Berme-eskubidea erabiltzeko, salmenta-agiria aurkeztu behar da nahitaez.
Erosketa egin zenuen unean helbide elektroniko bat eman bazenigun, agiri gisa erabil dezakezu eskaera bidalketa-prozesuan, entregatuta edo jasota dagoela jakinarazteko bidali dizugun edozein mezu elektroniko. Gaiak "Salmenta-agiria” diolako jakingo duzu zeintzuk diren. Mezu horiek ezabatu badituzu edo aurkitzen ez badituzu, jar zaitez gurekin harremanetan honako telefono-zenbaki hauetan: 900 363 900. Edo, bestela, bidali mezu elektroniko bat helbide honetara: clientes@elcorteingles.es
Erostean helbiderik eman ez bazenigun, eskaerarekin batera jaso beharko zenuke salmenta-agiria. Dena dela, aurkitzen ez badituzu edo galdu badituzu, aurreko paragrafoan aipatutako telefono-zenbakietara deituta emango dizkizugu.
Legez ezarritako bermea: 1/2007 Errege Lege Dekretuaren arabera, izaera iraunkorreko ondasunek 3 urteko bermea dute entrega-datatik aurrera (3 urte baino gutxiagoko etengabeko hornidurako elementu digitalak dituzten ondasunak barne).
Ez dira sartzen honako hauen ondorioz sortzen diren kalteak: oharkabetasunak, kolpeak, erabilera okerra, produktua manipulatzea, tentsio okerra, baimendutako teknikari batek egin ez duen instalazio desegokia. Ez eta ohiko erabileraren ondoriozko material higatuak ere.
Informatikako salgaien kasuan, ez dira bermean sartzen honako hauek: birusak kentzea, birusen ondorioz galdutako programak berreskuratzea eta diskoa ezabatu ondoren berriz instalatzea.
Bermea erabiltzea justifikatzen duten gertaerak daudenean, produktua konpontzea, ordezkatzea, prezioa beheratzea ala itzulketa onartzea erabaki beharko da, legez ezarritako baldintzetan.
Eskaera gure zentroetan aldatzeko edo itzultzeko, ezinbestekoa da salmenta-dokumentua aurkeztea. Eskaera bidalketa-prozesuan dagoela edota entregatu nahiz jaso dela jakinarazten duten mezu elektronikoak dira aipatu dokumentua, eta "Salmenta-dokumentua" dute gaian. Mezuok ezabatu badituzu edo aurkitzen ez badituzu, jarri gurekin harremanetan 900 363 900 edo bidali mezu elektroniko bat clientes@elcorteingles.es helbidera
Bermea erabiltzeko orduan markaren Bezeroaren Arreta Zerbitzuarekin arazorik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan 900 363 900 edo bidal iezaguzu mezu bat helbide honetara: clientes@elcorteingles.es