Martxelo Otamendi (Tapa blanda)

Características

Martxelo Otamendi ezinbesteko erreferentea da euskal komunikazioan. Hogeita hamar urtez aktualitatearen lekuko izan da Euskaldunon Egunkaria-ko eta Berria-ko zuzendaritzaren talaiatik. Egia esan, lekuko ez ezik halabeharrezko protagonista ere izan da, batik bat Guadia Zibilak atxilotu eta torturatu zuenean, Euskaldunon Egunkaria ixteko operazioaren barruan. Zuzendaritza utzi eta erronka berriei aurre egiten hasi den honetan, bere ibilbidea errepasatu du Garbiñe Ubedaren eskutik. Tolosako eskolapioetako ikasle euskaldun baina oraindik euskaltzale ez zen garaiaz hitz egin du, euskalgintzan eta komunikazioan egindako lehen urratsez, Egunkaria-n "zuzendari bekario" hasi zenekoaz... eta, nola ez, egunkari haren itxiera bidegabearen inguruabar guztiez. Baina, oroz gain, kazetaritzaz hitz egin du, "munduan den lanbiderik politenaz". Edo, hobeto esan, berak kazetaritza ulertzeko duen moduaz: txikitasun-konplexu guztiak alde batera utzita, jakin-minez, pasioz eta ausardiaz egindako kazetaritzaz. Bestela esanda, HANDIRA JOTZEKO KAZETARITZA du hizpide. Eta horretaz mintzo da uste osoz, zailtasunak ukatu gabe baina baikor. Baikortasun kutsakorraz.

Dimensiones: 21 (alto) / Nº de páginas: 152

Isbn: 9788413605746
Referencia: 001006532742423
Editorial:
ELKAR
Fecha de lanzamiento:
3 de octubre de 2025
Subgénero
Periodismo
Género
Ciencias Humanas
Idioma:
Euskera
Colección:
ALEKA
Número de colección:
16
Número de edición:
1

Recogida en tienda gratis

Información del cargador

No incluye adaptador

El adaptador de corriente debe adquirirse por separado.