El Corte Inglés-en tarifa finko berria da El Corte Inglés Plus. 19,90 euroko prezioa du, eta aukera ematen du webgunearen bidez nahi beste eskaera egiteko, urtean inolako bidalketa-gasturik ordaindu gabe.
Espainiako edozein helbidetara egin daitezke bidalketak (Ceutara, Melillara eta nazioartean egiten diren bidalketak ez dira sartzen), bai eta Supercor dendetara eta entrega-guneetara ere.
El Corte Inglés Plus kontratatzeko, ezinbestekoa da erregistratzea eta orri honetan sartzea: https://www.elcorteingles.es/tarifa-plana-envios/
El Corte Inglés Plus-en iraungitze-data edozein unetan kontsulta dezakezu, webgunean saioa hasita.
Jarraian aipatzen diren produktuak bidal ditzakezu: Moda, Lurringintza, Etxea, Elektronika, Informatika, Etxetresna elektrikoak, Kirolak, Jaioberriak, Liburuak, Musika, Zinema, Jostailuak, Bideojokoak, Paper-gauzak, Maskotak eta Gourmet-aren Kluba.
Beste kategoria hauek kanpoan geratuko dira: Opari Txartela, Loreak eta Opariak, Primeriti, Supermerkatua, Ardoen kluba eta Market Place produktuak ("…(e)k saldua " adierazita dutenak). Eskaeran kategoria horietakoren bateko produktuak badaude, bidalketa-gastu orokorrak aplikatuko dira.
El Corte Inglés Plus tarifa finkoari esker, etxera, Supercor dendara edo beste entrega-guneren batera doan bidaliko dizkizugu eskaerak 19 eurotik gorakoak badira.
Penintsula barruan, Balearretan eta Kanarietan entregatuko diren eskaeretan erabil dezakezu (baina ez Ceutan, Melillan eta nazioarteko bidalketetan).
Entrega egunean bertan: 10 eurotik 40 eurora bitarteko erosketetan 5,90 eurokoak dira bidalketa-gastuak, eta doakoak 40 eurotik gorakoetan.