Kurdistan, argi bat ekialde hurbilean (Tapa blanda)

Características

Herri kurdua ez da txikia, ezta bazterrekoa ere. Kurduak Ekialde Hurbileko herririk garrantzitsuenetakoak dira, turkiar, arabiar eta persiarrekin batera. Aurreko hiruren antzekoa litzateke Kurdistan, azalerari, biztanle kopuruari eta hizkuntzaren hiztunei erreparatuta. Alabaina, ez dute estatu-egiturarik sortu -ez bateraturik, behintzat-, eta Turkia, Irak, Iran eta Sirian banatuta daude, hurrenez hurren, Bakur, Baxur, Rojhelat eta Rojava izena duten eskualdeetan. Azken urteotan Ekialde Hurbilean gertatutakoak eraman gaitu mendebaldarrok kurduengan arreta berezia jartzera. Rojava, adibidez, utopiaren sinonimo bihurtu da. Han, zatiketa eta ezinikusi etniko, erlijioso eta politikoen gainetik, demokrazia erradikala, udalgintza, desberdinen arteko begirunea eta emakumeen ahalduntzea sustatzen ari dira. Alegia, oasi moduko bat fundamentalismoen basamortuan. Liburu honek bidaia bat proposatzen digu herri kurduaren historian eta egungo egoeran barrena. Bidaia labirintikoa izan zitekeen, egia esan, baina ez dago galtzeko inolako arriskurik, gidaria Urtzi Urrutikoetxea baita. Hura oso ondo ezagutzen du Urrutikoetxeak, bertatik bertara, eta erraz egiten du zaila izan zitekeena.

Dimensiones: 21 (alto)

Nº de páginas: 204

Isbn: 9788413601502
Referencia: 001006521452158
EAN: 9788413601502
Editorial:
ELKAR
Fecha de lanzamiento:
1 de septiembre de 2022
Subgénero
Historia de la Literatura
Género
Literatura
Idioma:
Euskera
Colección:
ALEKA
Número de colección:
11
Número de edición:
1
Título original:
KURDISTAN, ARGI BAT EKILDE HURBILEAN

Recogida en tienda gratis

Información del cargador

No incluye adaptador

El adaptador de corriente debe adquirirse por separado.