Ingeniaria da ikasbetaz, lanbide horretan inoiz jardun ez badu ere; futbolean ere aritua da, eta pare bat urtez Venezuelan ibilia. Literaturaten alorra, berriz, gazterik urratu eta genero gehientsuenetan landu du, euskal letretako izenburu gorgoangarrienetakoak sortuz eta irakurleen estimazio etengabea jasoz. Gaur aurkezten duenaren aurrtik beste si eleberri plazaratu ditu, sariak eta berrargitaraldiak pilatu dituztenak: Oilarraren promesa, Poliedroare hostoak, Udazkenaren balkoitik, Babilonia, Consummatum est, Kalamidadeen liburua. Poesiazko hiru bilduma dauzka kalean: Hutsetik esperantzara, Denborak ez zuen nora, Hautsa eta maitemina, eta haur eta gazteentzako beste hiru liburu: Bakarneren gaztelua, Metak eta hometak, Apaiz zaharraren gitarra.