Foto de PELLO ZABALA

PELLO ZABALA

Jende gutzi izango da Euskal Herrian, zinez, PELLO ZABALA, nor den ez dakienik. 1985 etick hona, 15 urte dira goizero-goizero eguraldiaren gorabeherekin esnatzen gaituela Euskadi Irratiaren talaiatik. 1943 an jaio zen, Amezketan, baina, gazte-gaztetatik, Arantzazun bizi da, eliz-ikastetak egin eta fraile frantziskotar egina. Meteorologia eta fraile-bizitzaz batera, badu beste bokazio bat erro-errotik sustraitua: musika. Arantzazuko organista da eta makina bat eliz-kanta euskarazko armonizatu du. Euskadi Irratiko entzuleek Klasikoak gaur saiotik ere ezagutzen dute, 1982az gero ari baita saio horren aurkezle lanetan.