Foto de PAKO ARISTI URTUZAGA

PAKO ARISTI URTUZAGA

  • Fecha de nacimiento (1963 - Actualmente)
  • Lugar de nacimiento URRESTILLAN

Kazetaritzan lizentziatua. Egunkari askotan kolaboratzaile izana. 1992 eta 1993eko "Rikardo Arregi kazetaritza saria" irabazi zituen.Haur eta gazte literaturako lan askoren egilea: "Martinello"ren abenturen sortzailea edo "Mertxe Pandeletxe eta Mari Bexamel" ena. Eleberrigintzan bihurtu da egilea ezaguna. Honako trilogia hau da eleberrigilearen emaitza: Kcappo (1985), Irene (1987) eta Krisalida(1990). 1994an Auto-stopeko Ipuinak argitaratu zuen, eta 1996an Castletown poema liburua. Lehendik ere landua zuen poesia mundua; izan ere, 1988an eman baitzuen argitara Bezperan Entregatu nituenak, ipuin eta poesiaz osatutako liburua. 1998an Oherako Hitzak poema liburua argitarato berri du.