NOLA IRITSI PRIBATUTASUN POLITIKA HONEN INFORMAZIORA, BERAREN GARDENTASUNA BERMATUZ
El Corte Inglések mailaz maila egituratuta eskaintzen dizu Pribatutasun Politika hau, informazio-kategoria bakoitzarekin lotzeko, informazio guztia pantailako abisu bakarrean erakutsi beharrean, informazioa nekagarria izan ez dadin. Informazioa mailen arabera egituratuta aurkeztean, erabiltzaileek kapitulu indibidualetara nabigatu dezakete zuzenean, ondorengo aukeraketa-menuaren bitartez, kapitulu bakoitzean klikatuz.
Kapituluaren aukeraketa
- Sarrera
- Aplikazio eremua
- Nor da tratamenduaren arduraduna?
- Tratamenduaren xede diren datuak
- Tratamenduren helburuak
- Nori komunikatu diezaiokegu zure informazio pertsonala?
- Hirugarrenen webguneetarako estekak
- Zenbat denboraz gordetzen dugu zure informazio pertsonala?
- Nola erabil ditzakezu zure eskubideak?
- Segurtasun neurriak
- Adingabeen daturik tratatzen da?
- Cookiei buruzko informazioa
- Datuak babesteari buruzko informazio honen aldaketak
1. Sarrera
El Corte Inglésen konpromisoa da zure informazio pertsonala babestuta egotea eta haren erabilera bidegabea eragoztea.
Dokumentu honetan azaltzen dugu nor den tratamenduaren arduraduna, zertarako erabiliko den zure informazio pertsonala, zein den tratamenduaren legitimazioa, nola eta zergatik biltzen dugun informazioa, nola erabiltzen dugun eta zer eskubide dituzun. Azaltzen ditugu, halaber, zure pribatutasuna babesteko antolatu ditugun prozesuak.
Zure informazio pertsonala gure edozein kanaletatik ematen diguzunean (kanal digitalak eta fisikoak) eta gure webgunea erabiltzen duzunean (https://www.elcorteingles.es/informacioncorporativa/eu/), kontsideratzen dugu erabiltzailea informatuta geratzen dela gure webgunetik nabigatzean ematen dizkigun datuen tratamenduaz, eta baita beraren erabileraren ondorioz sortzen diren datuen tratamenduaz ere; horri dagokionez, barne sartzen dira 5. atalean adierazitako helburuei begira datuez egin litezkeen komunikazioak.
El Corte Inglések datuen babesari buruz Europan indarrean dagoen legedia betetzeko ardura hartzen du bere gain, eta, hortaz, helburutzat hartzen du zure datuak zilegitasunez, leialtasunez eta gardentasunez tratatzea. Horregatik, webgune honen erabilera Pribatutasun Politikaren mende dago, eta baita Erabilerarako Baldintzen eta Cookiei buruzko Politikaren mende ere. Mesedez, irakur itzazu arretaz.
2. Aplikazio eremua
Dokumentu hau aplikatzen zaio https://www.elcorteingles.es/informacioncorporativa/eu/ webgunetik eta gure enpresarekin elkarreragina izateko bertan eskuragarri dauden bideetatik nabigatzen duten bezeroen datu pertsonalez egiten dugun erabilerari.
Edozein kontsulta, iruzkin edo kezka baldin baduzu, edo informazio pertsonalaz egiten dugun erabilerari buruzko iradokizunen bat egin nahi baduzu, mezu elektroniko bat bidal dezakezu helbide elektroniko honetara: comunicacionelcorteingles@elcorteingles.es
Kontuan hartu beharreko kontsiderazioak
3. Nor da tratamenduaren arduraduna?
Sozietate-izena: El Corte Inglés
Sozietate-helbidea: Calle Hermosilla, 112. 28009 - Madrid
Mail: comunicacionelcorteingles@elcorteingles.es
Telefonoa: 914 018 500
I.F.Z.: A-28017895
Madrilgo Merkataritza Erregistroa: Liburukia: 519; Folioa: 1; Atala: 8; Orria: M-9.880; Inskripzioa: 197ª
Webgunea: https://www.elcorteingles.es/informacioncorporativa/es/
4. Tratamenduaren xede diren datuak
Formularioetan eta/edo erregistroetan edo bestelakoetan ematen diguzun informazio pertsonala jasotzen dugu. Edonola ere, datuak jasotzerakoan jakinaraziko da nor den tratamenduaren arduraduna, zein den beraren helburua, norentzat den informazioa, eta nola erabil ditzakezun datuen babesari buruz indarrean dagoen legediak ematen dizkizun eskubideak.
