Baztertu nabigazioa. Joan zuzenean eduki nagusira
Eduki nagusiaren hasiera
19352025
El Corte Inglés izena 1890. urtean sortutako eta Madrileko Preciados, Carmen eta Rompelanzas kaleen artean kokatutako jostundegi batetik dator. 1935. urtean, Ramón Areces Rodríguezek, bere osaba César Rodríguezen abalarekin, jostundegia erosi zuen eta bere enpresa-abenturari ekin zion.
GURE HISTORIAREN LABURPENA
Ramón Areces Rodríguezek1890 urtean sortutako El Corte Inglés, jostundegia erosi zuen.
Madrileko Preciados kaleko 3. Zenbakian finka bat erosi zen. Fase berri bati ekin zitzaion, behe-solairua, lehenengo eta bigarren solairuak salmentarako utzita.
Ramón Areces El Corte Inglés sozietatea sortu zuen bere osaba César Rodríguez batera, enpresaren bazkide eta lehen presidente gisa.
Preciados kaleko eraikinaren erreforma integrala, sailen araberako salmenta-egitura bat abian jarri zen aldi berean, saltoki handien antzera.
Aldameneko eraikina erosi zen, Preciados 5. Denborarekin, hainbat handitze eta aldaketa burutu ziren irudi modernoa eta gizartearen eskari eta beharren araberakoa eskaintzeko helburuarekin.
Lehendabiziko aldiz iragarri zen “Ya es primavera en El Corte Inglés”.
El Corte Inglés hazten hasi zen 60ko hamarkadan eta bere bigarren zentroa ireki zuen, Bartzelonako Cataluña plazan. Aldi berean, Sevilla eta Bilboko zentroak ireki zituen
Ramón Areces konpainiaren presidente bihurtu zen César Rodríguez en heriotzaren ondoren.
El Corte Inglés erosketa-txartela jaio zen bezeroei erosketa errazteko ordainketa-kontzeptu berria..
Viajes El Corte Inglés sozietatea eratu zen, zerbitzu-aukera zabala eskaintzen zuena, besteak beste, ekitaldien, kongresuen eta topaketen antolaketa.
“Pozik geratzen ez bazara, zure dirua itzuliko dizugu” eslogana idatziz agertzen da aurreneko aldiz.
Óptica 2000 ireki zen, ikusmenarekin eta entzumenarekin lotutako produktu eta zerbitzu profesionalak merkaturatzeko espazio berria. 2019an. El Corte Inglések katea saldu zion Grand Vision talde holandarrari.
Hipercor sortu zen, hainbat sail barne zituen hipermerkatu kontzeptu berria: ehungintza, bazarra, ultramarinoak, elikagai galkorrak eta ostalaritza. 2017an, El Corte Inglés, S.A.ren eta Hipercor, S.A.ren arteko xurgapen bidezko bat-egitea onartu zen, merkataritza-eskaintza hobetzeko eta sinergiak aprobetxatzeko.
Bartzelonan hasi zen "la Cursa el Corte Inglés", Europako lasterketarik garrantzitsuena eta munduko nabarmenetakoena. 1994. urtean Guinness Liburuan sartu zen parte-hartze errekorra gainditzeagatik, 109.000 korrikalarirekin.
El Corte Inglés Taldeko Correduría de Seguros, aseguru-artekaritza sortu zen, gaur egun bere sektoreko liderra dena.
Espainiako Futbol Selekzioa Emidio Tucci jantzien publizitate-kanpainaren protagonista izan zen "Trajes de campeonato" lelopean.
Informática El Corte Inglés enpresa eratu zen, informazioaren eta komunikazioen teknologietan espezializatutako enpresa. 2020an, konpainia Gfi talde frantsesari saldu zitzaion.
IIsidoro Álvarez El Corte Inglés Taldeko Administrazio Kontseiluko presidente izendatu zuten, Ramón Areces heriotzaren ostean. Negozioaren ezagutzaile aparta, Álvarez El Corte Inglés-eko langile gisa hasi zen ekonomia- eta enpresa-zientzietako unibertsitate-ikasketak burutzen zituen bitartean. 24 urterekin sozietateko kontseilari izendatu zuten eta, zazpi urte beranduago, kontseilari zuzendari Nagusi. Álvarez izan zen konpainiaren garapen eta zabalkundearen erantzule nagusia.
El Corte Inglés-ek Galerías Preciados sozietateko hainbat aktibo erosi zituen, hamarkadetan zehar bere lehiakide nagusia izan ziren saltoki handiak hain zuzen ere.
Supercor supermerkatu-kate berria abian jarri zen, elikadura-, garbiketa- eta lurringintza-produktuen aukera zabala eskaintzen zuena.
Lisboan, Portugalen, ireki zen atzerriko lehenengo El Corte Inglés saltokia. Gainera, Espainiako bederatzi Marks & Spencer zentroak eta bost Carrefour hipermerkatu erosi ziren.
