Nabigazioa saltatu. Joan eduki nagusira
Goiburuko menua

EL CORTE INGLÉS DENDA

Goiburuko menuaren amaiera

2026

Ia 80 Urteko Historia

El Corte Inglés izena 1890. urtean sortutako eta Madrileko Preciados, Carmen eta Rompelanzas kaleen artean kokatutako jostundegi batetik dator. 1935. urtean, Ramón Areces Rodríguezek, bere osaba César Rodríguezen abalarekin, jostundegia erosi zuen eta bere enpresa-abenturari ekin zion.

urte1935

Ramón Areces Rodríguezek1890 urtean sortutako El Corte Inglés, jostundegia erosi zuen.

Sastrería que lleva por nombre El Corte Inglés

urte1939

Madrileko Preciados kaleko 3. Zenbakian finka bat erosi zen. Fase berri bati ekin zitzaion, behe-solairua, lehenengo eta bigarren solairuak salmentarako utzita.

Finca en la calle de Preciados

urte1940

Ramón Areces El Corte Inglés sozietatea sortu zuen bere osaba César Rodríguez batera, enpresaren bazkide eta lehen presidente gisa.

César Rodríguez

urte1945/6

Preciados kaleko eraikinaren erreforma integrala, sailen araberako salmenta-egitura bat abian jarri zen aldi berean, saltoki handien antzera.

Primera reforma integral del edificio de Preciados

urte1955

Aldameneko eraikina erosi zen, Preciados 5. Denborarekin, hainbat handitze eta aldaketa burutu ziren irudi modernoa eta gizartearen eskari eta beharren araberakoa eskaintzeko helburuarekin.

Edificio colindante de Preciados 5

urte1960

Lehendabiziko aldiz iragarri zen “Ya es primavera en El Corte Inglés”.

Ya es primavera en El Corte Inglés

urte1962

El Corte Inglés hazten hasi zen 60ko hamarkadan eta bere bigarren zentroa ireki zuen, Bartzelonako Cataluña plazan. Aldi berean, Sevilla eta Bilboko zentroak ireki zituen

Segundo centro Plaza Cataluña en Barcelona

urte1966

Ramón Areces konpainiaren presidente bihurtu zen César Rodríguez en heriotzaren ondoren.

El Corte Inglés erosketa-txartela jaio zen bezeroei erosketa errazteko ordainketa-kontzeptu berria..

Tarjeta de compra de El Corte Inglés

urte1969

Viajes El Corte Inglés sozietatea eratu zen, zerbitzu-aukera zabala eskaintzen zuena, besteak beste, ekitaldien, kongresuen eta topaketen antolaketa.

Viajes El Corte Inglés

urte1972

“Pozik geratzen ez bazara, zure dirua itzuliko dizugu” eslogana idatziz agertzen da aurreneko aldiz.

Si no queda satisfecho le devolvemos su dinero

urte1976

Óptica 2000 ireki zen, ikusmenarekin eta entzumenarekin lotutako produktu eta zerbitzu profesionalak merkaturatzeko espazio berria. 2019an. El Corte Inglések katea saldu zion Grand Vision talde holandarrari.

Óptica 2000

urte1979

Hipercor sortu zen, hainbat sail barne zituen hipermerkatu kontzeptu berria: ehungintza, bazarra, ultramarinoak, elikagai galkorrak eta ostalaritza. 2017an, El Corte Inglés, S.A.ren eta Hipercor, S.A.ren arteko xurgapen bidezko bat-egitea onartu zen, merkataritza-eskaintza hobetzeko eta sinergiak aprobetxatzeko.

Bartzelonan hasi zen "la Cursa el Corte Inglés", Europako lasterketarik garrantzitsuena eta munduko nabarmenetakoena. 1994. urtean Guinness Liburuan sartu zen parte-hartze errekorra gainditzeagatik, 109.000 korrikalarirekin.

Hipercor

urte1982

El Corte Inglés Taldeko Correduría de Seguros, aseguru-artekaritza sortu zen, gaur egun bere sektoreko liderra dena.

Correduría de Seguros del Grupo El Corte Inglés

urte1986

Espainiako Futbol Selekzioa Emidio Tucci jantzien publizitate-kanpainaren protagonista izan zen "Trajes de campeonato" lelopean.

Campaña de publicidad de trajes de Emidio Tucci

urte1988

Informática El Corte Inglés enpresa eratu zen, informazioaren eta komunikazioen teknologietan espezializatutako enpresa. 2020an, konpainia Gfi talde frantsesari saldu zitzaion.

Empresa Informática El Corte Inglés

urte1989

IIsidoro Álvarez El Corte Inglés Taldeko Administrazio Kontseiluko presidente izendatu zuten, Ramón Areces heriotzaren ostean. Negozioaren ezagutzaile aparta, Álvarez El Corte Inglés-eko langile gisa hasi zen ekonomia- eta enpresa-zientzietako unibertsitate-ikasketak burutzen zituen bitartean. 24 urterekin sozietateko kontseilari izendatu zuten eta, zazpi urte beranduago, kontseilari zuzendari Nagusi. Álvarez izan zen konpainiaren garapen eta zabalkundearen erantzule nagusia.

Isidoro Álvarez

urte1995

El Corte Inglés-ek Galerías Preciados sozietateko hainbat aktibo erosi zituen, hamarkadetan zehar bere lehiakide nagusia izan ziren saltoki handiak hain zuzen ere.