Jakinarazten dizugu tratatu ditzakegun datuen kategoriak honako hauek direla:
- Kontaktu-datuak Gurekin kontaktatzen duzunean, zure kontaktu-datuak biltzen ditugu. Datu horiek barne har ditzakete zure izena, posta-helbideak, telefono-zenbakiak eta helbide elektronikoak.
- Webgunearen erabilerari buruzko datuak: Gure webgunean elkarreraginean aritzen zarenean, gai hauei buruzko informazioa biltzen dugu: interesatzen zaizkizuen edukiak eta gaiak, informazio gehigarriaren deskargak, esteken bidezko sarbideak, tresnen erabileran detektatzen ditugun arazoak, eta zure kokapena, zeuk bereziki baimendu baldin baduzu. Informazio horren erabilera gure Cookiei buruzko Politikan arautzen da.
- Geolokalizazio-datuak: zure gailuaren IP helbidetik eratorritako kokapen-datuak biltzen ditugu, herri mailan soilik. Helbide hori ezin erabil daiteke zure Interneteko konexioa edo gailua identifikatzeko.
5. Tratamenduren helburuak
Zure datuak ondoren ageri diren helburuetarako dira baliagarriak guretzat, bakoitzak bere legitimitatearekin:
a) Zeuk eskatutako zerbitzuak, eman diguzun berariazko baimenean oinarrituta:
Zure datuak tratatu ahal izateko, batzuetan beharrezkoa izaten da zeuk tratamendu hori baimentzea, eta horren bidez onartzen duzu zure datuak helburu jakin baterako erabiltzea, hala nola:
- Gure webgunearen nabigazioan eta erabileran jasotako datuei dagokienez, nabigazioak sortutako datuen tratamendua egingo dugu Cookieen Konfigurazioan ezarritakoan eta zure atxikitako lehentasunetan oinarritutako helburuetarako.
- Kasu horretan, gure webgunean irisgarri dauden formularioetan emandako datuak formulario horiekin lotutako helburuetarako erabiliko dira, zehazki:
- Inbertitzaileen Arloko formularioan adierazi dituzten harpidetzei buruzko komunikazioak bide elektronikoetatik bidaltzea (adibidez: emaitza eta txosten finantzarioak, aurkezpenak, etab.).
- Zure datuak ematen badituzu El Corte Inglés Taldearen Enpresetan Lan egiteko, zure datuak tratatuko ditugu zure inskripzioa edo erregistroa El Corte Inglésen enplegu-plataforman egiteko, eta baita zure parte-hartzea aukeraketa-prozesuetan kudeatzeko ere.
- Kanal Etikorako, zure datuak tratatuko ditugu El Corte Inglés Taldearen Etika eta Jokabide Kodeari dagozkion kontsultak edo salaketak kudeatzeko.
- Gurekin kontaktatzen baduzu argitaratutako edozein helbide edo komunikazio-bideren bitartez, zure datuak tratatuko ditugu arreta eta erantzuna emateko bai informazio-eskariei eta bai egiten dituzun iradokizunei.
b) Legezko betebeharrak betetzea:
Legeak exijitzen dizkigun eta nahitaez bete behar ditugun tratamenduak dira, hala nola:
- Epaileekin eta auzitegiekin kolaboratzea.
- Datuak Babesteko Kontrolaren arloko Agintariekin kolaboratzea.
- Zerga-betebeharrak betetzea.
- Estatuko segurtasun-indar eta –kidegoekin kolaboratzea.
- Kapitalen Zuritzea eta Terrorismoaren Finantziazioa Prebenitzearen arloko betebeharrak.
- Zure datuen babeserako eskubideak erabiltzea, zure datu pertsonal guztien egiaztapena eta eguneraketa barne sartuta.
c) Interes legitimoa:
Edozein kasutan, jakinarazten dizugu hausnarketa zehatza egin dugula datuen tratamendu hauetan babesten gaituen interes legitimoaren balioaz eta zeuk kalteren bat edo kontrako interesen bat pairatu ahal izateaz; gainera, segurtatu dugu azterlan hau egitera zuzentzen dugun informazioa ez duela inolako segurtasun-arriskurik jasaten.