Sfera abian jarri zen, emakume, gizon eta haurrentzako eskaintza zabala duen modan eta osagarrietan espezializatutako denda-katea.
2020an, El Corte Inglésen eta Sferaren xurgapen bidezko bat-egitea onartu zen, formatu desberdinen arteko sinergiak aprobetxatzeko eta efizientzia zein errentagarritasun aldetik irabazteko.
Lehen Bricor denda ireki zen, brikolajean eta dekorazioan espezializatutako Taldeko lehen katea.
2019an, El Corte Inglések Bricor xurgatu zuen, merkataritza-eskaintza hobetu eta osatzeko xedez.
Castellana pasealekuko, Madril, El Corte Inglés establezimendua handitu zen, modaren eta luxuaren inguruko eskaintza zabalarekin, bai eta bezeroen zerbitzuari eskainitako espazio esklusiboekin ere.
Madrilen jarri zen abian lehenengo Gourmet Experience, etxe eta sukaldari ospetsuak gourmet produktuen salmentarekin uztartu zituen espazio gastronomikoa.
Irailaren 14ean hil zen Isidoro Álvarez, 25 urtetan El Corte Inglés-eko presidente izan ondoren.
Bi egun beranduago, Dimas Gimeno Álvarez izendatu zuten El Corte Inglés Taldeko Administrazio Kontseiluko presidente.
Click&Express zerbitzua sortu zen erosketak online egin ahal izateko eta eskaria etxean bi ordu baino gutxiagoren buruan edo hartzaileak hautatutako ordu-tartean jaso ahal izateko.
El Corte Inglés-ek bere 75, urteurrena ospatu zuen, beti abangoardian eta alor anitzetako erreferente gisa, esaterako: berrikuntza, teknologia, bezeroaren zerbitzua, bermea, kalitatea eta espezializazioa.
El Corte Inglés eta Hipercor enpresek bat-egin zuten.
Puertalsol edo Las Nubes de Castellana-ren moduko jatetxe bereziak ireki ziren eta produktu ekologikoen salmentarako espazio berriak ere bai, esaterako: La Biosfera
.
Ekainaren 14an, Jesús Nuño de la Rosa Administrazio Kontseiluko presidente izendatu zuten. Ibilbide profesional osoa Viajes El Corte Inglés-en egin zuen eta 1998an zuzendari nagusiaren kargua hartu zuen. Gaur egun, Viajes El Corte Inglés sektoreko aitzindaria da.
Uztailaren 10ean, Administrazio Kontseiluak Marta Álvarez (Isidro Álvarezen alaba) Presidente izendatu zuen. Izendapen honekin, El Corte Inglés-eko zuzendaritza familia fundatzailera itzuli da.
Marta Álvarez Taldearen enpresa eta eremu ezberdinetako erantzukizun karguetan ibilitakoa zen. Taldearen marken bultzada eta berrikuntzaren egilea da eta jasangarritasunaren arloan ere aurrerakuntza garrantzitsuak sustatu ditu.
2020ko uztailean sortu zen SICOR, hainbat jarduera biltzen dituen zerbitzu integralen konpainia; segurtasuna eta etxerako alarmak, garbiketa, mantenua edo logistika, besteak beste.
2020ko urrian, app berria eta El Corte Inglés Plus tarifa laua atera genituen. Gure bezeroekin harremanetan jartzeko modua aldatuz, eta erabiltzaile digitalarekin komunikazio pertsonalizatuagoa errazteko aukerak zabalduz.
Akordio estrategikoa zigilatu genuen Mutua Taldearekin, El Corte Inglés-en kapitalaren %8ko partaidetza eskuratu baitzuen, Seguros El Corte Inglés taldearen %50,01az gain.
Turismo-sektorean lidergoa sendotu da Viajes El Corte Inglés eta Logitravel-en bat-egitearen ostean, erdaldun lehen bidaia agentzia izateko helburuarekin.
Sanchez Romero katea eskuratu genuen, kalitatezko supermerkatuetan lider gisa dugun posizioa sendotzen lagunduko duena.
LABURPEN
El Corte Inglés izena 1890. urtean sortutako eta Madrileko Preciados, Carmen eta Rompelanzas kaleen artean kokatutako jostundegi batetik dator. 1935. urtean, Ramón Areces Rodríguezek, bere osaba César Rodríguezen abalarekin, jostundegia erosi zuen eta bere enpresa-abenturari ekin zion.
1939an, finka bat erosi zuten Madrileko Preciados kaleko 3. zenbakian, behe-solairua, lehenengo solairua eta bigarren solairua salmentarako erabiltzeko asmoarekin. 1940ko ekainean, negozioak zazpi langile zituela, Ramón Arecesek El Corte Inglés sozietatea sortu zuen, bere osaba César Rodríguez konpainiako bazkide eta presidente izendatuta.
