PRESIDENTEA Marta Álvarez
Marta Álvarez El Corte Ingléseko presidentea da 2019ko uztailetik, eta Ramón Areces Fundazioko patroia 2015etik. Cristina Álvarez bere ahizparekin batera, eta Cartera de Valores IASA-ren bidez, El Corte Ingléseko banakako akziodunik handiena da.
Zuzenbidean lizentziatua, ingelesa eta frantsesa hitz egiten du eta retail eta saltoki handien arloko negozioa ondo ezagutzen du. Marta Álvarez bizitza osoan egon da El Corte Inglési lotuta, Taldeko enpresa zein arlo desberdinetan ardura handiko lanpostuak izan dituela. Arlo anitzeko profesionalen taldeetako partaide izan da eta horri esker retail arloko negoziaren osoko ikuspegia izatea lortu du.
Viajes El Corte Inglésen ekin zion bere ibilbide profesionalari, eta zenbait urtetan Espainiatik kanpo egon ondoren, Castellanako saltokian hasi zen lanean, non era askotako funtzioak izan zituen, moda saltzaile moduan hasi zelarik.
El Corte Ingléseko presidentea nazioarte mailako merkataritzaren zale sutsua da eta, bereziki, saltoki handien munduarena.
Ezkonduta eta bi seme-alabaren ama izateaz gain, arterako zaletasun handia du eta horretan eman du bere bizitza profesionalaren parte bat. Izan ere, Sotheby's enkante etxe entzutetsuan lan egin zuen, bai Londresen bai Madrilen.
IDAZKARIORDEA
- Rafael Díaz Yeregui