Konklusio hauek eskuratzeko interesik baldin baduzu, jo ezazu El Corte Inglés Taldeko Datuak Babesteko Ordezkariarengana, posta-helbide honetan: Calle Hermosilla, 112. 28009 Madrid; edo helbide elektroniko honetan: delegado.protecciondatos@elcorteingles.es.
Edozein unetan, interes legitimoan oinarritutako tratamenduen aurka ager zaitezke, erabiltzaileen/bezeroen Eskubideen atalean aipatzen diren kanalen bitartez.
Zeu aurka ez bazaude gauzatu nahi ditugun tratamenduak dira:
- Anonimizazioa: El Corte Inglésekin dituzun esperientzien xehetasunak anonimizatuko ditugu, identifikazio-datuak ezabatuz eta haien ordez zure identifikazioa eragozten duten datu orokorrak jarriz, eta datuak informazio estatistiko bihurtuz, bai esperientzia horietatik ikasteko eta bai ulertzeko nola hobetu dezakegun gure jardunean eta gure bezeroentzako arreta eta zerbitzuetan.
Gure ustez, gure zerbitzua hobetzeko modu bakarra da gure jardunaren xehetasun guztiak aztertzea eta alderatzea, eta horretarako webgunearen erabilera eta jardueraren informazioa aztertu behar ditugu. Azterketa horrek ez du zugan eraginik, ezta zure interesak mugatu ere egiten, salbu eta bultzatzen duen eboluzio positibotik eratorritako onurari dagokionez.
Kontsideratzen dugu gure bezeroen gogobetetasuna bilatzean zentratutako enpresa lehiakor gisa dugun irudiak zuzeneko kaltea jasango lukeela baldin eta, gure esperientziatik ez ikasteagatik, ez bagenitu gure hutsegiteak zuzenduko eta ez bagina egokituko gure bezeroek eskatzen diguten kalitate mailara.
6. Nori komunikatu diezaiokegu zure informazio pertsonala?
Kasu batzuetan, eman diguzun informazioa hirugarren alderdiei komunikatu behar izaten diegu, hain zuzen ere zerbitzu teknologikoak ematen dizkiguten enpresei (informazioa gordetzea eta prozesatzea).
Hirugarren alderdi horiek zerbitzu horiek betetzeko behar duten informazio pertsonala soilik eskura dezakete. Zure informazio pertsonala konfidentzialtasunez gorde dezatela exijitzen zaie, eta eskatu diegun moduan soilik erabil dezakete, ez beste ezein modutan.
Kasu guztietan, gure enpresak bere gain hartzen du ematen diguzun informazio pertsonalaren gaineko erantzukizuna, eta zure informazio pertsonala hornitzaileekin konpartitzen dugunean, geuk aplikatzen dugun segurtasun gradu berbera aplikatu dezatela eskatzen diegu.
Orobat, zure informazio pertsonala Administrazio publikoen, Epaileen eta Auzitegien esku egongo da, tratamendutik sor litezkeen erantzukizunei arreta emateko eta legeak derrigorrez ezartzen duen laguntza emateko.
7. Hirugarrenen webguneetarako estekak
Gure enpresak operatzen ez dituen webgunetarako estekarik jarriz gero, jakinaraziko zaizu ez garela ez edukiaren eta haien kudeaketaren erantzuleak, ezta hirugarren horiek zure informazio pertsonala jaso eta erabiltzen duten formaren erantzuleak ere.
Seguruenik, webgune horiek euren pribatutasun politika propioak izango dituzte, eta horien bidez azalduko dizute nola erabili eta konpartitzen duten zure informazio pertsonala. Gomendatzen dizugu pribatutasun politikak xehetasunez aztertzea, webgune horiek erabili aurretik, ziur egon zaitezen ados zaudela zure informazio pertsonala biltzeko eta konpartitzeko duten formarekin.
8. Zenbat denboraz gordetzen dugu zure informazio pertsonala?
Zure informazio pertsonala gordetzen dugu informazio hori eskatzera eraman gintuen helbururako erabili behar dugun bitartean, ez gehiago, baita beraren tratamenduaren oinarri juridikoaren arabera ere, aplikatzekoa den legearekin bat etorrita. Zure informazio pertsonala mantenduko dugu zurekin kontratu- eta/edo merkataritza-harreman bat dagoen bitartean, edo zeuk zure datuak ezabatzeko edo haien tratamendua mugatzeko eskubidea erabiltzen ez duzun bitartean.
