli.

    Baliteke saskiko frutaren baten ordez antzeko ezaugarriak dituen beste bat jartzea, jatorrizkoak kalitate-kontrola gainditu ez duelako edo ez daudelako unitate nahikoak; izan ere, saskia eskuz prestatzen da.

    Otzaretan eta opari pertsonalizatuetan ere aldaketak egon daitezke, eskatutako produkturen bat ez dagoenean. Halakorik gertatzen bada, antzeko ezaugarriak dituen beste bat jarriko da bere ordez. 

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Baliagarria izan ez zarela damutuko dugu. Nola lagundu dezakegu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Loreak, fruta-saskiak eta jaiotza-saskiak bidali ahal dira ospitaleetara eta eraikin publikoetara?

    Loreak, fruta-saskiak eta jaiotza-saskiak ospitaleetara eta eraikin publikoetara bidali ahal dira inolako arazorik gabe. Sarbidea mugatua dagoenean eta zuzenean hartzaileari entregatu ezin zaionean, harreran entregatuko da. Halakorik gertatzen bada, harrerako langilearen sinadura edo antzekoa eskatuko da, eskaera entregatutzat eman ahal izateko. Kasu horretan, ez dugu gure gain hartuko harreran entregatu ondoren gerta litekeenaren gainean.

    Horrelako eskaerak egiten direnean, oso lagungarria da sailaren izena, solairua, logela-zenbakia eta abar jakitea. Hala, askoz errazagoa eta azkarragoa izango da entrega.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Baliagarria izan ez zarela damutuko dugu. Nola lagundu dezakegu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!

Laguntza gaiak: Entregatzeko epeak