Baztertu nabigazioa. Joan zuzenean eduki nagusira

Hemen zaude orain::

  1. Hasierako
  2. Nor gara?
  3. Gure printzipioak

Gure printzipioak

Eduki nagusiaren hasiera

Eginkizuna

Eginkizuna

Hazkundea, aberastasuna eta enplegua sortzea, bezeroaren osoko gogobetetasuna bilatuz, erosketa-esperientziarik onena eskainiz.

Ikuspegia

Ikuspegia

Kalitatezko merkataritzan erreferentea izatea, eta elkarrenganako konfiantza gure interes-talde guztiekin finkatzea garatzen ditugun jarduera guztietan.

Helburua

Helburua

Bezeroa bere bizitzaren une guztietan laguntzea eta pertsonen bizitza erraztea.

Printzipioak

Etika eta ardura

Etika eta ardura

Jokabide etiko eta arduratsua gure jarduera-eremu guztietan, horrek konfiantza sortu eta gure izen ona sendotzen baitu.

Bezeroentzako bermea eta zerbitzua

Bezeroentzako bermea eta zerbitzua

Kalitatea, zerbitzua eta bermea, gure negozio-ereduaren hezkundeari eustea ahalbidetzen duen merkataritza-eskaintza zabal, berezi eta berritzaile batez.

Ingurunearekiko lotura eta harremana

Ingurunearekiko lotura eta harremana

Harreman egonkor eta trabagabea interes-talde guztiekin; bezeroak, langileak, hornitzaileak, akziodunak, lehiakideak, gizarte-erakundeak, instituzio publiko eta pribatuak, eta gizarte osoa.

Ingurumen-konpromisoa

Ingurumen-konpromisoa

Ingurumena errespetatzeko konpromisoa, gure enpresa-jardueraren arloetan eragina izanik.

Bezeroarekiko konpromisoak

Kalitatea

Kalitatea

Urtero ahalegintzen gara kalitate- estandar handiak gure jarduera-eremu guztietan segurtatzen. Hori eramaten da bai gure produktu eta zerbitzuetara eta bai gure eraikinetara, instalazioetara eta bezeroarentzat sortzen dugun girora. 

Gure produktuen kalitatea eta segurtasuna bermatzeko, ebaluazio zorrotzak egiten ditugu. Baditugu gure  ehun-produktuen, oinetakoen eta osagarrien kalitatea egiaztatzeko prozedurak.

Zerbitzua

Bezeroa laguntzen dugu bere bizitzaren une guztietan, eta etengabe egokitzen gara gizartearen beharrak asetzeko. Bezeroarentzako arreta pertsonalizatuak eta gure zerbitzurako bokazioak bereizi egiten gaituzte enpresa gisa.

Berrikuntza

Berrikuntza

Berritu egiten dugu gure jarduera-eremu guztietan, gizartearen behar berrietara egokitzeko eta horiei aurrea hartzeko, atal fisikoa eta atal digitala uztartuz.

Espezializazioa

Espezializazioa

Gure profesionalen prestakuntzak eta eskaintzen ditugun produktuen askotarikotasun handiak espezialista bihurtzen gaituzte lantzen ditugun arlo guztietan: moda, lurrinak, elikagaiak, apainketa, kultura eta aisialdia, jostailuak, elektronika, bidaiak…

Bermea

Bermea

Konpromiso honek aurreko guztiak jasotzen ditu, zeren berarekin bermatzen baititugu gure dendetan eskaintzen ditugun produktuak eta zerbitzua. Gure bezeroekin dugun konfiantzazko harreman horren gakoa da.

Lotukato
estekak:

Orrialde hau erabilgarria iruditu al zaizu?

Esango al zeniguke zergatik?

Eduki nagusiaren amaiera