Sociedad Galerías Preciados

urte2000

Supercor supermerkatu-kate berria abian jarri zen, elikadura-, garbiketa- eta lurringintza-produktuen aukera zabala eskaintzen zuena.

Supercor

urte2001

Lisboan, Portugalen, ireki zen atzerriko lehenengo El Corte Inglés saltokia. Gainera, Espainiako bederatzi Marks & Spencer zentroak eta bost Carrefour hipermerkatu erosi ziren.

El primer gran almacén de El Corte Inglés en el extranjero

urte2002

Sfera abian jarri zen, emakume, gizon eta haurrentzako eskaintza zabala duen modan eta osagarrietan espezializatutako denda-katea.

2020an, El Corte Inglésen eta Sferaren xurgapen bidezko bat-egitea onartu zen, formatu desberdinen arteko sinergiak aprobetxatzeko eta efizientzia zein errentagarritasun aldetik irabazteko.

Sfera

urte2006

Lehen Bricor denda ireki zen, brikolajean eta dekorazioan espezializatutako Taldeko lehen katea.

2019an, El Corte Inglések Bricor xurgatu zuen, merkataritza-eskaintza hobetu eta osatzeko xedez.

Bricor

urte2010

Castellana pasealekuko, Madril, El Corte Inglés establezimendua handitu zen, modaren eta luxuaren inguruko eskaintza zabalarekin, bai eta bezeroen zerbitzuari eskainitako espazio esklusiboekin ere.

Madrilen jarri zen abian lehenengo Gourmet Experience, etxe eta sukaldari ospetsuak gourmet produktuen salmentarekin uztartu zituen espazio gastronomikoa.

El Corte Inglés del Paseo de la Castellana

urte2014

Irailaren 14ean hil zen Isidoro Álvarez, 25 urtetan El Corte Inglés-eko presidente izan ondoren.

Bi egun beranduago, Dimas Gimeno Álvarez izendatu zuten El Corte Inglés Taldeko Administrazio Kontseiluko presidente.

Dimas Gimeno Álvarez

urte2015

Click&Express zerbitzua sortu zen erosketak online egin ahal izateko eta eskaria etxean bi ordu baino gutxiagoren buruan edo hartzaileak hautatutako ordu-tartean jaso ahal izateko.

Servicio Click&Express

urte2016

El Corte Inglés-ek bere 75, urteurrena ospatu zuen, beti abangoardian eta alor anitzetako erreferente gisa, esaterako: berrikuntza, teknologia, bezeroaren zerbitzua, bermea, kalitatea eta espezializazioa.

El Corte Inglés celebra su 75 Aniversario

urte2017

El Corte Inglés eta Hipercor enpresek bat-egin zuten.

Puertalsol edo Las Nubes de Castellana-ren moduko jatetxe bereziak ireki ziren eta produktu ekologikoen salmentarako espazio berriak ere bai, esaterako: La Biosfera

Fusión de El Corte Inglés e Hipercor

urte2018

Ekainaren 14an, Jesús Nuño de la Rosa Administrazio Kontseiluko presidente izendatu zuten. Ibilbide profesional osoa Viajes El Corte Inglés-en egin zuen eta 1998an zuzendari nagusiaren kargua hartu zuen. Gaur egun, Viajes El Corte Inglés sektoreko aitzindaria da.

Jesús Nuño de la Rosa

urte2019

Uztailaren 10ean, Administrazio Kontseiluak Marta Álvarez (Isidro Álvarezen alaba) Presidente izendatu zuen. Izendapen honekin, El Corte Inglés-eko zuzendaritza familia fundatzailera itzuli da.

Marta Álvarez Taldearen enpresa eta eremu ezberdinetako erantzukizun karguetan ibilitakoa zen. Taldearen marken bultzada eta berrikuntzaren egilea da eta jasangarritasunaren arloan ere aurrerakuntza garrantzitsuak sustatu ditu.

Marta Álvarez

urte2020

2020ko uztailean sortu zen SICOR, hainbat jarduera biltzen dituen zerbitzu integralen konpainia; segurtasuna eta etxerako alarmak, garbiketa, mantenua edo logistika, besteak beste.

2020ko urrian, app berria eta El Corte Inglés Plus tarifa laua atera genituen. Gure bezeroekin harremanetan jartzeko modua aldatuz, eta erabiltzaile digitalarekin komunikazio pertsonalizatuagoa errazteko aukerak zabalduz.

SICOR

urte2021/2

Akordio estrategikoa zigilatu genuen Mutua Taldearekin, El Corte Inglés-en kapitalaren %8ko partaidetza eskuratu baitzuen, Seguros El Corte Inglés taldearen %50,01az gain.

Turismo-sektorean lidergoa sendotu da Viajes El Corte Inglés eta Logitravel-en bat-egitearen ostean, erdaldun lehen bidaia agentzia izateko helburuarekin.

Sanchez Romero katea eskuratu genuen, kalitatezko supermerkatuetan lider gisa dugun posizioa sendotzen lagunduko duena.

Grupo Seguros El Corte Inglés

urte2026

Cristina Álvarez El Corte Inglés‑eko eta Ramón Areces Fundazioko Administrazio Kontseiluko lehendakari kargua hartzen du.

El Corte Inglésen 30 urte baino gehiagoko ibilbide profesionalarekin, beti erakutsi du Taldearen negozioen garapena sustatzeko konpromiso sendoa.

Cristina Álvarez