Izotz zuloa (Tapa blanda)

Características

Izotz zuloa jeloskor dauden haurrentzako ipuin aproposa da. Anaia txikia jaio dela eta, Marko pinguinoak nahiko arraro sentitzen du bere burua. Lukas ez da amestutako jolas-kide dibertigarria, hegoak mugitzen ez dakien umetxoa baizik. Helduek ez diote Markori jaramonik egiten eta Amatxok bere lo-kanta berezia jaioberriari abesten dionean, egoera jasangaitza suertatzen zaio. Etxetik ihes egitea erabakiko du, oso urruti, galdu egin dela konturatu arte. Istorio xumea eta sakona da Markorena. Emozioak bezain xume eta sakona. Bertan, anaia-arrebaren jaiotzarekin hainbat haurrek sentitzen duten gatazka ondo isladatzen da. Pinguino txikiaren pausoak jarraituz, hauek gurasoek zenbat maite dieten ulertzeko aukera izango dute. Izan ere, pinguinoen antzera, gizakion bihotza, izotz zuloaren beste aldean dagoen itsasoa bezain amaigabea da. Ipuina gure seme-alabak laguntzeko tresna bilakatu daiteke, jeloskortasun egoerari aurre egiteko giltza eskaintzen delarik. Azken finean, guztiok merezi dugu "berezko abestia" izatea. Liburu honetako ilustrazioek, Markoren barne-mundua samurtasunez gorpuzten dute. Sinbolismoz hornitutako imajinak erabiliz, pinguinoaren sentimenduen ibilbidea marrazten da, testuaren esanahia aberastua suertatzen delarik. Hego Poloko paisai izoztuak izkutatzen duen goxotasuna agerian ipintzen dute irudiek, irakurlearekin bilatzen den lotura sendotuz.

Dimensiones: 20 (alto) x 20 (ancho)

Nº de páginas: 32

Peso: 159 g

Isbn: 9788497467964
Referencia: 001006539710464
EAN: 9788497467964
Editorial:
EREIN EUSKERA
Fecha de lanzamiento:
11 de noviembre de 2013
Subgénero
Más de 12
Género
Infantiles
Idioma:
Inglés
Idioma original:
Euskera
Colección:
SASI GUZTIEN GAINETIK
Número de colección:
24
Número de edición:
1
Ilustrador:
Azpiazu Aduriz, Ainara
Título original:
Izotz zuloa

Recogida en tienda gratis

Información del cargador

No incluye adaptador

El adaptador de corriente debe adquirirse por separado.