NON ZAUDE, MAYLIN? (Sara-Li - 4) Kaixo, nire izena Sara-Li da, eta botere magikoak ditut. Liburutegian atseden hartzen ari nintzela, makilatxo magikoa erabiltzen ikasteko praktiketan susto ederra hartu ondoren, liburu bat aurkitu nuen. Nire «deietako» batek eraman ninduen haraino. Ekialdeko magia-liburu liburu bat zen. Barruan, ohar bitxi bat, eskuz idatzita, galdera batekin: Non zaude, Maylin? Hitz horiek eman zioten hasiera gure abentura berriari. Eta azkenean, gutxien ustean, nire iraganaren sekretu misteriotsu bat deskubritu genuen. Zatoz gurekin, ausartzen bazara! Bilduman argitaratutako liburuak: & Mila urte geroago (Sara-Li - 1) & Hiri galdua (Sara-Li - 2) & Obsidianazko begia (Sara-Li - 3) & Non zaude, Maylin? (Sara-Li - 4) & Kaz Madhango itzalak (Sara-Li - 5) - Laster Eta abentura gehiago prestatzen ari gara! Irakurraldi on!