Zimurrak (Tapa dura)

Características

Beste Alzheimer krisi bat izan du Emiliok (bankuko exekutibo izandako gizona), eta familiak zaharren egoitza batera eraman du. Han jende berria ezagutuko du; bere adineko kideak (nor bere ezaugarri klinikoekin eta bere nortasun propioarekin) batetik, eta zaintzaileak, bestetik, eta Emiliok haiekin bizitzen ikasiko du. Emilio egunerokotasun geldoan murgilduko da, ordutegi finkoek markatutako errutinari lotuta: botikak hartzeko ordua, siesta, jatorduak, gimnasia, oheratzeko ordua... Migel gelakideak lagunduko dio gaitzaren kontra borrokatzen, memoria ez galtzen ahalegintzen, azken solairura, ezinduenera, eraman ez dezaten. Orain arte komikietan gutxi jorratutako gai kontuzkoak landu ditu Paco Rocak Zimurrak lanean, hala nola Alzheimer gaitza eta zahartzaroko dementzia; baita sentikortasun samurrez landu ere, tarteka umore ukituren batekin, baina sekula karikaturan erori gabe. Sinesgarri egiten da narrazioa, dokumentazio lan zorrotzaren ondorioz, besteak beste. Izan ere, Paco Rocak lagunen gurasoen eta adineko senitartekoen pasadizoak bildu zituen, eta zaharren egoitzetara joan zen hango bizimodua ezagutzearren. Lehen eskuko material horri esker, fikzio sendo bat eraiki du.

Dimensiones: 24 (alto) x 2,4 (ancho) cm / Nº de páginas: 104

Isbn: 9788415685708
Referencia: 001006580021670
Editorial:
ASTIBERRI
Fecha de lanzamiento:
19 de septiembre de 2014
Subgénero
Cómic de Autor
Género
Cómics
Idioma:
Euskera
Idioma original:
Castellano
Traductor:
Montorio Uribarren, Bego
Colección:
NOBELA GRAFIKOA
Número de edición:
2
Ilustraciones:
Color
Título original:
Rides
Premios
PREMIO NACIONAL DEL CÓMIC

Recogida en tienda gratis

Información del cargador

No incluye adaptador

El adaptador de corriente debe adquirirse por separado.