Elsak bost urte zituenean entzun zuen lehen aldiz hitz hau: pa-ra-di-su. Gustatu egin zitzaion. Bost segundo baino ez zituen behar izan zer esan nahi zuen galdetzeko. Hala ere, inork ez zion erantzunik eman& Uda batean, baina, dama bitxi bat agertu zen Elsa eta familia oporrak pasatzen ari ziren nekazaritza-etxean. Ordurako, hamar urte zituen Elsak. Orkatila bihurritu bat ere bazuen, eta, ezin zenez ibili, emakume xelebre hark paradisuari buruz kontatzen ziona entzuteari ekin zion.
Dimensiones: 205 (alto) x 140 (ancho) / Nº de páginas: 80 / Peso: 132 gr