Nabigazioa saltatu. Joan eduki nagusira
Goiburuko menua

EL CORTE INGLÉS DENDA

Goiburuko menuaren amaiera

Gizartearekiko konpromisoa

Eduki nagusia

Etorkizuna gizartearen ondoan eraikiz

Gizartearekin dugun loturak bultzatuta, hurbiltasun-harremana dugu pertsonekin eta ingurunearekin

 

 

Pertsonen bizitza hobetzera orientatuta

+ 2.900 jarduera gizarte, kultura eta kirolaren arloeta

Kirola

+200
ekimen inguru babesten ditugu

Kirolaren bitartez sustatzen diren balio asko konpartitzen ditugu, hala nola taldeka lan egitea, norbera hobetzea, iraunkortasuna eta ohitura osasuntsuak.

Kultura

+180
ekintza kultural

Kultura bere eremu guztietan sustatzen dugu, eta baita ondare artistikoaren kontserbazioa ere. Ekimen ugari hartzen ditugu gure zentroetan, Eremu Kulturalaren espazioetan.

Gizarte-konpromiso

+500
gizarte-ekimen

Guztiz inplikatuta gaude interes publikoko hainbat elkarte eta fundaziorekin, gizarte-aurrerabideari laguntzeko xedez.

Gizarte-aurrerabideari ekarpena egiten dioten zenbait proiektutan parte hartzen dugu,
kalteberatasun-egoeran dauden kolektiboei laguntzeko eta jasangarritasuna epe luzera sustatzeko.

01. Haurrak eta gazteakHaurren eskubideak eta zaintza sustatzen dituzten erakundeekin kolaboratzen dugu

02. Osasuna eta ongizateaIkerketa-proiektu garrantzitsuak sostengatu eta finantzatzen ditugu

03. Tokiko aurrerabide inklusiboaPresentzia dugun eremuetako garapen sozioekonomikoaren alde egiten duten ekimenak sustatzen ditugu


Harro sentiarazten gaituzten proiektuak

“Moda re-“, arropari bigarren bizitza emateko proiektu bat

Moda re- proiektuan kolaboratzen dugu Caritasekin, modu aktiboan, saldu gabe geratu diren edo gure saltokietako bilketa-puntuetan utzi diren jantziei bigarren bizitza emateko. Jantziak berrerabili egiten dira eta ehun-birziklapeneko edo balorizazio energetikoko proiektuetara bideratzen dira, ekonomia zirkularraren zikloa osatuz. Gizarte-bazterketako arriskuan dauden pertsonak lanean ari dira ehun-hondakinak aukeratzeko plantetan eta bigarren eskuko denda solidarioetan.

#ECISeVisteDeRosa kanpaina

Taldeko kide guztiak Bularreko Minbiziaren aurkako borrokan inplikatzen duen ekimen bat.

Sentsibilizazio-jarduerak garatzen ditugu, produktu solidarioak jartzen ditugu salgai, gure merkataritza-zentro guztietako fatxadetan argiztapen arrosa jartzen dugu eta ikerketa-proiektuak finantzatzen ditugu, beste jarduera batzuen arteans.

Eduki nagusiaren amaiera