Orube abandonatuak (Tapa blanda Tapa blanda con solapas)

Características

Paraleloan kontaturiko hiru istorio, espazio bera konpartitu arren hiru garai desberdinetan kokatuak, 70 urteko aldeaz. Gerraostean, Belchiteko kontzentrazio-zelaitik itzuli da Mario; ezagunak ditu herria, etxea, emaztea... baina aldi berean arrotz sentitzen da, sentiarazten dute, lekurik eta nortasunik gabe utzi balute bezala. 1989ko Urtezahar egunean, sabela, hozkailua eta etxea ere hutsik ditu Mirenek: heroina atzean uztea lortu du, nola edo hala, baina garesti ordaindu behar izan du bizimodu berri hau. Bere egoera laboral eta sentimental kaxkarra estaltzeko, fikzio bat eraiki du Maiderrek, eta gezur hori sinetsarazi die amari zein lagunei; ispilu aurrekoa uneoro engainatzea zailagoa da, ordea. Elkarrekin txirikordatzen diren hiru kontakizun, bakardadearen gordina pairatzen duten hiru pertsonaia, nora joan ez daukatenen hiru deserri. Horra Garazi Kamiok bere lehen eleberri honetan eskaintzen diguna, galtzaile guztiekiko sentiberatasunez eta aldarririk gabeko patetismoz.

Dimensiones: 21,5 (alto) x 14 (ancho) / Nº de páginas: 184

Isbn: 9788490272954
Referencia: 001006523126230
Editorial:
ELKAR
Fecha de lanzamiento:
25 de noviembre de 2014
Subgénero
Novela Extranjera
Género
Novela - Narrativa
Idioma:
Dato no disponible

Recogida en tienda gratis

Información del cargador

No incluye adaptador

El adaptador de corriente debe adquirirse por separado.