Bi nobedade ekarri zituen lehen eskola egunak. Batetik, Garbiñe tutoreak haurdun zegoela iragarri zuen. Bestetik, haren ondoan zegoen ikaskide berria aurkeztu zuen taldearen aurrean: &Ondoan dudan neska honek Berta izena du, eta gurekin egongo da hemendik aurrera. Ongi etorri gure taldera, Berta! Zerbait esan nahiko zenuke beste guztiok zu ezagutzen hasteko-edo? &Egunkarietan eta telebistan nire jaiotzaren berri eman zuten, oraindik ere amaren tripan nengoela, komunikazio sistema berri bat asmatu nuelako. &Komunikazio sistema berri bat? &Bai, Morse Kodea. Morse kodea asmatzen, misterio ilunak argitzen edota lagunei teknikak irakasten espezialista da Berta. Bai eta bere sinadura bazter guztietara zabaltzen ere: BB.