Back to leizarraga (Tapa blanda)

Características

Back to Leiçarraga da Gabriel Arestik orain berrogeitaka urte proposatu irtenbidea, euskarazko prosaren paradero etsigarria ikusita. Arestiren begietarako prosa leizarragatarra ez zen behinolako leinurua aspaldian amatatua, ezpada gure geroko gerorako modelo bat ezinbestekoa, baitezpadakoa. Hala ere, begi-bistakoa denez, basamortu kiskalian galdu da idazle bilbotarraren orduko aldarria, profeta zaharren iragarpenen gisa berean-edo. Back to Leizarraga titulupean bildu ditu Kepa Altonagak euskarazko prosaren argi-itzalak. Gogoeta horretan irakurle baten oroitzapenak eta oharrak aurkeztu dizkigu, bere iritziak ondo substantziatuta eta estilo pindartsu eta bizkorrean. Ahalegindu da gure egungo prosaren argaltasunak ikusgarri egiten, begien aurrean agerian uzten, haren ustez gibelondo eskasak utzi dizkigu-eta ostrukarena egiteak. Back to Leizarraga honek, zer esanik ez, hausnarketa patxadatsurako gonbita darama bere baitan: infl exio-puntu bat izan nahi du, gure prosa beste begi batzuekin irakurtzen lagun dezakeena.

Dimensiones: 190 (alto) x 130 (ancho) / Nº de páginas: 128 / Peso: 155 gr

Isbn: 9788476818862
Referencia: 001006532724470
Editorial:
PAMIELA
Fecha de lanzamiento:
8 de abril de 2015
Subgénero
Publicidad
Género
Ciencias Humanas
Idioma:
Euskera
Colección:
UPAINGOA SAILA
Número de colección:
28
Colección descripción:
Upaingoa Saila
Número de edición:
1
Título original:
BACK TO LEIZARRAGA

Recogida en tienda gratis

Información del cargador

No incluye adaptador

El adaptador de corriente debe adquirirse por separado.