Nabigazioa saltatu. Joan eduki nagusira
Goiburuko menua

EL CORTE INGLÉS DENDA

Goiburuko menuaren amaiera

Ingurumenarekiko konpromisoa

Gure lehentasunetako bat da ingurumenaren arloko jardunbide egokietarantz etengabe aurrera egitea.

Lanean ari gara baliabideen kontsumoaren arrazionalizazio eta murrizketan, hondakinen kudeaketan eta ingurunearen kontserbazioan.

Ingurumenarekin hartuta dugun konpromisoa Jasangarritasunari eta Enpresaren Gizarte-erantzukizunari buruzko Politikan jasotzen da, eta honako oinarri hauek ditu: 

  1. Baliabideen kontsumoa minimizatzea, energia garbiak eta ingurumena errespetatzen duten materiak erabiltzearen alde eginez.
  2. Baliabideen kontsumoa minimizatzea, energia garbiak eta ingurumena errespetatzen duten materiak erabiltzearen alde eginez.
  3. Ekonomia zirkularreko prozesuak bultzatzea, baliabideak ahalik eta gehien aprobetxatzen direla segurtatuz.
  4. Ekosistema, paisaia eta inguruneen biodibertsitatea babestea, gure jarduera garatzen dugun eremuetan.
  5. Lankidetza bultzatzea konpromiso hori hobetzera zuzendutako instituzio, ekimen eta sistemekin.

Datuek gure konpromisoa frogatzen dute

+330 EL CORTE INGLÉSEN SALTOKI ETA PLATAFORMAK ZERO HONDAKINAREN ZIURTAGIRIA DUTE

94,8% HONDAKINEN ZERO HONDAKINAREN SISTEMAREKIN BALORIZATZEN DA

100% ESPAINIAN KONTSUMITZEN DEN ENERGIA ELEKTRIKOAREN JATORRI BERRIZTAGARRIKO BERMEA DU

Gure ingurumen-kudeaketaren

Gure ingurumen-kudeaketaren arloko jarduera lau ardatzetan zentratzen da::

  • Ekonomia zirkularra
  • Klima-neutraltasuna
  • Uraren kudeaketa jasangarria
  • Ingurumen-ziurtagiriak

Ekonomia zirkularraren ereduek ahalbidetzen digute erabilitako materialak berreskuratzea, dela berrerabiltzeko dela lehengai berri gisa erabiltzeko.

Packaging Jasangarriko Plana:

Gure jardunaren ingurumen-inpaktua minimizatzen duten bilgarriak erabiltzeko beharrak Packaging Jasangarriko Plan bat diseinatzera eraman gaitu.

PACKAGING JASANGARRIKO PLANAREN GIDALERROAK

Ekodiseinua

Baliabideen optimizazioa

Kontsumoen kontrola

Komunikazioa eta prestakuntza

Gure epe laburreko helburuak:  

2018an plana abian jarri zenetik, hainbat aurrerapen garrantzitsu lortu dira:

  • Ontzi berrerabilgarriak, birziklagarriak edo konpostagarriak: gaur egun, plastikozko ontzien %100ek irizpide horietako bat betetzen dute gutxienez.
  • Plastiko birziklatuaren erabilera: 2023an, ontzietan %20 plastiko birziklatu erabiltzea ezarri zen helburu gisa. 2025ean, kopuru hori %33,5era iritsi zen, aurreikusitako helburua gaindituz eta arlo honetan egindako aurrerapena sendotuz.
  • Urteko %5eko murrizketa plastiko-aztarnan supermerkatuetan, 2026aren amaierara arte.

Packaging sostenible

Zero Hondakina

AENORek ezarri eta ziurtatutako kudeaketa-sistemari esker, sortutako hondakinen %94,8 balorizatu ahal izan da, zabortegira eramatea saihestuz. Konpainiako 330 establezimendu eta plataforma logistiko baino gehiagok badute dagoeneko ziurtagiri hori.

Gure epe laburrerako helburuak

Proiektuaren helburu nagusia zen Zero Hondakin ziurtagiria Taldearen merkataritza-gune, plataforma logistiko, Supercor establezimendu eta Outlet guztietara hedatzea 2026rako, bai Espainian bai Portugalen.