1945. eta 1946. urte artean eraikin osoaren lehen erreforma burutu zen eta, horren ondorioz, salmentarako azalera bost solairutan banatutako 2.000 metro karratura iritsi zen; honela sortu zen saltoki handietan aurkitu ohi den sailetan banatutako salmenta. 1953. eta 1955. urte artean, aldameneko eraikina erosi zen, Preciados 5. Denborarekin, hainbat handitze eta aldaketa burutu ziren irudi modernoa eta gizartearen eskari eta beharren araberakoa eskaintzeko helburuarekin.
60ko hamarkadak berebiziko garrantzia izan zuen El Corte Inglés-entzat, orduan hasi baitzen lurralde nazionalean barna egin zen zabalkundea, Bartzelona, Sevilla, Bilbo eta beste hainbat hiritako zentroen sorrerarekin. 90eko hamarkadaren erdialdera arte, Taldearen hazkunde-fasea garatu zen, merkataritza-jardueraren dibertsifikazioarekin eta negozio-alor berrien hasierarekin.
80ko hamarkada jarduera handiko hamarkada izan zen Taldearentzat, 1989ko uztailaren 30ean Ramón Areces hil zen arte. Aurreko urteetan zehar, presidenteak bere ondorengo presidentea prestatu zuen, Isidoro Álvarez, 1966. urtetik kontseilari zuzendari nagusia zena eta, horri esker, Taldea zehatz-mehatz ezagutzen zuena.
Isidoro Álvarez presidente izan zen urteak hazkunde handiko urteak izan ziren, negozioaren hedapenekoak eta mugarri garrantzitsuez beteak, esaterako, Galerías Preciados eta Marks&Spencer zentroen erosketa, saltoki handiak Portugalera eramatea edo dibertsifikazioa.
2014ko irailaren 14ean hil zen Isidoro Álvarez. Bi egun beranduago, irailaren 16ean, El Corte Inglés Taldeko Administrazio Kontseiluak Dimas Gimeno Álvarez izendatu zuen presidente. 2018ko Ekainaren 14an, Jesús Nuño de la Rosa Administrazio Kontseiluko presidente izendatu zuten.
2019ko Uztailaren 10ean Administrazio Kontseiluak presidente izendatu du Marta Álvarez.
2020 urtea osasun-alertatik eratorritako egoerak baldintzatu zuen, eta horrek enpresaren jardueraren zati garrantzitsu bat gelditzera behartu zuen. El Corte Inglések egokitzeko eta berritzeko gaitasuna erakutsi zuen erronkak aukera bihurtzeko eta negozio-eremu ezberdinei bultzada berria emateko, digitalizazioarekin eta omnikanalearekin, dibertsifikazioarekin eta jasangarritasunarekin bat datorren eredu baterantz eboluzionatuz.
Hala, aplikazio berria eta tarifa finkoa, El Corte Inglés Plus, abian jarri ziren. Horrela, bezeroekin harremantzeko modua aldatzen du eta erabiltzaile digitalarekin komunikazio pertsonalizatuago baterako bidea irekitzen du. SICOR, hainbat jarduera hartzen dituen zerbitzu integraleko enpresa ere ezartzen da, etxeetako segurtasuna eta alarmak, garbiketa eta mantentze-lanak, beste askoren artean.
Enpresak Administrazio Publikoekin lankidetzan aritu zen Arapilesko (Madril) El Corte Inglés instalazioetan kokatutako Covid-19 txerto-zentroa bezalako proiektuetan, biztanleria orokorra eta langileak txertatzeko zentro publikoen sarean integratuta zegoena, eta martxan zegoen. hiru hilabetez.
2021a oso esanguratsua izan zen El Corte Inglésentzat. Urte horretan, pultsua berreskuratu eta etorkizuneko potentzial handiko proiektu berriei aurre egitea posible den, testuinguru ekonomiko konplexua eta pandemiaren ondoriozko murrizketei lotutako zailtasunak izan arren. Emaitza onek jarduera-esparru berriak garatzea eta dagozkien sektoreko eragile nagusiekin aliantza estrategikoak ezartzea ahalbidetzen dute. Akordio estrategikoa zigilatu da Mutua Taldearekin, El Corte Inglés-en kapitalean %8ko partaidetza eskuratzen baitu, Seguros El Corte Inglés taldearen %50,01az gain. Turismoaren sektoreko lidergoa sendotu da Viajes El Corte Inglés eta Logitravel batu ostean, konpainia erdaldunen lehen bidaia agentzia bihurtzeko helburuarekin. Eta El Corte Inglések Sanchez Romero katea eskuratzen du, eta horrek kalitatezko supermerkatuetan lider gisa duen posizioa sendotzen lagunduko du.
Eduki nagusiaren amaiera