Matematikari eragin. 5 urte (Tapa blanda)

Características

Ikasminak Haur Hezkuntzarako duen Eragin matematikari proiektuaren bidez, haurrek pentsamendu logikoa garatuko dute, eta bizipenak, manipulazioa eta talde-lana ardatz hartuta, oinarrizko kontzeptu matematikoak ikasiko dituzte, honako eduki-multzo hauekin lotuta: Objektuen geometria eta propietateak, Neurriak eta espazio-denborazko erlazioak, Logika eta problemen ebazpena, eta Zenbakiak eta kalkulua. Hona hemen Eragin matematikari proiektuaren helburuak: Ikastea guztion eskura egotea. Jarduerak dibertsifikatzen ditugu, ikasteko erritmo eta estilo desberdinei erantzuteko. Ikasle guztiak protagonista sentitzea. Ikasleek berek deskubritzen dituzte kontzeptuak jolasen eta elkarrizketen bidez. Ikastea esperientzia bat izatea. Hainbat dinamika proposatzen ditugu, haurrek beren alderdi soziala eta komunikatiboa esperimentatu eta garatu ditzaten. Ikastea erronka bat izatea. Haurren jakin-mina eta errealitatearen analisia sustatzen ditugu, hainbat ikuspuntutatik. Beren ikaskuntzaz jabetzea. Metakognizioko estrategiak ezartzen ditugu (zer ikasten duten, nola ikasten duten hobeto, nola sentitzen diren ikasten...). Prozesu osoa ebaluatzea. Ikaskuntza-une guztien ebaluazioa errazten dugu (jolasa, hitzez adieraztea eta adierazpen matematikoa). Ikasleek oinarri sendo bat eskuratzea. Geroago sortu daitezkeen ulermen eta arrazoiketa matematikoko arazoei aurrea hartzeko aukera ematen dugu.;Eragin matematikari proiektua eraikitzean, ziurtzat jo da ikasleak ikasi behar duen hori esperimentatzeko beharra duela, bai eta, ikasteko, ikaslearen jakin-mina eta harridura piztea ere oso garrantzitsua dela. Motibazioa eta parte-hartzea dira proiektuaren funtsezko zutabeak. Jarduera eta proposamen didaktikoen helburua da ikaslea bultzatzea ikasi behar duen edukiari izena jartzera. Eragin matematikari proiektua Haur Hezkuntzako adituek berrikusi dute. Argitalpen berri honetan, gainera, aintzat hartu dira irakasle askok egindako hobetzeko iradokizunak, metodoa ikasgeletan landuz izan duten esperientzian oinarrituta. Maila bakoitzean, ikasleak koaderno bat izango du hiruhileko bakoitzean, eranskailu eta trokelatuekin, bai eta bi arbel ezabagarri ere, bizkortasun mentaleko dinamikak eta grafiak lantzeko. Gainera, ingurune digitalean, jarduera interaktiboak eta jolasak aurkituko ditu. Irakasleak inprimatutako gida didaktikoa izango du; eta, ingurune digitalean aurkituko ditu ikasgelako programazioak, ebaluazio-erregistroak, errubrikak, ikasgelako kutxako materialak erreproduzitzen dituzten jolasak, bizkortasun mentaleko jolasak eta jarduera interaktibo gehiago.

Dimensiones: 30,5 (alto) x 24,5 (ancho)

Nº de páginas: 192

Peso: 908 gr

Isbn: 9788419100283
Referencia: 001025505311941
EAN: 9788419100283
Editorial:
SM
Fecha de lanzamiento:
29 de mayo de 2024
Subgénero
Infantil 5 años
Género
Libros de Texto
Idioma:
Euskera
Ilustrador:
López Pastor, Jesús
Villalba Hernández, Ana
Martí García, Carles
Garrido García, David
Título original:
E-5 URTE ERAGIN MATEMATIKARI 24

Hasta el 11 de octubre

Forrado de libros

Precio unidad: 1,5€ o aplica el cupón FORRADO26 a partir de 6 libros y obtendrás una tarifa especial de 7,95€.

Información del cargador

No incluye adaptador

El adaptador de corriente debe adquirirse por separado.