2025eko ekitaldian, El Corte Inglés Taldeak helburu hori bete zuen, aurrez ziurtagiria zuten establezimenduetan Zero Hondakin ziurtagiriari eutsiz eta, gainera, establezimendu berrietara zabalduz.

Elikagaien xahuketa

Badakigu elikagaien xahuketa murriztea guztion ardura dela, eta, aldi berean, pertsonengan, gizartean eta ingurunean eragin positiboa sortzeko aukera bat dela. Baliabideak ahalik eta gehien aprobetxatzeko, eredu jasangarriago bat sustatzeko eta elikadura-kate eraginkorrago eta zirkularrago bati laguntzeko lan egiten dugu. Gure jarduera hiru ardatz nagusitan oinarritzen da: prebentzioa, birbanaketa eta balorizazioa, eta sentsibilizazioa.

  • Kontserbazio-baldintza egokiak bermatzea, elikagaien hornikuntzatik hasi eta stockaren txandakatzeraino.
  • 5.208.000 kilogramo elikagai baino gehiago gizarte-erakundeei eta Elikagaien Bankuei ematea.
  • 890.000 kilogramo elikagai baino gehiago, giza kontsumorako egokiak ez direnak, zoologikoei eta ustiategiei ematea.
  • Garagardo jasangarriaren ekoizpenean laguntzea, Espainiako eta Portugalgo gure okindegi batzuetan saldu gabe geratutako ogia aprobetxatuz.
  • Elikagaien xahuketa murrizteko beharrari buruzko sentsibilizazio-ekintzak garatzea.

Botella de Mica de Pan

Klima-erronka handiari aurre egiteko, El Corte Inglésetik indartu egin dugu karbono-kontsumoaren aldetik neutroa den ekoizpen-eredu baten aldeko apustua, zenbait ekimenekin:

  • Karbono-aztarna neurtzea:Viajes El Corte Inglés Taldeak, klima-proiektu eta –irtenbideak garatzen dituen South Poleren laguntzarekin, irtenbide digital bat eskaintzen die bere bezeroei, euren bidaien karbono-aztarna neurtu ahal izateko eta haren inpaktua murrizteko, CO2 isurketen konpentsazioari esker.
  • Net Zero Trantsizio-proiektua:Taldearen isurketen “3. Irismeneko” osoko neurketa bat egin da, Net Zero Trantsizio-proiektuaren baitan. Neurketa horrek gure balio-kateari lotutako isurketa guztiak hartzen ditu barne, betidanik neurtzen ari ginen isurketez gain.
  • Energia berriztagarria erosteko akordioa: 2022an, energia berriztagarria epe luzera erosteko bi akordio sinatu genituen (Power Purchase Agreement) NoyFund eta Eranovum konpainiekin. Energia hori Cuencan (Gaztela-Mantxa) kokatutako bi planta fotovoltaikotatik dator. Bien artean, planta horiek 330 MW-ko potentzia instalatua dute, eta urtean 650 GWh energia baino zertxobait gehiago ekoiztu dezakete.

Gure helburuak:

Klima-neutraltasunera 2050ean iristea. Horri begira, modu konprometituan lan egiten dugu gure jardunaren isurketak murrizteko eta konpentsatzeko.

Uraren Kudeaketa Arduratsurako Politika bat da, produktu horren erabilera efiziente eta arduratsurako gomendioak barne hartzen dituena.

Gure saltokietan kontsumitzen dugun uraren kasuan, berau hornidura-sare publikotik dator, eta du babestutako habitaten gaineko inpakturik.

Isuritako urari dagokionez, haren kalitatea zaintzeko xedez, hartzidura mikrobianoko tratamendu biologikoarako ekipo-sare bat dugu, eta baita iragazketaren bidezko tratamendu fisikoko ekipo-sare bat ere. Gainera, errefusako ura –adibidez: gure komunetako ura- barnean aprobetxatzeko obrak egiten ditugu, ur hori zirkuituan berriz sartzeko.

 

Taldearen ingurumen-ziurtagiri nagusiek erakusten dute, berriz ere, ingurumenaren babesarekin hartuta dugun konpromisoa.

Logotipos AENOR Huella de carbono CO2 calculado, Aenor Gestión Ambiental UNE-EN ISO 14001, Aenor Empresa Registrada, ISO 9001, ER-0752/2011, Aenor Gestión Ambiental, ISO 14001, GA-2018/0320, Aenor Residuo Cero