Horrelakoetan, informazioa behar den bezala blokeatuta mantenduko dugu, inolako erabilerarik eman gabe, erreklamazioak egiteko edo defendatzeko beharrezkoa izan daitekeen bitartean, edo beraren tratamendutik erantzukizun judizial, legal edo kontratuzko bat eratorri daitekeen bitartean, baldin eta erantzukizun horri erantzuteko informazioa berreskuratu behar bada.
9. Nola erabil ditzakezu zure eskubideak?
Datuak ikusteko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko, haien tratamenduaren aurka agertzeko, haien eramangarritasunerako, erabaki automatizatuen xede ez izateko edo zure baimena errebokatzeko eskubideak erabil ditzakezu, zure identitatea egiaztatzen duen agiri (NAN edo pasaportea) baten kopia atxikiz, honako bide hauetakoren batetik:
- Postaz El Corte Inglésera gutun bat bidaliz helbide honetara: Calle Hermosilla, 112. 28009 - Madrid. (Ref. LOPD WEB CORPORATIVA).
- Posta elektronikoz helbide honetara comunicacionelcorteingles@elcorteingles.es
Beharrezkotzat jotzen baduzu, erreklamazio bat aurkeztu dezakezu Datuak Babesteko Espainiako Agentzian (Agencia Española de Protección de Datos), www.aepd.es webgunean.
10. Segurtasun neurriak
Egokitzat jotzen ditugun neurri teknikoak eta antolakuntzazkoak erabiltzen ditugu zure informazio pertsonala eta zure pribatutasuna babesteko, eta neurri horiek aldizka berraztertzen ditugu. Zure informazio pertsonala babesteko, segurtasun-kontrol fisiko eta informatiko edo logikoen konbinazio bat erabiltzen dugu, sarbide-kontrolak ere erabiliz; izan ere, kontrol horiek mugatu eta administratzen dute zuren informazio pertsonala eta zure datu pertsonalak prozesatzeko, administratzeko eta kudeatzeko forma. Bermatzen dugu, halaber, gure langile guztiek prestakuntza egokia dutela zure informazio pertsonala babesteko. Gure prozedurek ezartzen dutenez, identitate-proba eskatu geniezazuke zure informazio pertsonala zurekin konpartitu aurretik.
Gure segurtasun- eta konfidentzialtasun-bermearekin bat etorriz, interes berezia dugu zuri segurtasun maila gorena eskaintzeko eta eskuratzen diguzun informazio pertsonalaren konfidentzialtasuna babesteko. Horregatik, merkataritza-transakzioak zerbitzari seguruko ingurune batean egiten da, SSL protokoloarekin (Secure Socket Layer).
11. Adingabeen daturik tratatzen da?
Gure https://www.elcorteingles.es/informacioncorporativa/eu webgunea ez dago adingabeei zuzenduta.
Adingabea bazara, mesedez ez saiatu Inbertitzaileen Atalean erregistratzen, ezta inolako formulariorik erabili ere egiten. Adingabe baten informazio pertsonala nahi gabe eskuratu dugula ikusten badugu, ahalik eta arinen ezabatuko dugu informazio hori.
Horregatik, erabiltzaileak bermatzen ditu emandako datuen zehaztasuna eta egiazkotasuna, eta datu horietan gerta litekeen edozein aldaketa El Corte Inglesi jakinarazteko konpromisoa hartzen du.
12. Cookiei buruzko informazioa
Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, helburu funtzional hutsetarako, webgune eta app-an nabigazioa ahalbidetuz, eta baita helburu analitikoetarako ere, eta, berariaz baimendu duzunean, zuri publizitatea erakusteko (bai orokorra eta bai pertsonalizatua), zure nabigazio-ohituretatik abiatuta landutako profil batean oinarrituta (adibidez: bisitatutako orrialdeak edo produktuak), webgunea optimizatzeko eta erabiltzaileek erositako produktuei buruzko iritziak baloratu ahal izateko.
Erabiltzen ditugun cookiei eta haien helburuei buruzko xehetasun gehiago edo bestelako informazio interesgarria ezagutu nahi izanez gero, kontsulta ezazu gure cookiei buruzko politika.
13. Datuak babesteari buruzko informazio honen aldaketak
Datuen babesari buruzko informazioa berraztertu eta eguneratuko dugu aldaketak gertatzen direnean, dela legedian dela zure informazio pertsonala tratatzeko prozeduraren batean.
Datuen babesari buruzko informazio hau 2023ko maiatzean berraztertu eta eguneratu zen azken aldiz.